jueves, 17 de enero de 2019

TENTAZIOAK_JOKIN RAYO




Nire ipuina Jasone Osoro Tentazioak ipuinean oinarrituta dago eta istorioan aldaketa nabarmen bat egin dut.
Nire grabaketa
A ZER NOLAKO GAUA

Gazteak ziren, eta haiek agertu bezain laster sexu usainez estaltzen zuten guztia. Bien artean ez zuten 35 urte egingo. Eta kasualitatez, larunbat gaua zela, biak herriko tabernarik ilunenean elkartu ziren, bakoitza bere lagun koadrilarekin atera ondoren. Mutila barran zegoela, neska bertara hurbildu zen. Mutilak barrea eskaini zion, neska lotsatu egin zen eta gorri jartzen hasi zen.

-Hau nire kontu-esan zuen mutilak-.Nik ordainduko dizut trago hau.

-Ez, ez. Mila esker-erantzun zion neskak.

Tragua hartu eta lagunengana jo zuen. Neskak mutilari ihes egin ziola zirudien, baina mutilak entzun zitzakeen neskaren eta haren lagunen arteko zurrumurruak, eta berari buruz mintzatzen ari zirela azkar ohartu zen. Mutila poztu zen, neskak mezua jasotzeaz gain, lagunei kontatzeko ausardia ere izan baitzuen.





Neska dantzan hasi zen, eta mugimendua eta biren artean galdu egin zen neskaren lotsa. Neska barrara hurbildu zen, mutila besotik hartu eta berarekin pistara eraman zuen. Musikarik lasaiena entzuten zen bitartean, bi gazteak dantzan ari ziren, bere sentsualitatea besteari erakustea eta honekin seduzitzea zutela helburu. Halako batean, mutilak neskaren arnas goxoa sentitu zuen lepo eta belarri aldean.

Hau izan zen seinalea, eta mutilak hiru hitz esanez guztia argi utzi zuen.

-kanpora irtengo gara?-galdetu zion. Ez zuen erantzunen beharrik, biak azkar tabernatik irten ziren, eta beraien sentsualitatea martxan jartzeko leku bat pentsatzen hasi ziren biak.

Momentu hartan, oihu batzuk entzun zituzten ondoko kaletik. Arraro samarra iruditu zitzaienez, zer gertatzen zen ikustera joan ziren biak. Heldu zirenean bi gizonek neskatxa bat bortxatzen saiatzen ari ziren. Mutilak, hau guztia ikusita, ertzaina deitu zuen, halako zorakeria zuten bi gizonek ezen beraiek bertan zeudela konturatuko balira arriskutsua izango zitekeen pentsatuz. Baina neskak beste ikuspuntu bat izan zuen, eta bortxatua sufritzen ari zena pentsatuz gero, esku hartzea erabaki zuen. Bi gizonek egitekoari alde batera utzi zioten, eta neska gaztearekin gauza bera egitea pentsatu zuten. Horrek mutilaren amorrua eta haserrea piztu zituen, eta pentsatzeko denbora falta zuela, bi gizonengana hurbildu eta borrokan hasi ziren. Gizonak, nagusiak izanik, borrokako garaile izango zirela zirudienean, kalean ertzaina agertu zen, bere fokuekin bi gizon nagusiak enfokatuz.
Bortxatua izan zen neska eskerrak eman zizkien gazteei, hauek izandako ausardiaz eta eskainitako laguntzaz.

Bi gizonak ertzainak atxilotu egin zituen, bortxaketa saiakera eta agresioagatik.





Gazteek, kolpe pare bat jaso zituzten, baina ondo zeuden, inoiz baino hobeto. Biak oso harro eta pozik zeuden izan zuten jokaeragatik, eta oso gustura zeuden gau hartan ezagutu eta bizitakoarekin. Hasieran, biak gau bakarreko kontua izango zela pentsatu zuten, baina bizitako guztiaren ondoren eta haien sentimenduak bultzatuta, luzerako izango zela jakin zuten biek.

-A zer gaua gaurkoa! -esan zuen mutilak.

-Egia da. Oso pozik jartzen nau mota horretako jendea atxilotuta dagoela jakiteak.-erantzun zuen neskak.

-Oso bihotz onekoa eta ausarta zarela iruditu zait, eta gehiago ezagutu nahi zaitut. Nola deitzen zara?-.



Neskak izena esan ondoren, mutilak ere berea esan zion eta biak mutilaren etxera abiatu ziren, gau osoan bilatzen ari zirena behingoz burutzera. Hasieran poliki-poliki ekin zioten eta erritmoa azkartuz joan ziren. Azkenean, biek eztanda egin zuten, eta batak besteari begietara begiratzean poz handia eta gozotasuna nabaritu ziezaioketen elkarri.


martes, 15 de enero de 2019

MEZUAREN IZENBURUA_ANDE OTERO


Nire idazlana “Dena” izeneko ipuina da. Konponketak eginda:
“DENA” ipuinean oinarrituta:

Ipuinaren ahozkoa:
https://drive.google.com/open?id=1JRF4V2_cEQfSUwhmkXv1ucN0EKaF9qTl
“Asko, baina ez dena”





Ane izeneko neskato batekin hizketan ari naiz

-Wikipedian den-dena dago.

-Hori gezurra da, ezinezkoa

-Egia da -dio umeak-. Begiratu zuk bestela, zuri buruzko informazioa ager daiteke.

-Ni ez nago Wikipedian, hala agian bai, baina ez da nire informazio guztia agertuko.Horrek beldurtu egiten nau- beldurrez, pentsatu dut-. Dena den itzul zaitez besteekin; tarta joatera doaz.

Neskak alde egin du. Ane duela izena dakit, eta nire bilobaren gelakoa dela ere.

Jakinaren gainean nago, Wikipedia izeneko hiztegi erraldoi horrek era guztietako informazioak dituela… baina den dena al daki?

Nire buruari esan diot: -Asko, baina ez dena-

Jakinminez jota, wikipedia zabaldu dut, baita nire izena idatzi ere.

Baina ez, ez da nire izenari buruzko informaziorik agertzen.

Nirea ez den, baina antzerakoa den izen bati buruzko informazioa ageri da, sarrera labur batean, 2005ko bilera garrantzitsu baten parte hartu zuela zehazten duena..

Madrilgo hauteskunde garrantzitsuenetariko bat.

Uste bezala, informazio gehigarri ugari daude, baina ez dira baliagarriak niretzat, beste informazio batzuen bila ari naiz

-Hasieran ez naiz ohartu, baina gizon horren heriotza data ere jartzen du, gaurko data hain zuzen ere, oso harritua nago-.

Burua teklatuaren gainean topatu dute. Bihotzekoa hantza.

Inork ez du topatu, jakina, soldatzaile haren informazio handirik: hala eginez gero, sarrera labur batean, Ane izeneko birbiloba bat izango nukeela ikusiko nuke…



-Nire izena ezik, den dena dago wikipedian.-

viernes, 11 de enero de 2019

BIDEGURUTZEAN GALDUTA_GORKA ZUMALDE


Nire ipuina Iban Zalduaren Dena ipuinean oinarrituta dago. Pertsonaiak gehituz, ipuinaren jarraipena
izan da nire lana.





Otsaileko gaua zen, neguko gau gris hotz horietakoa. Ez zebilen inor kalean, kale katuak soilik ikusten ziren korrika, zaborrontzi desberdinak arakatzen janari bila. Herriko taberna guztiak itxita zeudenta euri zaparrada bat hastear . Leirek ez zekien non sartu, eta herriko batzokian sartu zen euritik babesteko asmotan. Bertan, bere anaia Ander, zegoen. Orain dela 15 urte Leireren anaiak, bide txarra hartu zuen eta joku eta drogen munduan murgildu zenOrduan, bere arrastoa guztiz galdu zuen. Gurasoek, mediku askorekin tratatu zuten, baina, saiakera guztiak hutsean izan ziren. Ander ile kizkurreko mutil jatorra eta alaia zen. Pozik bizi zen baserrian, izugarri gustatzen zitzaion baserriko lanetan jardutea . Urteak pasa ahala bere jarrera aldatzen joan zen. Drogataz inguratu zen eta jokua ere izugarri gustuko zuen, drogen mendeko bihurtu zen arte. Mediku askorekin tratatu ondoren, eta bizi zuten egoeraz sakon hausnartu ondoren, denentzako hoberena zentro batean ingresatzea zela erabaki zuten. Zentro hartan hasi zenetik, ez Leirek, ez gurasoek ez zuten Anderren berririk izan, zentroak ahala eskatzen zuelako.



Ander bere lagun Markelekin zegoen herriko batzokian zerbait hartzen. Herrira jaitsi zen, egunean ematen zioten ordu gutxi horiek aprobetxatzera. Goizeko 03:00 ak ziren bainaeta 00:00 ak arte egoteko baimena zuten. Zentrotik ihes egiteko asmotan sumatu zituen Leirek. Aspertuta zeuden eta Anderrek etxera itzulitzea nahi zuen, beste edozein pertsona normal baten bezala. Markel arduratuago zegoen, 3 ordu berandu zebiltzalako eta zentrora itzulitzea nahi zuen Anderrekin. Markelek, gaixo zegoela onartzen zuen eta horregatik ezin zela beste pertsona normal baten bezala, pisu normal batean bizi. Zentroa, oinez joateko herritik urrun samar zegoen eta horregatik bakarrik joateari uko egin zion. Goizeko 04:00ak ziren jadanik eta etxera joateari ekin zion(nork?), beste biak herriko batzokian geldituz.


-Nik ez dut itzuli nahi, nire familia ikusi nahi dut eta baserrira itzuli. Bertako jarduerak aurrera ateratzeko.

-Zoratu al zara? Oraindik ez duzu zure desintoxikazio prozesua amaitu eta bertara itzuli beharrean gaude, sendagilearen baimena izan arte.

-Ulertu nazazu, nire familia eta zure beharra daukat haiengana joateko.

-Nazkatuta nago. Ni zentrora noa berehala.



Hurrengo goizean, Anderrekin elkartu zela eta, bere egoeraren berri eman zien gurasoei. Ingresatuta zegoen zentrora ez zuela itzuli nahi esan zien eta gurasoak arduratuta sumatu zituen. Ez zen Leireren helburua gurasoak arduratzea, baina derrigorturik zegoen ikusi zen, anaiaren egoeraren berri ematera.


-Baina, baina zer diozu? Non zegoela esan duzu?

-Herriko batzokian, zentrora itzultzeko ordua aspaldi pasata eta baimenik gabe.

-Eta ez al duzu bere berri gehiagorik izan?

-Ez ez dakit ezer, zer edo zer egin beharrean gaude. Anderrek zentro horren behar handia du eta kalea oso arriskutsua izan daiteke.



Gurasoak eta Leirek oso arduraturik, bizitzarekin aurrera jarraitzea besterik ez zuten. Hurrengo egunetan, ingurukoei Anderrei buruz galdezka pasatu zituzten, baina, arrastorik ez. Bere desagerpenaren berri eman zuten eta herria kartelez bete zuten. Halako batean Leirek dei bat jaso zuen.


-Bai, nor da?

-Anderren berri jakinarazteko deitzen dut, zu nor zara?

-Kaixo, ni Leire naiz Anderren arreba. Ba al daukazu nire anaiaren berririk?

-Bai, azkeneko aldiz herriko plazan ikusia izan zen, oraindik hori da dakidan bakarra.

-Mila esker, asko eskertzen dizut. Zerbait gehiago jakinez gero, berriz ere deitzea eskertuko nizuke

-Bai, ez da ezer. Jakinaren gainean mantenduko zaitut. Beste aukera bat Wikipedian begiratzea dela, bertan dena baitago

-Zer diozu, Wikipedian zer?

-Bai, arakatu ezazu anaiaren izena Wikipedian, ea zorte pixka batekin zerbait aurkitzen duzun

-Ongi da, orain begiratuko dut.



Leire, Wikipedian sartu eta saltseatzen hasi zen. Hasieran ez zekien zertan ari zenik ere ez, baina dei hori jaso zuenarengan konfiatu zuen eta Wikipediara jo zuen.ekin zion. Bilatzailean, Anaiaren izen abizenak sartu zituen, zer jarriko ote zuen beldurrarekin. Hainbat artikulu aurkitu zituen, kronologikoki ordenatuak., bBerrienean sartu zen. Bertan, pasa den egunean herriko batzokian ETA-ko atentatu batean parte hartu behar zuela aipatzen zen. Oso kezkaturik, gurasoei jakinarazi zien.



