jueves, 21 de febrero de 2019

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina



Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan.

Lehenengo momentutik, hasiera idazteko moduagatik kontakizun ona dela igarri dut eta irakurketan murgildu ahala, zuzen nenbilela konprobatu dut. Hirugarren pertsonako narratzaile batek kontatzen digu Martaren egun bateko historioa, momentuz momentu gertatutako ekintzen deskribapen fina eginez.

Aranak, hiztegi zabala duela erakutsi digu beste behin, izan ere, edozein publikok ulertu ez lezakeen lexikoa erabiltzen du, adibidez: "beribilak", "bertutea", "txiker" eta "ihardetsi". Alde horretatik ez-ohiko irakurle batentzat konplexuegia izan daitekeen arren, ipuinan zehar hainbat aldiz musika, musikari, zein bertsolarien aipamenak erakargarri bihurtzen dute. Halaber, erdialdean gutxi gorabehera latinezko esaera bat txertatu du, kontakizuna gehiago aberastuz.

Gaiari dagokionez, esan behar da bukaera aldera arte ez dela posible benetako gatazkaz ohartzea, hein batean efektu bikaina, egokia. Garrantzitsuena eta aipagarriena, ordea, hasiera batetik Martaren korapilo erreala erakutsi gabe irakurlearen arreta mantentzea lortu duela da. Hori gutxi balitz, ustekabeko amaiera eman dio gertakizunari, Martaren buruhaustea ezagutaraztuz. Dudarik gabe, orain arte irakurritako ipuin laburretatik osatuena, eta ondorioz, gomendagarriena.

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...