-Nola dakizu hori? Hori ezinezkoa da, gure Anderrek ez zuen inoiz horrelakorik egingo.

-Wikipedian dena dago.

jueves, 10 de enero de 2019

GAUEZ ELIZA BATEAN_ASIER GARRO





“Gauez eliza batean” idazteko, Jon Miranderen “Gauez parke batean” ipuinean oinarritu naiz. Jon Miranderen ipuinari, kokapena, denbora eta protagonista aldatu ez ezik, aipatzen diren beste hilketetan gehiago sakondu eta hilketen arrazoia ere azaldu dut.


GAUEZ ELIZA BATEAN




1829 urteko negu hotza igarotzen ari ziren Ingalaterrako biztanleak. Urte horretan industria iraultzak bultzada handiak izan zituen, baina osotasunean Ingalaterra guztiaren egoera hobetu arren, proletarioek ez zuten euren lan baldintzak hobetzerik izan. Garai horretan erlijioak indar handia zuen herrialde horretan, eta ohikoa zen langileen artean igande eguerdietan mezara joatea. Nahiz eta ohikoena elizkizunera ordu horretan joatea izan, bazeuden ordu txikitan joaten zirenak. Bazeuden urte berria aprobetxatzen zutenak bekatuak garbitzeko ere.

Mikelek 1929 urteko gabon zaharrak hobezin pasa ondoren, hurrengo egunean, jauna hartzea erabakia zuen, bere hitzetan “Bekatuz garbi hasteko urte berria!”. Gizon ezin lanpetuagoa zenez, oso berandu egin zitzaion bere herriko, Torringtoneko, parrokiara komulgatzera joan orduko, hala ere, bertara heltzean, Aitor apaizarekin topo egin, eta bere nahia burutu zuen, arima garbituz.

Jarraian, aulkitik jaiki eta aterantz zuzendu zen Mikel. Apaiza joan egin behar zela eta, bakarrik zegoen eliza gotiko hartan. Eraikinetik irteten ari zen momentuan, bere lepoan atzeraka indar ikaragarria egiten zion zerbait sumatu zuen. Aurrera jarraitzen saiatzerakoan, tiraka zebilena soka bat zela ohartu zen. Gainera, segundoak pasa ahala, korda estutzen zihoan. Mikel urduri jartzen hasia zenez, soka eskuekin askatzen ahalegindu zen; alabaina saiakera horrek ez zion ezertarako balio izan, are gehiago, bere egoera okertu zuen, korda gehiago estutu baitzen. Buelta ematen ahalegindu zen, erasotzailea zein zen ikusteko. Tamalez, golpe huts bat izan zen eliza horretan entzun zen guztia; eta ondoren, isiltasun hutsa.

Hurrengo goizean Aitorrek Mikelen gorpua aurkitu zuen, bizirik gabe, Bruno Catalanoren “Les Voyageurs” eskulturaren imitazioa eginik. Irudi horren aurrean Aitorri goragalea etorri zitzaion eta berehala deitu zuen larrialdietara. Eginahalak egin arren, poliziak ezin izan zuen hilketa argitu.

Hurrengo urtean, 1931ko urte berri hasieran, Unaik, Mikelen lagun minak, aurreko urteko hilketaren berri izan arren, tradizioari eutsiz komulgatzera joan zen. Hori gutxi balitz, Torringtoneko parrokiara joan beharrean, ondoko herriko, elizara abiatu zen. Zoritxarrez, aldaketa horrek ez zion ezertarako balio izan, izan ere, ez zen berriz bere etxera itzuli. Gaua joan orduko, auzotar batek ezohiko zerbait ikuskatu zuen. Oraingoan hiltzailea Unairen gorputz zatiekin Pablo Picassoren “Gernika” koadroa irudikatzen saiatu zen.

Aurreko urteetan Devonshire inguruan bi hilketa egon baziren ere, 1932ko urte hasiera gazte askok aprobetxatu zuten hoben egiteko. Pedro ez zen gutxiago izan; atseden hartzeko denbora murritza bazuen ere, Appledoreko elizara joateko aldia aurkitu zuen. Elizako atetik sartzean Pedrok neska gazte bat ikusi zuen meza ematen zen aulkietan jarrita; birritan pentsatu gabe, gizona neskatxaren alboan jesarri zen. Aulkia ororena izan arren, neskatoari ez zitzaion atsegina egin ezezagun bat haren ondoan eseri izana. Isiltasun minutu luze batzuk pasatu ondoren, gizonak elkarrizketari ekin zion:

  • Gaualdi lasaia, ez da? 
  • Bai horixe! Baina hobeak ere ezagutu ditut! - erantzun zion neskak irribarre batez.

Gizonezkoak aurreko urteetako hilketengatik galdetzea erabaki zuen:

  • Ez zara beldur? Aurreko urteetan leku honetan gertatutako hilketengatik? - galdegin zion gizonak gaiztakeriaz eta tonu misteriotsuz.
  • Zergatik izan beharko nintzateke beldur? - ihardetsi zion neskatxak lasaitasun osoz.
  • Zergatik? Aurreko urteetan bizi garen konderriko elizetan gertatu diren hilketengatik! - barre egin zuen gizonak.

Neska gaztea haserretu egin zen gizonak aurreko urteetan egondako hilketak gogoratu izanagatik. Aurreko urte bietan hildakoak, Mikel eta Unai, ezagunak zituen, biak auzotarrak baitziren. Bere buruan erantzuna pixka bat pentsatu ostean, ozenki esan zuen:

  • Ez, ez naiz beldur - erantzun zuen amorruz eta azkar hitz eginez.

Elkarrizketa labur horren ondoren, isilean otoitz egitera bueltatzerakoan, eliza lasaitasunera itzuli zen. Pedrok, modu zakar batean, eskua poltsikora eraman zuen egoeraren baretasuna hautsiz bat-batean, neskatxa ohartaraziz. Jakatik mukizapia atera zuen, neska lasaiaraziz. Halako batean, Pedrok beste mugimendu bortitz bat egin zuen, baina honakoan neskatilari jakatik heltzeko eta diru-zorroa kentzeko mehatxu egiteko izan zen. Une horrek gaztetxoari ezustean hartu zion arren, ez zuen dirua gizonari emateko asmorik. 

  • Damutuko zara azkar ematen ez badidazu zorroa! - mehatxatu zuen gizonak, zertxobait artega neskatoaren erresistentziagatik.

Neska gazteak jakatik poltsa hartzeko keinua egin bezain laster, mutilak eskua luzatu zuen eskuzorroa hartzeko asmoz. Neskatilak jakatik eskuzorroa atera beharrean, zapi bat atera zuen, eta segituan horrekin baliatu zen gizasemearen lepoa inguratzeko. Gizona, bere lepoa zapi batez estututa zegoela ohartzean, ikaratu egin zen; lepo-zapi horretatik askatzen ahalegindu bazen ere ez zuen libratzerik lortu eta segundo gutxi batzuen barru amore eman behar izan zuen.

Neskatoa gizasemea jadanik hilda zegoela konturatzean, patxada handiz hildakoaren lepotik bere zapia askatu eta bere jakan sartu zuen. Jarraian, aurreko urteetan bezala, hildako gorpuarekin baliatu zen eskultura bat osatzeko; oraingoan, Paige Bradleyren “Expansion” imitatzeari ekin zion. Erailketa honek hirugarren aldiz Arte Ederrak ikasteko aukera ukatu izanaren amorrua baretu zion neskatilari. 

GAUAZ PARKE BATEAN_Eñaut Beltran de Heredia



GAUAZ PARKE BATEAN


Nire ipuina, “Gauaz parke batean” deituriko ipuinean oinarrituta dago. Bertatik egindako aldaketak narratzaile mota da, hau da, hirugarren pertsona orojakiletik lehen pertsonara, eta baita ere, ipuinaren amaiera eraldatu dut.

NARRAZIO IRAKURRIA:

Gautzen hasia zen jadaneko, eta parkera hurbiltzea iruditu zitzaidan. Bertara heltzean, andre xahar bat zegoen parkeko aulki bazter batean. Diruaren beharra nuen zorrak ordaintzeko, eta andre xaharrari lapurtzea aukera paregabea iruditu zitzaidan. Orduan, bera zegoen aulki berean esertzea erabaki nuen. Andrearen aurpegiagatik argi ikusi nuen ez zegoela eroso ni bere alboan egoteaz. Baina ni ere oso urduri nengoen, nire lehen lapurreta baitzen. Orduan lasaitzeko zigarro bat erretzea erabaki nuen, baina urduritasunagatik ezin nuen piztu, eskuak dardarka bainituen. Momentu horretan andreak niri begiratu eta irribarre bat atera zitzaion. Irribarre horrekin momentu ezin hobea iruditu zitzaidan elkarrizketa bat hasteko berarekin, tentsio egoera horrekin bukatu nahian.


Gau ederra, ez da?

Bai, gau ederra, baina beste gau batzuk ezagutu izan ditut, gaurkoa baino ederragoak.

Andre xaharra zerbait sumatzen hasia zela iruditu zitzaidan. Baina atso ergel hiztun bat zela pentsatzen nuen. Berarekin hizketan jarraitu nuen.

Ez zara beldur, Andrea, zu ordu hontan, eta leku hontan?

Zergatik beldur izan behar nintzateke?

Zergatik? Baina hemen gartatu diren gizareilketakgatik, noski.


Galdera honekin andrearen aurpegian ikusi izan ahal nuen bere beldur ala kezka aurpegia urteetan zehar gertatutakoagatik: eskolako neska bat, gero berrogeita bat urteko ama familiako bat, eta azken aldian neskatila bat, hirurak hilik atzemanik. Eta erailea oraindik ihes dagoelarik.

Ez ez naiz beldur- erantzun zidan poliki.
Galdera hauen artean poliki-poliki gero eta gertuago jartzen nindoan. Andrea konturatu egin zen eta berak zeukan eskuko zakua gerriaren kontra gogor estutu zuen. Orduan, beste galdera bat egin nion distraitzeko poliki-poliki eskuko zakua askatzen joan zedin. 


Gauza lazgarria: hiru emakume hementxe itoak izanda, bakoitza udaberri batean, eta aldi bakoitzean poliziak huts egin! Nork daki gizerailea ez dagoen parkeko itzalean gorderik, gau hontan bertan?- Baina ozenki erantzun zidan:

Badute aspaldi erailketa horiek. Egilea urrun egon daiteke. Ez nahiz ez beldur.

Ez dute hain aspaldi; azkena, gogoratzen zera neskatila gazte harena?... Joan den udaberrian izan zen.
Oroitzen zen andrea, ni berari beldurtzen saiatzen nenbilela, baina bere ideiekin tinko jarraitzen zuen eta ez zen beldurtzen. Orduan, ustekabe batean berak galdetu zidan:

Zure ustez, nor zen egilea?

Oh! Dudarik gabe sadiko bat.- erantzun nion ez-axol.

E! ez hain bizkor,, hain laster ibili zure arrazoinamenduetan... - esan nion irriz - Nik dakidanez, erailea gazte zitekeen, ez bortxaz agure bat.-


Ez,ez.- erantzun zidan, gozo baina sarkor, hartaz segurtatu nahi izango balu bezala, gaua baitzen eta biok bakarrik geunden parkean. -, agure batek baizik ez zitzakeen hiru emazte gazte eta eder hil.
Bai eta gizon gazte batek ere…

Jarraitu genuen elkarrizketarekin. Nik iadanik ahaztuta nuen zertara hurbildu nintzen agure horren ondora. Agureak ere segurtasuna hartu zuen nigan, eta eskuko zakua eskuetatik askatu zuen. Hori ikustean gogoratu nintzen zertarako nengoen bertan, eta nire aukera zela iruditu zitzaidan. Bitartean elkarrizketan jarraitzen genuen, ni gero eta urduriago nengoen, baina nire aukera bakarra zen. Eskua luzatu eta eskuko zakua harrapatu nuen, baina atsoak ere gogor eutsi zuen. Momentu horretan zeharo baino urduriago, oihukatu nion:

Alo, eman zaidan berehala!

Andre xaharrari begiratu eta ez zeukan beldur aurpegirik, horrek harritu egin ninduen eta oraindik urduriago jarri nintzen. Gogor tiratzen jarraitu ondoren, azkenean agureak esan zidan:

Utz nazazu, arren, ene dirua emango dizut, bai!

Berehala, baina atsoa, bestela…- erantzun nion mehatxatuz.

Andre xaharrak zakua irekitzen zihoala, bere begiak borobildu zituen eta bere ahoa zabaldu zuen oihukatzen hasiko balitz bezala. Eskuko zakutik eskua ateratzean, diruaren ordez, laban bat atera zuen, momentu horretan nire abdominal inguruan sartzen saiatu zen, baina nik, nire abilezia eta azkartasunarekin, labana eskuetatik kentzea lortu nuen. Momentuko urduritasunaren ondorioz, labana kentzerako momentuan andrearen sabelean sartu nion etengabe hilik utzi arte. Hilik zegoela poltsa osoa lapurtu nion, baina ezin nuen gorpua parkean bertan utzi, beraz, kotxean sartu eta herriko pantanora eraman nuen. Bertan harri handi batera lotu eta presatik bera bota nuen gorpua desagerrarazteko intentzioaz.

Gau hurgatik ezin izan dut lorik egin, errudun sentitzen nahiz eta gauero buruari bueltaka egoten naiz damuturik gertatutakoaren ondorioz. Horregatik etorri nahiz gaur ertzaindegira, gau horretan gertatutakoa aitortzeko eta behingoz lo gustura egin ahal izateko, nahiz eta kartzelan egin behar izango dudan.


AMAREN DESIORIK HANDIENA_ArrateSerrano



Nire ipuina Iban Zalduaren “Jakin-mina” liburuan oinarrituta dago eta egin ditudan aldaketak honako hauek dira:
  • Protagonistak: elkarrekin dagoen bikotea, ez dago mutilez osatua, bikote heterosexual batez baizik.

NARRAZIO IRAKURRIA

Amaren desiorik handiena


- Zure ama hain isila zen, non ez nekien kuxkuxeroa zenik.
- Hara, goazen elkarrizketa hau alde batera uzten, buka ezazu zigarroa erretzen eta goazen supermerkatura, hozkailua huts-hutsik dago eta.
- Egia da bai, baina itxaron pixka batean, zortzi hilabetetan gogo handia izan dut berriz ere bat erretzeko.
- Egun osoa duzu erretzeko neska, supermerkatua ixtear dago. 
- Zure ama bezain têtu-a zara mutil.
- Isilduko zara nire amari buruz hitz egiten? Dirua hartu dut, prest nago goazen behingoz.
- Bai, nire ere prest nago.
- Eskaileretatik jaitsiko gara, igogailua hondatuta dago eta.
- Ongi da. Baina gauza bat, eta orain benetan, guardiako psikoanalistari deituko al diogu?
- Brometan ari zara ala zer, utz dezagun gai hori, azkenean haserretu egingo naiz eta. 
- Lasai egon, laguntzea zen nire helburu bakarra. 
- A zer zortea gurea! Supermerkatua zabalik dagoela dirudi.
- Hona etortzeko presa izateak ez digu ezertarako balio izan, kartel honi dagokionez ordu bat falta baita isteko. 
- Maialen, mieux vaut bientôt que tard
- Ez zaitez frantsesez hitz egiten hasi motel, nik ez dut zuk beste adina jakin-min frantsesarekin.
- Hara bestea, ez duzu esajeratu behar ere. Tira, har ezazu erosketetarako orga bat.
- Ja. Zigarro faltan nago, hemendik irteterakoan estankora joan behar dugu. 
- Baina ez zenuen erretzeari uzteko erronka egin?
- Bai egia da, agian berriz ere erretzearena birplanteatu beharko nuke.
- Hori da, réfléchis avant d'agir
Markel…
- Ongi da, nahiko frantses gaurko. 
- Hara! Markel, makatzak hartzen ari den mutil horrek zure anaiaren antza du. 
- Zer demontre, bera da! 
- Ez dut denbora luzean ikusi.
- Kaixo Jokin!
- Kaixo bikote! Zer moduz?
- Oso ondo. Eta zu?
- Oso pozik.
- Zer moduz lan berriarekin?
- Sekulako proiektuekin gabiltza lanean, oso gustura nago. Gainera, nire lankideak oso atseginak dira. 
- Asko pozten naiz hori entzuteaz. 
- Baita ni ere. 
- Eta zuek zer moduz apartamentu berriarekin bikote?
- Oso eroso gaude egia esan, ezta Maialen?
- Bai, hala da Markel. Ah! Jokin, badakizu nahi duzunean etor zaitezkeela, zure anaiak eta biok ez dugu inongo arazorik izango. 
- Gure amak zioen bezala: Affirmatif
- Jajaja. Amaren hitz gogokoena zen hura, ezta Jokin? 
- Ja.
- Maialen, joan esnearen bila mesedez, Jokinekin hitz egin nahi dut. 
- Bai, noski. Beste batera arte.
- Agur Maialen. 
- Jokin zerbait kontatu behar dizut
- Dena ondo, Markel?
- Bai bai.
- Bueno, konta iezadazu.
- Ama agertu zait. 
- Zuri ere? 
- Bai gaur goizean. Zuri ere agertu zaizu, ala?
- Bai gure ahizpari ere bai, atzo goizean egon ginen komentatzen gai hori.
L’amour egiten nengoela.
- Bai, guri ere bai. Tanatorioan zeraman arropa zuen jantzita. 
- Amaren desiorik handiena zen gu maitasuna egiten ikustea, barrez lehertzeko modukoa da jajaja.
- Markel, tema serioa da. Zerbait egin beharrean gaude. 
- Ados nago, gaur arratsaldean etorri Maialenen eta nire apartamentura ahizpa eta biok, arazo hau konponduko dugu.
Handik urte batera…
- Markel, ikusi al duzu ama berriz ere? 
- Nik ez. Eta zuk? 
- Nik ere ez. Gure ahizpak jada urte bat ez duela ikusi ere ez. 
- Bere nahiak asetu dituela dirudi, orain lasai egongo da zeruan gure aitarekin batera. 
- Pozten naiz. 

"BONJOUR"_Leire Abad



LEIRE ABAD
Nire ipuina "Jakin-mina" ipuinean oinarrituta dago. Egitura berbera erabili dut (ipuin guztia bikote baten arteko elkarrizketa bat da) eta lehen pertsonako narratzailea erabili dut. Pertsonaia bat  da aldatu dudan bakarra.
Narrazio irakurria

"BONJOUR !”



- Ez Miren, ez daukat galtzeko denborarik.

- Mesedez eskatzen dizut. Galdera bat egin nahi dizut besterik ez… Etor zaitez logelara momentu batez.

- Ea, zer nahi duzu? Garrantzitsua izatea espero dut.

- Zera… Zein nahiago duzu? Soineko luze beltz hau, edo honako hau?

- Miren, zer esan dizut? -- logelatik sukaldeko mahaigainera itzuli naiz eta teklak jotzen jarraitu dut.

- Aizu Nora, bueltatu zaitez mesedez. Garrantzitsua da!

- Ez da egiten ari naizen lana baino garrantzitsuagoa izango.

- Ez da txorakeria bat. Zure iritzia jakin nahi dut, erantzun bat besterik ez . Bihar daukadan ezkontzarako soinekoa aukeratzea ezinezkoa egiten zait.

- Orain ez ,hau bukatzen dudanean nahi duzun guztia galdetu.-- logelatik etorri eta nire parean eseri da, haserre egongo balitz bezala.

- Ongi da. Jone, hitz egin behar dugula uste dut. Ez nago nire momenturik onenean, eta gure arteko harremana gutxinaka xahutzen ari dela begi bistakoa da. Zure lanari garrantzia handia ematen diozu eta ni baztertuta sentitzen naiz.-- nik pantailara begiratzen jarraitu dut.-- Ez dizut gauza handirik eskatzen.

- Soineko beltza -- erantzun eta ordenagailuan lanean jarraitu dut.

- Argi ikusten da nire sentimenduak ez dizkizula batere axola, segi zure gauzekin !!-- sukaldeko atea itxi eta joan egin da, haserre.

(...)


Bi ordu beranduago garrasiak entzun ditut. Mirenen ahotsa dirudi.

- Zer izan da hori? Miren, zu zara? Ez egin garrasirik, kontzentratuta nago. -- ez dit inork erantzun.

- Ez zaitez hasi adarra jotzen mesedez. Jaitsi bolumena -- gure logelara gerturatu naiz, baina ez dut bera ikusi.

Segituan, nire mugikorra hartu eta bere telefono zenbakira deitu dut. Badirudi, telefonoa etxean utzi duela.

Oihuak entzuten ditut oraindik, leihotik etorriko ote dira? Jarraian, etxeko atea jo du norbaitek. Bertara hurbildu eta behatxulotik begiratzean bera zela ikusi dut: Miren. Negarrez ikusi eta berehala zabaldu diot etxeko atea.

- Zer gertatzen da ? -- galdetu diot.

- ...

Ez dit erantzun. Zerbait gertatu ote zaion pentsatze hutsak beldurrez airean nauka.

- Nora joan zara? -- galdetu dut arduratuta.

- Bu,bue...buelta bat ematera joan naiz.-- totelka hasi da, gertatu zaiona kontatu ezinean.

- Lasai hartu.-- sukaldean betetako baso bat ur eman diot. Ostean, gertatutakoa kontatzen jarraitu du.- Herriko plazara joan naiz. Luzaroan paseatu dut eta etxe ondoko parkera bueltatu naizenean… han ikusi dut bera…-- negarrez jarraitu du.

- Zein? Nor zegoen han?

- Gizon bat.

- Eta zer gertatu da? Jo egin zaitu?

- Ez, Jone. Bere ondotik gurutzatu naizenean, arraro xamar begiratu dit, baina ez diot garrantziarik eman. Aurrera jarraitu dut.
Gero, autobus geltoki ondotik pasatzean, atzean presentzia bat nabaritu dut. Bat-batean, gizona atzetik jarraika ari zela ikusi dut. Orduan, ni ondoko espaloira joan naiz eta bera atzetik jarraika hasi zait…-- isilik geratu da.

- Eta zer gertatu da? -- galdetu diot kezkatuta.

- Korrika hasi naiz eta …

(...)


Norbaiten eskuak antzeman ditut nire gorputza astintzen. Begiak zabaldu ditut berehala.

- Bonjour ! -- esan dit Mirenek.-- Puff.. kostatu zaizu esnatzea.

- Izerditzen ari zara… nirekin amestu duzu ala?

- Kar kar kar. Bero handia egiten du hemen -- erantzun diot.

Alde batera begiratu dut eta amets bat izan dela konturatu naiz. Amets txar bat, besterik ez.

TENTAZIOAK_Jon Usandizaga



Nire ipuina Jasone Osorok idatzi zuen tentazioak liburuan oinarrituta jarraipen bat egin diot, berak erabiltzen duen idazkera mota aldatu gabe.

https://drive.google.com/open?id=1OPDij6lw0uD6Xss2E1_BxaLshVizCARm

- Barkaidazu, baina, joan beharra daukat.

Neskak lurrean zegoen arropa anabasa jaso, bere gorputz izerditua sentitu eta begirada komun hartako baldosa txikietan finkatuz jasotako arropa guztia janzten hasi zen. Mutila konturatu orduko komun zikin hartako izerdia lurrundu zen bezalaxe, bere ametsetako neska desagertu zen. Hankak dardarka zituela mutil gaztea komuneko lurretik altxatu zen. Komun parean jarri, komuneko tapa ireki, kondoia zakiletik kendu eta lohitasunez beteriko komun zulora jaurti zuen. Zakila pare bat aldiz astindu zuen. Bere Levis prakak altxatu zituen eta komuneko txorrota irekiz bere aurpegia garbitu zuen. Hura bai plazerra!.

Aurpegi distiratsuarekin komunetik alde egin eta bere lagun koadrila bilatzen hasi zen. Bira bat eta beste bira bat. Mutilen arrastorik ez. Kale ilunen baitan barrena noraezean galdurik sentitzen hasi zen. Hotz egiten zuen ,baina, derrepentean, liskar oihuak entzun zituen urrunean zegoen parke baten azpian. Arnas jario azkarrarekin bertara abiatu zen ziztu bizian. Bertara iritsitakoan bere koadrilarekin eta neska talde batekin egin zuen topo. Oihuak eta irainak nagusi ziren arren, bere ametsetako neska parean zuela ikustean bihotz taupadak geratu zitzaizkion. Liskarraren tentsioa sentsualitatearen topaleku bilakatu zen. Begiradak joan, begiradak etorri. Biek elkar begiratzea lortu zutenean, iskanbila nabarmendu zen.

- Zuk lapurtu didazu mugikorra kaiku halakoa! Orain ematen ez badidazu Guardia Zibilari deituko diot!- garraxika zebilen neskaren ahotsak.
- Neskato gizajoa ... beldurra ematen didazula uste baduzu oker zabiltza. Deitu- deitu ... Niri bost axola! Nola deituko diezu mugikorrik ez baduzu? - mutilari barre algarak atera zitzaizkion aho handi hartatik. Zirikatzailea.
Momentu batez bikotearen arreta nahasi eta desorientatu zen arren, jertse gorria zeraman neskak eskua altxatu eta bere ilea alde batetik bestera astindu zuenean mutila errealitatera bueltatu zen. Aurrean zegoen neska hura bere ametsetako neska zen. Bizpahiru ordu lehenago komunean gertatutakoa inoiz bizi izandako esperientziarik eroena, goxoena eta biziena zen ... Neska lirainak ezin zuen berriz ere alde egin. Mutila ausardiaz bete eta neskari eskua hartu zion. Estu - estu. Neskak harrituta begiratu zion. Mutilaren begiek distira islatzen zuten eta era berean, bere mihi umela bere ezpain lodi goxoen gainetik mugitzen hasi zen. Neskak hitz egiteko ahoa ireki behar zuen momentuan, mutilak bere atzamar leunarekin aho perfektu eta bihurri horretatik hitzak ateratzea oztopatu zuen.

- Shhh ... Ez esan ezer. Entzuidazu mesedez. Tabernako barran ikusi zaitudan momentuan nire arnas jarioa azkartzea eragin duzu. Tabernako pistan dantzan ikusi zaitudanean nire gorputzeko tenperatura igotzea lortu duzu. Besotik heldu eta nire lepo eta belarrian zure arnasaren hatsa sentitu dudanean hotzikarak probokarazi dizkidazu. Plazako komun publikoetan zure gorputzak eta nireak bat egin dutenean sekulako plazera sentitu dut. Emaidazu aukera bat. Etorriko al zara nirekin goiko parkera?

Irribarre bihurri eta zoriontsuarekin neskak bere atzamarra luzatu zuen eta sentsualitatez beteriko begirada batekin mutilaren ezpainak itsatsi zituen.
- Ez esan ezer.
Gau ilun eta hotzean besarkaturik elkar muxukatzen eta berotzen amaitu zuten.

IZENAK_Garazi Barandiaran





Nire ipuina Iban Zalduaren "Izen hauskorrak" liburuan oinarrituta dago. Istorioaren kokalekua eta denbora aldatu dut.
NARRAZIO IRAKURRIA


Ohean esnatu da Aitor. Gaur umoretsu jaiki da eta oso ondo sentitzen da, espezialki ondo. Hasiera batean ez du zergatik den gogoratzen, baina aurreko eguneko momentu konkretu bat pasatzen zaio burutik eta irribarre xalo bat irteten zaio nahigabe. Ergel sentitzen da, baina ezin da bizitako momentu berezi horretaz ahaztu. Beste gai batean pentsatzen derrigortzen du burua eta aurreko egunean jantzi zituen arropak lurrean utzi zituela gogoratu eta haiek garbigailura botatzera jaiki da. Aita ikusi du eskatzean, ez dauka berarekin hitz egiteko gogorik. Esne kailu bat hartu eta sukaldeko mahai biribil batean eseri da, orduan aita hurbiltzen hasi zaio. Aitorrek katilua Hartu eta alde egiten saiatu da, disimulu handiz. Baina aitak so egin eta atzoko egunari buruz galdetu dio. Aitorri berriz ere atzoko momentua etorri zaio burura eta berriro ere barre inozo hori atera zaio. Katiluko esnea edaten hasi da atera zaion barre txiki hori aitari ezkutatzeko ahaleginetan. Ondoren, buruarekin baiezko keinu bat egin eta eskatzetik alde egin du. Badaki ez duela aitaren galdera erantzun, baina bere aitak egiten dizkion galderak gogaikarriak iruditzen zaizkio. Itaunketa baten sentitzen da, kontrolatuta, 10 urte izango balitu bezala. Ohean eseri eta atzoko eguna etorri zaio berriz ere burura, oraingo honetan ez du bere burua gaiaz aldatzen derrigortzen eta gertatutakoa errepasatzen hasi da.

Larunbat gauean parrandan irten zen lagun koadrila osoa, azterketak amaitu zituztela ospatzera. Aitor irrikitan zegoen, azterketa aste osoa eman zuen gau horretan pentsatzen. Herriko plazan geratuak ziren lagun guztiak gaueko hamaiketan. Aitorrek plazarantz bidean Mikel jaso zuen eta batera hurbildu ziren plazara. Bertan zeuden beste hiru edo lau lagun eta gainerakoen zain gelditu ziren. Bi minututara denak zeuden plazan eta tabernetara hurbiltzen hasi ziren. Lehenengo, plaza ondoan dagoen tabernara sartu ziren. Bete betea zegoen, baina ez zitzaien axola. Aitor barrara hurbildu zen zerbait eskatzera, kostata baina heldu zen. Heltzerakoan, alde batera begiratu zuen eta ondoren, beste aldera, hor ikusi zuen Nerea, bere ametsetako neska. Urduri jarri zen Aitor eta zer egin ez jakinik beste aldera begiratu zuen azkar, ez ikusiarena eginez. Lagunekin bueltatu zen eta tabernaz taberna pasatu zitzaizkion orduak Aitorri.
Horrelako batean, berriro ere ikusi zuen Nerea, baina ez zuen berriro urduri jartzerik nahi, beraz arnasa sakon hartu eta beldurrak alde batera utziz Nereari hurbildu zitzaion. Dantzan hasi ziren, izerditan biak, tabernan egiten zuen beroaren eta hainbeste orduz dantza egitearen ondorioz. Aitorri inguruan zuen dena ahaztu zitzaion, beretzako Nerea eta biak zeuden bakarrik taberna ilun eta bero hartan. Halako batean Nereak musu eman zion masailean eta ondoren, Nerearen ezpain leun eta goxoak sentitu zituen bere ezpainetan. Aitor ez zen ezer esateko gai izan. Une hartan tabernako argia piztu zituzten eta poliki poliki tokia husten hasi ziren gazte guztiak. Nerea bere lagunekin irten zen eta Aitor bereak bilatzen hasi zen.
Kanpora heldu zen, baina ez zituen bere lagunak aurkitu. Beraz, etxera joatea erabaki zuen. Etxerantz bidean ezin zuen Nerearen musua burutik kendu, argiak piztu ez balituzte zer gertatuko zatekeen pentsatzen. Atea zabaldu eta logelara joan zen zuzenean, arropa izerdituak lurrera bota eta ohera sartu zen .
Ordenagailua hartu eta idazmahaian jartzen da biharko etxerako lanak egiten. Horrelako batean Nerea bihar ikusiko duela gogoratzen du, institutu berean daudelako. Urduri jartzen hasi da, ez daki zer egingo duen. Etxerako lanak alde batera utzi eta zer esango dion pentsatzen hasi da. Aurreko gauean ez bezala, zerbait esan behar dio bihar. Egun osoa ematen du zer egin behar duen pentsatzen, Instagram-etik idatziko dion pentsatzen edo bihar arte itxarotea hobea izango den. Azkenean, bigarren hau pentsatu zaio egokiagoa eta ohera sartu da. Oso gaizki egin du lo, izan ere, urduri dago. Inoiz ez zaio horrelako zerbait gertatu, inoiz ez da neska bategatik hain urduri egon, neska oso berezia dela sentitzen du eta ez ditu gauzak gaizki egin nahi.

Institutura heltzen da, lagunekin elkartzen da barrura sartu aurretik. Inguruan begiratzen du, baina ez du Nerea inondik ikusten. Matematikako klasea eduki du eta ondoren historia. Oso luzeak egin zaizkio bi ordu hauek, inoiz baino luzeagoak. Errekreoa, berriz, beti bezala motza. Baina orokorrean egun normala izan da. Eguerdiko ordu bietan bukatu dute eta gelatik irten da azkar, etxera heltzeko gogoz. Baina gelatik irten bezain laster Nerea ikusi du hurbiltzen. Beroa aurpegira nola igotzen zaion sentitu du eta gorputza dardara batean. Arnasa hartu eta beregana hurbiltzen hasi da. Aitorrek ezer esan orduko, neskak hartu du hitza:

- Agur… Aitzol - Esan dio eta aurrera jarraitu du.

Aho zabalik gelditu da Aitor, zer esan ez jakinik. Momentu horretan tripan izugarrizko mina sentitu du eta inoiz baino azkarrago joan da etxera. Etxera heltzerakoan, esertzeko beharra sentitu du eta gertatu den asimilatu duenean, bihotza apurtu dion kraska bat entzun du.



ABENDUAK 20_JoneAzkargorta



Nire ipuina Iban Zalduaren “Dena” ipuinean oinarrituta idatzi dut.
Aipaturiko ipuinean hilketa bat gertatzen da eta hortik tiraka sortu dut nire istorioa.

https://drive.google.com/open?id=10NAs2je_tiHkbgN_NIK60yay84HjaFPM

ABENDUAK 20:


Munduan anitz diren bezala, bazen 1998an bikote bat bere umearen zain zegoena. Haurdunaldi luze eta gogor baten ondoren, heldu zen eguna. Abenduak 20. Familia osoa irrikan zegoen kide berria ezagutzeko eta hura besartean sentitzeko. Guztia ondo zihoan, baina bat- batean aita ebakuntza gelatik bota zuten, arazo larri bat sortu zela eta ondorioz. Ama lokartu eta une horretan hasi zen bikote zoriontsuaren lokamutsa.

Medikua ebakuntza gelatik irten zen aitaren bila. Aita bertan zegoen, geldiezin alde batetik bestera.

    - Sentitzen dut. Eginahalak egin arren, ezin izan dugu ezer egin. - esan zuen medikuak burumakur.
    - Nola? Ezinezkoa da! Gelatik irtetean nire semearen negarra entzun dut. -adierazi zuen aitak harrituta.
    - Bihotzez sentitzen dut... -errepikatu zuen medikuak.
    - Eta nire emaztea? - galdetu zion gizonak kezkatuta.
    - Lokartuta utzi dugu. Segidan etorriko da anestesista bere egoeraren berri ematera.-erantzun zion sendagileak.

Aitak ez zuen ezer ulertzen. Bere besoak etengabe atximurkatzen zituen amets gaizto horretatik esnatu nahian. Baina, zoritxarrez ez zen amets bat, errealitate hutsa zen. Haien haurra hilda zegoen.

Denbora pasa ahala, guztia normaltasunera bueltatu zen. Familia eta lagun guztien laguntzarekin aurrera egitea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, ez zitzaien batere argi geratu guzti horren zergatia. Oso arraroa iruditzen zitzaien gaia.

Handik urte batzuetara, 2017an hain zuzen ere, gizona kazetaritzan hasi zen lanean. Bere buruzagiak, kirolari famatu baten lana egiteko esan zion eta futbolari gazte baten istorioan oinarritutako berria egitea bururatu zitzaion. Haren informazioa bilatzen zegoela Wikipedian, gauza esanguratsuak ikusi zituen, hala nola, bere jaiotze data eta lekua. Haien haur hilaren datu berberak zituen gazteak. Ikusitakoa ikusita, bere emaztearengana jo zuen hau esanez:

    - Laztana, begiratu hau - esan zion gizonak ordenagailua seinalatuz.
    - Zer da hau? - erantzun zion emazteak.

Guztiaren berri eman ondoren, biok pentsakor gelditu ziren eta argi zeukaten zerbait egin behar zutela.

Hurrengo goizean, gizona lanean zegoela, buruzagia gerturatu eta hurrengoa esan zion:

     - Egun On ! Gaur arratsaldeko 17.00etan futbolaria etorriko da, elkarrizketa bat egin beharko diozu. Beraz, presta iezazkiozu galdera batzuk.
     - Ongi da ! -erantzun zion irrikaz.

Gizonari aukera zoragarria iruditzen zitzaion buruan zituzten zalantzak argitzeko.

Gaztea bulegora sartu zenean, bere emaztearen izugarrizko antza zuela konturatu zen gizona. Gainera, galderak egiten zituen bitartean, gauza batzuk ez zeukaten zentzurik.

Etxera heldu zenean, elkarrizketan hitz egindakoei gauzei bueltak ematen ibili zen. Datu batzuk ez zetozen bat, eta ondorioz, gehiago ikertzen hasi zen. Hilabeteak pasa ahala, ez zion ikertzeari utzi. Azkenean, ondorio batera heldu zen, haien haurra ez zen erditzean hil, bizirik baitzegoen.

Bikotea ezin izan zen geldirik geratu eta zeukaten informazio guztiarekin epaitegira joan ziren. Epaiketa luze baten eta DNA proba batzuen ondoren, arrazoia eman zieoten:

      - Hala da, bikotearen eta gazte honen DNAk bat datoz. Beraz, hau da zuen semea. Zorionak !!! -esan zuen epaileak irribarretsu.

Une horretan, guztiak harrituta zeuden epaileak esandakoa entzunda.

Epaiketa horren ostean, bikoteak ospitalea eta bertako arduradunak salatu zituzten. Aurrerantzean, beraien semea ezagutzen hasi ziren. Hasiera batean, egoera arraro eta deseroso baten aurrean aurkitu zen hirukotea. Poliki-poliki guztia ohikotasunera bueltatu zen eta azkenean, amestutako familia eduki zuen bikoteak.


PARADISUA, BENETAN?_June Bolinaga



Nire ipuina Dance ipuinean oinarrituta dago. Hasiera abiapuntu bezala hartu dut eta pertsonaiak eta amaiera aldatu diot.

Ipuinaren ahozkoa



Paradisua, benetan?


Gaurkoan familia osoa elkarrekin giro zoriontsuan egoteko bidaia prestatzen ari naiz nire lehengusinarekin batera. Oraingoan Greziara joatea pentsatu dugu, beraz, plana prestatu ostean aireportura bidean gaude amama, aitaita, haien hiru semeak lehengusuak. Aireportuan itxaroten gabiltzala denbora bizkorrago igarotzeko familiako hainbat istorio eta gertakizun kontatzen hasi gara. Alde batetik, aitona-amonek haien garaian egiten zituzten bihurrikeriak, bestetik haien egoerengatik egin behar izan zituzten sakrifizioei buruz hitz egin digute. Jarraian, haiek nola ezagutu zuten elkar kontatzen hasi dira eta haien aurpegian izugarrizko alaitasuna nabarmentzen da, baita gainontzekoenean ere. Urteak pasatu eta familiako txikienak nagusitzen garenean, irribartsu gogoratuko ditugun momentuetariko bat da hau.Horrelako bizipenak idatzita egon behar direla pentsatu dut, beraz, nire koaderno txikia atera eta idazten hasi naiz. Orduan momentua iritsi da, hegazkinera igotzeko momentua da. Irrikitan nago maite dudan jendearekin bidaia hau egiteko ,beraz ,bakoitza bere eserlekuan eseri gara. Batzuk musika entzuten, beste batzuk irakurtzen...


Bat- batean, konturatu gabe Grezian gaude, hondartza txiki baten aurrean kokatzen den gure hotelera joan gara. Zer nolako leku ederra, eguraldi ezin hobea egiten du, usain harrigarria ez ezik bista ikaragarriak ere badaude. Paradisua dirudi honek. Gainontzekoak, berehala arropak aldatu eta kala polit horretan elkartu dira, baina nire lehengusina eta biok nerabe bitxi xelebreak garenez inguruko beste gazte batzuk aurkitzeko asmoarekin prestatu ostean herrira joatea erabaki dugu, bertan afaldu eta festa giroan murgiltzeko.


Jatetxe baten afaltzen gaudela gizon bat hurbildu zaigu liburuxka bat emanez, aldi berean diskoteka bati buruz hitz egin digu. Animatuta gaudenez plan ona iruditu zaigu eta gurasoei deitu diegu berandu xamar helduko garela esateko.


Gaueko 12:30 dira orain, Yard izeneko diskotekaren aurrean aurkitzen naiz Mireiarekin. Ez dago jende asko gure inguruan, baina bi aldiz pentsatu gabe ate handi hau gurutzatzea erabaki dugu. Barruan guztia ezberdina da, festa giroa, oso dotore jantzitako ehunka gazte, musika topera, ke asko eta usainen nahasketa handia, alde batetik kolonia usaina, bestetik berriz alkohola. Bete betean eman dugu nahi genuenarekin, beraz, trago bat eskatu ostean dantzan hasi gara. Segituan neska-mutil euskaldun batzuekin elkartu gara eta bat -batean Mireia hurbildu zait. Mutil bat seinalatu du. Ez dit hitzik esan, baina bere begiradarekin berehala jakin dut zeri begira dagoen. Nori begira esan beharko nuke. Euskaldun hauetako bat da, pare bat urte gehiago ditu, atentzioa deitu dit bere begien kolore berdexkak. Konturatu naizenerako berarekin dantzan zebilen, ez da bat ere lotsatia neska , dirudienez mutila ere ez. Orduan niretzako beste trago bat hartzera joan naiz taldeko beste bi neskarekin, Haizea eta Nagore. Itzultzerakoan ez ditut ez nire lehengusina ez Ander izeneko mutila ere ikusi. Hasieran beldurtu egin naiz ,baina ez diot jaramonik egin beraz dantzan jarraitu dut gainontzekoekin.


Goizeko 5ak heldu dira eta konturatu naiz denbora asko daramadala Mireia ikusi gabe, beraz, galdezka hasi naiz ordu erdi barru joan behar dugulako. Inork ez ditu ikusi, hortaz, larritzen hasi gara. Taldeko mutil batekin oso harreman ona egin dut, antzeko gauzak ditugu gustuko eta oso gustura egon gara elkarrekin gau osoan zehar beraz, nire lehengusina topatzen lagundu dit. Komunera joan gara haien bila ez ditugunez ikusi kanpora joatea erabaki dugu. Mutilak, Mikelek, zigarro bat atera du, txiskeroa ateratzean ondoan zegoen auto gorri baten azpira erori zaio. Makurtu denean, beste aldean pertsona bat zegoela iruditu zaio, beraz, autoa inguratu dugu eta zer nolako ezustekoa. Bertan zegoen Mireia, bakar bakarrik lurrean botata konorterik gabe begi niniak dilatatuta zeuzkala. Mikelek anbulantziari deitu ondoren, ospitalera bidean geundela aitortu du ez dela lehenengo aldia Anderrekin hau gertatzen dela. Lagunek duten hipotesia mutil honek ezagutzen duen neska drogatu egiten duela da. Hori entzuterakoan asko izutu naiz eta antsietate krisi batek jota korrika hasi naiz lehengusinaren logela aurkitu dudan arte. Bertan aita eta osaba zeuden, lasaitu naizenean laster osatuko dela esan didate, baina haien ardura aurpegiak zerbait ezkutatzen zuten. Mikelekin itxaron gelara joan naizenean medikua, aita eta osaba hizketan entzun ditut.


- Egin dizkiogu probak jadanik. - esan du medikuak - Hauek harreman sexualak izan dituela diote baina ez dago arazorik.

- Nola ez dagoela arazorik? Arduratuta osaba Joxek.

- Ez dugu gaixotasun baten berririk, gainera, drogari dagokionez, segituan osatuko da, baina deskantsatu beharra dauka.

Hurrengo egunean gertatutakoa denuntziatzera joan gara.


2 egun igaro ostean, Mireiak deskantsatzeaz gain familia guztia lasaitu garenez etxera bueltatzeko hegazkin bat hartzea erabaki dugu. Zer nolako bira eman duen familiak paradisu honetan disfrutatu behar zuen bidaia zoragarri honek.



Patua_Oier Madinabeitia



Nire ipuina, Jasone Osorok idatzitako Tentazioak ipuinean oinarrituta dago.



Eta ipuin horren antzeko beste ipuin desberdin bat sortu dut













Patxi, Oiartzunen kokatutako auzo batean bizi izandako 17 urteko mutila zen.Kirol arriskutsuak oso gustuko zituen eta ez zitzaion arratsaldero bere lagunekin lokalean gelditzea gustatzen.Nahiz eta ez zitzaion arratsaldez lagunekin jarrita pasatzea gustatzen, asko gustatzen zitzaion gauetan tabernetara edota gau klub-etara joatea.Larunbat gauero joaten zen bere lagunekin herriko diskotekara bere lagunekin ondo pasatzera eta posible bazen, bertatik neskalagun batekin ateratzera. Patxiren desioa neskalaguna bilatzea zen, baina nahiz eta bera itsusia ez izan, diskoteketan behintzat ez zuen arrakastarik izaten. Hori dela eta, udako oporretan mediterraneo aldeko hiriren batera uda pasatzera joatea proposatu zien bere lagunei, neskalagun batekin bueltatzeko asmoz eta horrez gain, Euskal Herriko neskak, hegoaldekoak baino itxiagoak direla esaten duen mitoa egia den frogatzeko





Azkenean, uztailaren 3an Saloura joatea erabaki zuten, baina hotel bat alokatzeko diru askorik ez zutenez, salouko kanping bateko partzela bat erretserbatu zuten.

Irteera data iritsitakoan, bere lagun batzuek 18 urte zituztenez, bi kotxetan abiatu ziren.Bidean zehar ez zen ezer berezirik gertatu. Saloura iritsi bezain laster, denda kanpainak eraiki behar izan zituzten gauean hotzik ez izateko.
Lehenengo egunean, dendak ongi ezarri eta gero, herria ezagutzeko buelta bat ematera irten ziren; ondoren, erosketa batzuk egin eta gaueko festarako prestatzera joan ziren. Gaua iritsi bezain laster, “Pachá” diskotekara joan ziren eta barrura sartzean, Patxiri emakume britainiar bat gustatu zitzaion eta berarekin erraz aterako zelakoan, neskarengana hurbildu zen.

-Hello, how are you?- esan zion ezer pentsatu gabe.

-Hi- soil bat bueltatu zion eta bere lagunekin bueltatu zen neska.

Horrek, Patxi lur jota utzi zuen eta lotara joatea erabaki zuen 01:00ak aldera bera bakarrik. Kanpineko sarrerara hurbiltzen ari zela, neska koadrila bat ikusi zuen eta beraien ondotik pasatzean, bertan zegoen neska eder batek atentzioa deitu zion. Berari begiratu eta barre egin zion Patxik, neskak ere, Patxiren ezusterako irribarrea bueltatu zion.Gau hartan Patxi ez zen batere triste oheratu eta hurrengo egunean, bart ikusitako neskarengana hurbilduko zela zin egin zion bere buruari.

Uztailaren 4ko gauean, aurreko eguneko diskoteka berera bueltatu zen bere lagunekin, bere ezusterako, egun bat lehenago ikusi zuen neska ikusi zuen barran edariren bat eskatu nahian. Patxi, beragana hurreratu zen eta bere albora heldu bezain laster, batak besteari begiratu zion bion ahoetan irribarre bat nabarmenduz.

-Hola, a esta te invito yo- esan zion erdalduna zela pentsatuz.

-Euskaldun azentua daukazu mutil- esan zion neskak.




Patxi zur eta lur gelditu zen neskaren hitzak entzutean. Ez zuen sinisten gustuko zuen neska euskalduna izatea.

-Bai, Oiartzuarra nahiz. Zu nongoa zara?- galdetu zion.

-Ni Zarauzkoa nahiz. Orduan zuk ordainduko duzu edari hau, ezta?- barrez erantzun zion neskak.

-Bai noski. Nola duzu izena?- Patxi ere barrezka.

-Maria deitzen naiz. Eta zu?- Mariak.

-Nik Patxi dut izena.- esan zuen, solasaldiari amaiera emanez.

Hurrengo orduak, dantzan eman zituzten, diskotekako musika pausatu zuten arte. Hori gertatu bezain laster, biak bakarrik kanpinera abiatu ziren, oso erromantikoki. Dendara heldu bezain laster neskak mutila heldu, eta oheratu egin ziren, txortan egin eta gero.





Uztailaren 5eko egun osoa pasatu zuten elkarrekin. Salouko portutik ibilaldi bat eginez eta ondoren Canbrilseko jatetxe batean bazkalduz.




Azkenengo egunean, dendak eta maletak batzen hasi ziren neska-mutil taldea. Patxi Oiartzunera bueltatu zen eta Maria, berriz, Zarautzera.Patxi Oiartzunera bueltatu bezain laster, autobusa hartu eta Zarautzera abiatu zen Mariarekin arratsaldea pasatzera.




Beraz, Patxik nahi zuena lortu zuen: neskalagun batekin bueltatu zen Euskal Herrira eta oso pozik bizi izan zen hurrengo urteetan.





DANTZA_JosuneBlanco


DANCE


Nire ipuina "Dance" ipuinean oinarrituta dago, eta jarraipena eman diot.

AUDIOA

Dena oso polita izan zen. Hala ere, nola esan bi egunen buruan berriz ere Euskal Herrian egongo ginela?. Diskotekan bizi nuena, ez nuen inoiz bizi izan, edariak eragin zidatela jakin badakit, baina ez zitzaidan axola, oso desiratua sentitzen nintzen eta ni ere, bera bezala, gogotsu nengoen.

Bidaia hau nire lagunekin egoteko da. Jadanik, joateko gutxi falta da eta falta diren bi egun horiek nire adiskideekin igaroko ditut, baina gauak… gauak Manuelekin igarotzeko asmoa daukat.
Gaur, Manuel hoteleko logelatik joan denean ,eta nire adiskideekin elkartu naizenean, atzoko gauean gertatutako guztia kontatu diet. Letik aholkatu dit, nire bihotzak esaten didana egiteko eta beste 8 lagunek arraro xamar begiratu naute. Hala ere, Letik esandakoa egingo dut, nire bihotzak esaten didana.

Arratsaldean, museo del Fadora joan gara 10 lagunak, bertan, artelan oso polit eta garrantzitsu asko daude, horien artean “Garrasia”. Hori ikusi eta lelo aurpegia geratu zaigu guztioi, hain da polita…

Giarekin Tour -a amaitu ondoren, taberna bat bilatzen hasi gara. 30 minutu Lisboako kaleetan zehar ibili eta gero, taberna perfektu bat aurkitu dugu “La Palina” izenekoa. Portugaleko janari tipikoa prestatzen dute. Lokaleko dekorazioa, bertako etxe tipikoetan oinarrituta dago, eta gainera, etxean egongo bagina bezala sentiarazi gaituzte. Zerbitzaria andre zahar bat da eta sukaldariak, berriz, bere semeak. Andreak ez zekien ez euskaraz ezta gaztelaniaz ere, baina bere seme batek, aldiz, bai. Antuan du izena, eskaeraz artatu gaitu eta janaria prestatzera joan da. Letik aitortu digu, atzo gauean, tabernan berarekin hizketan zegoen gizona Antuan zela, eta horregatik eraman gaituela bertara bazkaltzera, ez zela kasualitate hutsa. Oso harrituta geratu gara eta atzo gertatutakoari heltzea erabaki dugu. Letik , Antuan ezagutu zuela kontatu digu eta nik Manuelekin igaro dudala gau ia guztia.


Gaua heldu eta taberna batera joan gara. Bertan Manuelekin geratuta nengoen. Manuel bere lagunekin dagoela ikusi dut, eta nire adiskideekin ordu biak arte geratzea pentsatuta daukat. Nire lagunekin festa hastea hoberena dela pentsatzen dut, azkenean, bidai hau elkarrekin egoteko egin dugu eta. Bat-batean nire atzean norbait sumatu dut, esku bat nire gerrian jarri du, baina nik badakit bera Manuel dela, bere usaina sumatzen baitut. Buelta eman eta, bertan dago niri begira eta ni berari, musu batean murgildu gara, pelikuletan bezala. Musika erromantikoa dago jarrita tabernan, musukatzen ari gara eta gure gorputzek musikaren erritmoa segitzen dute.




2 egun barru nire etxera bueltatu behar naiz, eta hori kontatzeko momentu aparta dela pentsatzen dut.
Guztia aitortu eta gero, berarekin bertan bizitzeko eskatu dit. Nik, nire barnean, badakit ezin dudala hori egin, Euskal Herrian nire familia, lana, lagunak,... ditudalako.

Bueltatzeko eguna heldu da, Manuel aireportuan dago, azken agurra emateko. Oso triste gaude eta laster elkar ikusiko dugula esan diot. Etxean nago, nire ohean botata, paretara begira, pentsatzen. Halako batean konturatu naiz Manuel nire bizitzako gizona dela, eta maletak hartu eta Lisboara joatea erabaki dut. Ez dakit non dagoen, eta bakarrik nago, hala ere, motibatuta nago, oso pozik. Jendeari galdezka hasi natzaio, Manuelen taberna non dagoen jakin nahian. Halako batean, emakume batek berak bertara eramango nauela esan dit. Tabernaren atean utzi nau, baina Manuel ez dago bertan. Ospitalean dagoela esan didate, auto istripu bat izan duela. Taxi bat hartu eta ospitalera joan naiz. Harreran Manuelengatik galdetu dut, baina bere abizena zein den galdetu didate. Momentu horretan ohartu naiz, bere abizena ez dakidala eta zalantzan jarri dut nire berarenganako maitasuna.
Zoratuta nago, edo benetako maitasuna da hau? Bat-batean Manuel atetik irten da, elkar ikusterakoan korrika hasi gara biok, elkar besarkatu dugun arte. Lisboan zer egiten dudan galdetu dit, eta bere bila etorri naizela aitortu diot, baita maiteminduta nagoela ere, eta Lisboara bizitzera etorri naizela. Azkenean, nahi gabe, baina, zoriontasunak ni aurkitu nau. 

5 SEGUNDO_Goizane Zubizarreta






Jaione Osororen “Tentazioak” ipuinean oinarritu naiz nirea idazteko orduan. Bertatik, nondik norakoa
(gai orokorra) eta pertsonaiak mantendu ditut eta baita istorioa hasteko modua ere, hau da, sarrera
idazteko modu berbera erabili dut.


5 SEGUNDO

Elkarrengandik oso desberdinak ginen, bizimodu desberdinetatik gentozen, baina momentuko gazte askok bezala, 18 urte betetzean eta unibertsitatera abiatzeko unea heltzean etxetik alde egitea baino besterik ez genuen nahi. Horrela ezagutu ginen lehenengoz Bilboko “Herrikoan”, ni Legazpitik iritsita eta zu Zumarragatik. Taberna jendez goraino zegoen, ostegun arratsalde guztietan bezala koadrilak poteoan irteten baitziren, baina ezin izan nuen barraren beste aldean zegoen neskaren xarma ez ikusi, zurea. Eskuan neukan basoari azken tragoa eman eta barrara hurbildu nintzen.

- Ateraidazu “pika” bat mesedez - eskatu nizun urduritasun puntu batekin
Eskatutakoa atera zenidan.
- 2,20€ dira - ahots goxoz
- Eta hori? Noiztik balio du “pika” batek 2€ baino gehiago? - harrituta
- Nik ere gauza bera pentsatu nuen duela hilabete bat hiriburura iritsi nintzenean, baina Bilbon gaudela ulertu behar da - irribarre egin eta lanera bueltatu zinen

Barratik urrundu eta kanpora atera nintzen, unibertsitateko lehen astean egindako gainontzeko lagunen ondora. Txundituta utzi ninduen zure ahotsak, baina batez ere beranduago goizero esnatu berri begiratuko nituen itsaso koloreko begiek. Zinez, kaleko burrundarak eta kanpoan zebilen haizeak ez zuten lortu arratsalde horretan ni zutaz ahaztea.

Hurrengo ostegunean, berriz ere ikusi genuen elkar taberna berean. Txoko batean nengoen eta egia esanda desilusioa eraman nuen tabernan sartu eta barran zure presentziarik ez zegoela ikustean. Hala ere, bertan geratu nintzen lagunekin. Halako batean atea zabaldu zela sumatu eta orduan ikusi zintudan. Nire aurretik pasatu zinen eta nire sabelean tximeletak sentitu nituen. Segundo batetik bestera nire espresioa guztiz aldatu zen. Ile kizkur hori eta begi horiek etengabe ari ziren bueltaka nire buruan. Lanera etorri zinen, eta orduan aurreko asteko eszena bera errepikatu nuen: eskuko “pikari” azken tragoa eman, eta barrarantz abiatu nintzen. Orduan, ordea, Rotten XIIko abesti bat jartzea eskatu nizun. Ez zenuen espero jaio berria zen taldearen jarraitzailea izango nintzenik eta nik uste dut orduan piztu zitzaizula niganako interes txiki bat.

Berdina gertatzen zen astero. Ez nintzen zurekin 10 hitz baino gehiago trukatzera ausartzen, baina ez zegoen horien faltarik, ikusten ginen bakoitzean nire begiradak guztia esaten baitzizun. Benetako interesa neukan zugan eta azkar konturatu zinen horretaz. Segundoko bost zentimetro irauten du petalo batek lore batetik erortzen eta bost zentimetrotan geratzen zen ostegunero gure eskuen arteko distantzia.

Gauza asko gerta daitezke bost segundotan, norbait jaio daiteke, beste norbait hil, norbaitek zerbait irabazi eta beste norbaitek galdu. Bizitzari eta bere zentzuari buruz ere hausnar daiteke, negar egin daiteke edo sinpleki edertasunaz goza daiteke.

Benetan eta behar den bezala ezagutu ginenean konturatu nintzen guzti honetaz, zure irribarrea nire ahotik hain gertu sentitu nuen lehen aldian. Hura izan zen hezurretaraino maitemintzeko bost segundo besterik behar ez direla ohartu nintzen aldia.





AMETSIK GABEKO GAUA_Ekiñe Bengoa




Nire ipuina Dance izeneko ipuin batean oinarrituta dago. Hortik, bidaiaren ideia hautatu eta bidaia bat kontatu dut.


https://drive.google.com/file/d/12tKcojh7Sks0dKX43xJpfbhTdIe0VLAU/view?usp=sharing

AMETSIK GABEKO GAUA

Nire izena Nerea da, batxilergoko 2.mailako ikasle bat naiz. Orain dela 2 aste, ikasbidaia egin genuen. Ikasbidaia, izenak dioen bezala, adin horretan egiten den bidaia bat da. Irteera honen helburua ikasleen arteko harremanak sakontzea da. Hori, bete dela uste dut. Baina bidaia burutu baino lehen, ekintza asko egin behar dira, dirua lortzeko. Gure kasuan esan beharra daukat, ez dugula horrenbesteko lana egin. Hori horrela, autobusean bidaiatzea tokatu zaigu. Denok pentsatuko duzue “tira ez da hainbesterako”. Baina, bidaia Italiara egin genuen eta 16 ordutakoa izan zen. Hori gutxi balitz, han ez ginen leku batean geldi geratu, hau da, herri edo hiri ezberdinak ikusi genituen, eta bertan ere autobusean mugitu ginen. Hori, aspektu positibo bat izango litzateke.


Gaurkoan, ez naiz ikasbidaiari buruz edo antolakuntzari buruz hitz egitera etorri, ikasbidaian pasatako egun bati buruz eta egun horretan izan nituen sentimenduak idaztera natorkizu:


Bigarren eguna heldu zen, Montecatini izeneko herri batean lo egiten geunden. Esnatu nintzenean, amets izugarri bat izan nuela konturatu nintzen. Ametsean, niri gustuko zitzaidan neskarekin maitasuna egiten nuen eta oso sentimendu polita izan nuen esnatu nintzenean.
Nahiz eta zuk ez jakin, niri neska bat gustatzen zait, Alazne. Munduan ikusi dudan neskarik ederrena da, inoiz ez dut ikusi bera bezalako inor eta maiteminduta nagoela uste dut. Begi urdinak ditu, gaztaina-kolorezko ilea, metxa horail batzuekin eta atleta gorputza dauka. Bera nire klase berean dago, baina ez dugu ia hitzik egin. Jai batzuetan elkarrizketa bat edukitzeko aukera izan nuen. Hortaz, gure artean, zerbait gertatzeko esperantzarekin joan nintzen ikasbidaira.


Maitasun kontuak alde batera utziz eguna kontatzen jarraituko dut. Jaiki eta gosaltzera joan ginen. Bertan nire beste lagunekin elkartu nintzen eta nire amets ederra kontatu nien. Baina ez lagun guztiei, baizik eta 3 lagun bereziri. Ondoren, gelara joan eta arropa polit eta erosoa aurkitzen saiatu nintzen. Azkenean, bakero batzuk, takoidun bota beltzak, jertse txuri bat eta txupa beltza jantzi nuen. Nire estiloa oso sinplea bada ere, egun berezietan zertxobait gehiago prestatzea gustatzen zait.


Guztiok prest geundenean, autobusera joan eta ondoko herri polit bat ezagutzera irten ginen, Florentzia izenekoa. Florentzia herri oso polita da, Donostia bezalakoxea dela esango nuke. Bertan eguna pasa eta arratsaldeko 18:00-ak heldu zirenean hotelerantz abiatu ginen berriz. Hotelera iristean, ikasle guztiak geletara joan ginen. Bertan, arropa dotoreak aukeratu genituen gauean diskoteka batera gindoazelako. Diskotekara ezin baita edozein modutan joan!


Lagun guztiak prestatu ginenean, jatetxe batera joan ginen afaltzera. Oso gustura egon ginen eta afaria oso ona zegoen. Italian geundenez pasta, pizza... eskatu genuen, bertako janari ohikoena baita. Jatetxea oso modernoa zen, hau da, dekorazioa modernoa, jantzi modernoak zeuzkaten bertako langileek… Baina oso garestia zela ere esan behar daukat, diruagatik egunero ezin izan genuela afaldu horrelako jatetxeetan.


Afal ostean, diskoteka baten bila hasi ginen. Bidean gindoazela, bikote bat ikusi genuen. Bikotea eztabaida bortitza edukitzen ari zen. Hori ikustean, beraien parean ezkutatu ginen ondoren pasatu behar zena ikusteko. Halako batean gizonak emakumeari izugarrizko zaplaztekoa eman zion. Horren ostean, beste bat. Azkenean besotik heldu eta lurrera bota zuen emakumea. Guk hori ikustean, beraiengana jo eta hau esan genion:
-Aizu, zertan ari zara?
Baina, gu heldu baino lehen, gizonak korrika alde egin zuen. Gu emakumearekin gelditu ginen. Berak, ez zuen salatzerik nahi, baina gu konbentzitzen saiatu ginen. 20 minutu geroago, azkenean baietz esan zuen eta komisariarantz abiatu ginen. Komisarian bi ordu egon ginen, beraz, jada berandu zen diskotekara joateko. Hori horrela, salaketa jarri ondoren, hotelerantz abiatu ginen.


Hotelean geundela, ohera joan ginen denok, hurrengo egunean goiz jaiki behar ginelako. Ni ezin nintzen lokartu eta ohean etzanda gelditu nintzen, sabaiari begira. Bat-batean, zaratak entzun nituen. Zarata horiek, ondoko gelatik zetozen. Orduan, nire buruan pentsatu nuen: “Noski, oraintxe bertan etorriko ziren diskotekatik!”. Hori pentsatzean, Alazneren izena burura etorri zitzaidan, bera gela horretan baitzegoen


Denborak aurrera egin ahala, Alazne ez zitzaidan burutik kentzen. Halako batean, berarekin hitz egitera joatea bururatu zitzaidan. Hortaz, bere gelara joan nintzen. Atea jo eta ea irten zitekeen esan nion. Irten zenean, sentitzen nituen sentimendu sekretuenak kontatu nizkion eta ez nuen inongo erantzunik jaso. Pasatako urduritasunaren eta beldurraren ostean, nire gelara joan nintzen burumakur.


Beranduago, ia lo nengoenean, Alaznek nire gelako atea jo zuen eta kanpora irten nintzen. Ezer esan baino lehen, musukatu egin ninduen, beraz, nik ez nuen ezer ulertzen. Ondoren, nigan atrakzioa sentitzen zuela esan zidan. Hori horrela, gela batera joan ginen erosoago sentitzeko eta arestian aipatu dizuedan ametsa egi bilakatu zen.


Eguna bukatzeko, biok batera lo egin genuen eta horrela bukatu zen nire bigarren egun zoragarria. Aste oso bat Italian pasa ondoren, Euskal Herrira bueltatu ginen eta dena betiko martxan jarraituko zuela uste nuen.


Baina ez zen horrela gertatu, hau da, orain Alaznek eta nik bikote harreman bat daukagu eta oso zoriontsuak gara. Hori gutxi balitz, komisariara lagundu nion neskarekin ere harreman sakona daukat. Esaterako, Gabonetan Italiara joatea pentsatu dut bera bisitatzeko. Horrela, bere gertakizuna eta beste zenbait gorabehera kontatuko dizkit, baita nik berari ere, telefonoz zaila baita elkarrizketa bat edukitzea.

KARLOVY DANCE_Xabier Álvarez



Nire ipuina Dance ipuinean inspiratuta dago, eta egin ditudan aldaketak pertsonai eta tokiarenak izan dira, eta istorioa ere apur bat moldatu dut, neureganatu.

NARRAZIO IRAKURRIA


Karlovy Dance


Ohe batean esnatu naiz, ondoan nire adinekoa dirudien mutil baten beso artean, bere zangoa nire hanka artean. Eguneko argitasunak nahasarazi nau, ez dakit non nagoen, ezta zein den nire ondoan erdi biluzik dagoen mutil koskor hura ere. Geldi geratu naiz, eta nire buruari denbora eman diot, gela horretara nola heldu naizen gogoratzeko.

Abuztuko egun bero bat zen Txekiar Errepublikako hiriburura nire adiskideekin heldu nintzenean. Pozik geunden, apur bat aztoratuta agian. Izan ere, inoiz ez genuen atzerrira bidaiarik egin. Gazteak ginen eta ez geneukan diru askorik, beraz, ametsetako luxu handiko logela garesti bat alokatu beharrean, gela txiki eta ilun bat izan zen eduki genuen aukera bakarra, sei pertsonen artean partekatu behar genuena. Hau izan zen oporretako lehen liskarra. Ez geneukan tokirik gauza gure traste guztiak kokatzeko, klaustrofobia nagusitu zen denen artean. Egoera hobetze aldera, Pragako kaleetan barneratzea erabaki genuen. Mutil ilehoriak denen gustukoak ziren, hala ere, Leirek beste gustu batzuk zituen, bere begiak txekiar emakumeei zuzenduta zeuden. Denok eskertzen genuen taldean honelako aniztasuna egotea.

Ni oso eroso sentitzen nintzen karrika horietan. Postu kaletarretako janariaren usainak, musikagileen soinuak, margolarien arteak… nire gorputz osoko nerbioak zeharkatzen zituzten, neure saltsan nengoen. Bestalde, beti bezala, Amaia eta Haizea oso arduratuta zeuden, zorroa bularren kontra zuten, haur bat balitz moduan; litxarreroen beldur ziren. Lehen egunari amaiera ezin hobea emateko, Maiderrek ideia zoragarri bat eduki zuen. Bina rickshaw hartu genituen, eta Petrin tontorrera igo ginen, ilunabarra ikusteko asmotan. Bidaian zehar denok nabaritu genuen gidariarekiko genuen botere harremana. Hala ere, momentu zoragarria eta barreak ez zapuzte aldera, uste dut denek geure buruan erabaki genuela ideia hau isilaraztea. Hara heldu ginen, Pragaren ikuspegi panoramikoarekin aurkitu ginen. Inoiz ikusi dudan hiririk politena da! Ilunabarrarekin batera, nire barnean sentitu nuen nola zuhaitz baten sustraiak lurrean trinkotzen diren moduan, lagunon arteko adiskidetasuna sendotuz zihoan. Malko bat isuri nuen. Pozik nengoen. Pozik geunden.

Momentu hunkigarri horren ostean, hirira jaistea erabaki genuen. Pragako argi gautarrak, misterioa. Gosearekin batera, eguneko bigarren liskarra etorri zen. Batzuek pizza nahiz zuten bitartean, nik txekiar jana dastatu nahi nuen. Azkenean, denok amaitu genuen itsasoa dirudien Moldava ibaiaren bazterrean zegoen tabernazulo batean txekiar goulasha dastatzen; ni, bitartean, inoiz baino kontentago. Esan beharra dago nahiko gautxoriak garela, Leire eta Haizea batez ere; beraz, argi zegoen afari horren ostean zer egin behar genuen. Hoteleko gela txikira itzuli, eta ahalik eta azkarren aldatzen saiatu ginen. Gela txikia zen, eta hoteleko korridorea geureganatu genuen. Ostean, Pragako kaleetan murgildu ginen berriro ere glamourrez beteak, elkarren konpainia noblean, taberna bat aurkitzeko asmotan.

Taberna on bat aurkitzeko misioa betetzen ari ginen bitartean, gure kontrako noranzkoan mutil bat zetorrela ohartu nintzen. Mutila sexya zen, ez oso garaia, baina gorputz politekoa. Oharkabean, beregana hurbiltzen ari nintzela konturatu nintzen. Ez dakit zergatik baina ezin nintzen geratu; afarian hartu nuen garagardo kaña erraldoiaren ondorio, agian. Bera ere konturatu zen berari hurbiltzen ari nintzaiola, eta bere aurpegian urduritasuna nabari nuen. Excuse me batekin hasi zen dena. Taberna kontuak aitzakia gisa erabiliz, galdetu nion ea hirikoa zen, eta ea bazekien jende gaztea zein zonaldetik ibiltzen den. Ingeles kaskar batekin erantzun zidan ez zela ondo moldatzen ingelesez, baina taberna gehienak hiriko ekialdean daudela. Eskerrak eman nizkion, eta adiskideengana abiatu nintzen. Bidean, burua jiratu, eta niri begira ari zela ikusi nuen. Hortaz ohartu nintzela ikustean, begirada aldendu zuen, disimulatzeko. Lagunekin bueltan, galdetu zidaten ea zergatik joan nintzen ezezagun horrengana. Egia esanda, nik ere ez nekien galdera horren erantzuna, “bakarren bati galdetu beharko genion” batekin isilarazi nuen lagunen jakin-mina. Ekialdean giro ona zegoela esan nien, mutilak esan zidala Karlovy Dance diskotekan giro ona dagoela.

Tabernaz taberna ibili ginen, barre algaraka. Ikusgarriak ziren, politak eta handiak denak; adina toki geneukan geure saltsan ibiltzeko eta dantza egiteko. Azkenean Karlovy Dance dantzalekura heldu ginen. Halako batean, dantzan ari nintzela, barrara begiratu eta kaleko mutik sexi hura ikusi nuen, lagun batzuekin, chill out gunean. Niri begira zegoen. Gin tonic-a amaitua nuela aprobetxatuz, beste bat eskatzera abiatu nintzen bertara. Bere alboan jarri nintzen edaria eskatzeko. Ondoan zegoela jakite hutsak urduri jartzen ninduen, sentsazio berezia zen. Gorputz osotik sentitu nuen adrenalina, Portaventurako atrakzio batean nengoela iruditu zitzaidan.

Edaria eskutan hartu, eta zigarro bat piztu nuen. Bion arteko izotzaldia apurtze aldera, kea aurpegira botatzen nion bitartean zigarro bat eskaini nion. Berarekin denboraren nozioa galdu nuen. Bere usainak, mugimenduak, arnasa hartzeko erak, bere irribarreak… hipnotizatuta utzi ninduten. Geure sutan kiskaltzen ari ginen bitartean, baldarki musukatu ginen. Jadanik ez nekien non zeuden nire lagunak. Asko urduritu nintzen. Izan ere, hiri ezezagun batean nengoen, ezezagun batekin, eta bakarrik. Urduriturik nengoela ikustean, bere etxera joateko proposamena egin zidan, eta lasai egoteko, ez zitzaidala ezer txarra gertatuko. Ez nuen beste aukerarik, eta berarekin joan nintzen.

Une batez ahantzi nuen nire begietako mutilarekin nengoela, bere etxera bidean, gaueko ordu txikietan. Urduritasuna eta tristura alaitasunean eraldatu ziren, magikoki. Beste lagun batekin bizi zela esan zidan, baina oraindik kaletik ibiliko zela. Hori izan zen behintzat nik ulertu niona; ingeles txarra baitzuen. Biok batera dutxatu ostean oheratu ginen.

Ohe batean esnatu naiz, ondoan nire adinekoa dirudien mutil baten beso artean. Nahiz eta alkoholak hutsune batzuk utzi dituen nire memorian, badakit gutxi gorabehera zer gertatu zen atzo. Mugimendu geldoen bitartez bere beso gihartsuak nire gorputz biluztutik kendu ditut, kontu handiz. Etxe hartako komuna topatzen ari nintzela, gela batean beste bi pertsona ikusi ditut. Atea zabaldu dut eta hara zein aurkitu dudan gela horretan “nire” mutilaren lagunarekin, Maider. Ez neukan gogorik etxe horretan denbora gehiago igarotzeko, beraz Maider esnatu dut. Geratutakoaren berri eman baino lehen, biok irten gara etxetik. Kalean motor bat aurkitu dugu, giltzak eta guzti. Honetan muntatu, eta bagoaz Pragako karriketan barrena, zoroen pare. Askeak gara. Maite zaitut.

ETXE ZIZTRINA_NahiaArguiz



Nire ipuina Iban Zalduaren Dena liburuan oinarrituta dago, eta antzeko bat sortu dut.

IPUINAREN NARRAZIOA: https://drive.google.com/file/d/13BTiEZCYEvvIOz8Qsgj1Icr62Oc1aYaf/view?usp=sharing

ETXE ZIZTRINA


Aretxabaletako etxe txiki batean familia handi bat bizi zen, 6 pertsonek osatzen zutena: gurasoak, 2 neska eta 2 mutil.
2017. ikasturtean Arrate eta Jennifer Batxilergoa ikasten ari ziren, Mikel DBHn zegoen eta Unaik mantentze lanetan egiten zuen lan.
Bi neskak oso ikasle onak ziren eta ordu asko pasatzen zituzten ikasten nota hobeak ateratzeko asmo eta helburuarekin. Baina, Mikel aldiz, oso oso ezberdina zen neskekin konparatuz. Ikasketei ez zien bat ere garrantzirik ematen eta klasean bihurri zamara zen. Gurasoak oso haserre zeuden bere jarrerarekin, baina ez zuten ezer onik lortzen Mikelekin.


Gabonak heltzear zeuden eta gurasoek Parisera joatea proposatu zieten seme-alabei, baina Mikel ez zegoen ados proposamen horrekin, beraz, pentsatu zuen nota okerragoak ateraz gero Parisera ez joatea lortuko zuela. Azkenean, Mikel Aretxabaletan geratu zen izekorekin. Gurasoek, Arratek, Jenniferrek eta Unaik 5 egunetako bidaia egin zuten.
Joan bezain pronto Mikelek izekoren etxetik bere etxera alde egin zuen, ikasteko liburuen bila. Zirudienez, gezurra zen, lagunekin festa bat antolatu zuen bere etxean eta jende pila joan zen etxe txiki horretara. Orduak pasa eta pasa eta izekoren etxera ez itzultzean, izeko asko arduratzen hasi zen, izan ere, bere kargu utzi zuten mutikoa bost egunez. Mugikorra ez zuen hartzen, beraz, bi aukera pentsatu zituen: Alde batetik, bere etxera abiatzea, eta bestetik, bere gurasoei deitzea. Asko kostatu zitzaion erabakitzea, baina azkenean bere etxera joatea erabaki zuen. Hala egin zuen. Atarira heltzear zegoenean norbaitek atzetik obatu zuela sentitu zuen. Halako batean poltsa kendu zioten eta lurrera bota zuten. Goizeko 02:30ak ziren eta asko beldurtu zen.
Lurrean gelditu zen, altxatu ezinik eta guztiz beldurturik. 10 minutu pasa ondoren, laguntza eskatzea pentsatu zuen. Ustekabez Mikelen 2 lagun agertu ziren eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren.


Ikerketa guztiak egin ondoren, festan parte hartu zuten gazte bat izan zitekeela erruduna konturatu ziren.

Guztiok harrituta geratu ziren, ezin baitzuten sinistu. Errudunarekin hitz egin egin zuten eta honek hasiera batean guztia ezeztatu zuen, baina azkenean guztia egia zela baieztatu zuen.
Oso damututa zegoela esan zuen arren, epaitegira joan ziren gertatutakoa salatzera. Azkenean, atxilotuta eraman zuten kartzelara.

Gurasoak Paristik etorri zirenean egoera desatsegin honekin topatu ziren eta Mikel adingabeko etxera eramatea erabaki zuten gauzak lasaitu bitartean.

TENTAZIOAK_JOSU AIZPURUA





Nire ipuina Jaione Osororen TENTAZIO ipuinean oinarrituta dago, egindako aldaketa ipuinaren jarraipena da


NARRAZIO IRAKURRIA:https://drive.google.com/open?id=0B7aVpfoBL1xaYzZZX3V6Vm5SM3JmdXB6RXY1NnU5Skc4OHp3

TENTAZIOZ TENTAZIO

-Nola deitzen zara?

-Ni Ander, eta zu?

-Ainhoa

Eta biek hitz egiten jarraitu zuten, pixkanaka lotsa kenduz. Elkarrizketa luze baten ondoren, berriz ere tabernara sartu ziren eta pistan dantza hasi ziren biak batera, konfiantza guztiarekin.Belarrian arnasten zion Ainhoak Anderri eta ikaragarri gustatzen zitzaion Anderri. Berandutzen hasi zen eta biak berotzen hasi ziren berriz ere. Ainhoaren lagunak, gau pasa egin ondoren, gertu zegoen okindegi batera joan nahi zuten. Ainhoari joan egin behar zutela esan zioten . Ainhoak Ander besotik heldu eta kanpora atera zuen.

-Bazatoz nire lagunekin gosaltzera?

-Lotsa handia ematen dit

-Beno ba orduan ezer ez…

-Ez ez, zurekin egon nahi dut denbora gehiago, zuekin joango naiz gosaltzera!

Anderri gauean bizitakoa ikaragarri gustatu zitzaion eta gainera biak bero-bero zeuden oraindik. Okindegira sartu eta berehala bertako komunera sartu ziren biak. Leku hartan zegoen berotasuna oso nabaria zen. Musukatzen hasi ziren , komun barruan, oraingoan konfiantza handiagoa zenbien artean, gehiago ezagutzen zuten elkar. Ander komuneko taza hotzean eseri zen, ile guztiak tente jarri zitzaizkion hotzarengatik. Baina Ainhoa bere gainean eseri zen eta guztiz berotu zen, eskuarekin jolasean hasi ziren, pixkanaka arropa kenduz. Sexu usain itzela zegoen komun hartan, eta biak disfrutatzen zebiltzan. Anderren praketatik zakutxo txiki bat jausi zen, Ainhoa begira geratu zen, zuzenean zakuari.

-Zer da hori Ander?

-Ezer ezer…

Zaku txiki bat zen, barruan hauts zuri batzuk zituen, irinaren antzekoak. Ainhoak zakua hartu zuen eta autobuseko txartela atera zuen. Dena geratu egin zen momentu batean, hoztu egon ziren momentu batean. Zakuko hauts zuri apur bat hartu eta autobuseko txartelean 2 marra zuri prestatu zituen. 5 euroko billetea atera eta txurro bat eginez bakoitzak marra bat sartu zuen sudurretik. Kanpora irten ziren , baina jada ez zeuden okindegian Ainhoaren lagunak. BI napolitana hartu zituen Anderrek eta bat Ainhoari eman zion. Gustura asko jan zuten biek. Ainhoa bakarrik zegoen etxean, bere gurasoak bidaia luze bat egiten baitzeuden.

-Etor zaitez etxera nirekin lo egitera Ander

Anderrek bi aldiz pentsatu gabe eskutik heldu eta muxu bat eman zion. Ainhoaren etxera joan ziren zuzenean eta bertan sartu ziren. Etxe hartan, maitasun usaina zegoen, biak nekatuta zeuden eta ohean sartu ziren, elkarrekin, besarkaturik. Gustura asko lo egin ondoren, esnatu ziren biak, ikaragarrizko ajearekin . hori zen hori burukomina! Ander lotsaturik zegoen, ez zen guztiz ondo gogoratzen.Baina Ainhoak muxu bat eman zion eta lasaitu egin zen. Anderrek bere esku beroa izaretan sartu zuen eta pixkanaka Ainhoaren tangara gerturatzen hasi zen. Eskuarekin jolasean hasi zen Ander Ainhoaren tanga barruan, Ainhoa berotzen hasi zen ,baita Ander ere.Orduan Ainhoak eskua luzatu eta Anderren galtzontziloetan sartu zuen eskua. Oso bero zegoela ikusi zuen, bertan sexu usain berezia zegoen, kondoia jarri zion eta pixkanaka hasi ziren. Anderrek komunean baino soltura gehiago zuen eta mugimenduak egiten hasi zen bere gerriarekin. Biak asko disfrutatzen hari ziren , erritmoa azkartuz eta tarteka baretuz. Denbora luzez jarraitu zuten, postura ezberdinak eginez, gauza berriak esperimentatzen. Jolasaren haria ezin zen moztu, biek helburua lortu arte. Eta lehenik neskak lortu zuen. Ondoren, Ainhoak jolasa eskuarekin amaitu zuen eta Anderrek ere helburua lortu zuen. Hura zen lasaitasuna, gustura asko geratu ziren biak.

Dance_Unaibastardo



Narrazio irakurria

Lisboara heltzerakoan, berebizian ohartu naiz aire eta usain diferenteak daudela kaletik. Neskalagunarekin hartu dut ostatu bat, malda baten kokatua dagoena, eta hain abenturazalea naiz… Patinak hartu eta amildegitik botatzeko gogoak dauzkat!




Logelak korridorean kokatuta daude, Olatz ahizparekin eta Ainhoa adiskidearekin partekatu beharra daukat. Egun gutxi batzutarako izango da, gainera aspaldi ezagutzen gara eta intimitate erosoa berehala dator.




Kaletik behera, Kaletik gora… Ibiltzen gara egun guztia zehar familiakoekin. Berandu egin zaigu, eta ohartzerakoan gauez egin da. Gauean irten beharra daukagu, maletako konjuntoak ikusita soineko larrox bat eta leggins beltz batzuk aukeratu ditut gaur gauen irtetzeko. Denok prest egoterako orduan, afaltzeko taberna baten bila hasi gara; ohartu naiz, nire lehengo neskalaguna Ane izenekoa, Lisboara etorri zela bizitza berri baten bila eta ez dut izan dudarik berari berehala deitzeko. Aneri deitzerakoan, ostatu edo taberna baten antzerako batean lanean dabilela esan dit eta afaltzera joateko gonbidatu dit. Tarbernara heltzerakoan “chic” xamarra zela ikusi genuen, eta afaria kalitate baxukua izan harren, betiko moduan pasa genuen irri batzuk botatzen. Gaua aurrera zihoan, eta berandu egin zitzaigun. Alokatutako ostatura joateko proposamena egin nuen, baina Ane guregana gerturatu zen eta tabernako goiko pisuko festara gonbidatu zigun. Oso harrituta geratu nintzen, berari egin nion astakeriarekin eta hain ondo tratatzen zidala ikusterakoan. Festara sartzerakoan, susmo txarra zegoela igertu nuen, festa hau niretzako ez zela pentsatu nuen neure buruan. Kopa bat hartzera joan ginen nire lagunak eta Ane, gonbidatzeko gogo ikaragarria zeukan Anek eta baiezkoa esan nion jokabide txarra ez edukitzearren. Kopak esku tartean geneuzkala, ea film “porno” bat grabatzeko nahiak nituen ala ez; logikoki ezezkoa esan nion eta dantza egitera Joan ginen biok batera.




Dantzan hasterakoan, nire burua eta gorputza ondo ez zegoela nabaritzen nuen eta ohartzerakoan 10 mutilez inguratua nengoen gela txiki batean. Korrika batean irten nintzen hango gelatik nire lagunen bila etxera joateko; Olatz eta Ainhoa aspaldi joan zirela etxera esan zidan Anek, eta etxera joan nintzen asko itxaron gabe . Etxean pentsakor nenbilela, alkoholak ez duela hain efektu txarrik egiten ohartu nintzen eta drogatu egin zidatela pentsatu nuen. Ez nuen pentsaearazi nahi zein izan zen lotsagabe hori, argi dago nire lagunak ez zirela izan eta Aneri deitu nion. Teléfonoa hartzerakoan, barrezka hasi zen ezer ere ez esan gabe eta hau esan zidan:





Hori, orain dela bizpahiru urte egin zidanagatik izan da, merezita daukazu.




Orduan bera izan zela drogatu ninduen pertsona aztertu nuen. Oso irudi txarra eraman nuen berarengatik eta depresioarekin, nire etxera bueltatzea eta Lisboan gertatu den guztia ahaztea hartu nuen erabakia izan zen.

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...