Ipuingintza-Batxi 2B_1819
jueves, 21 de febrero de 2019
Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina
Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan.
Lehenengo momentutik, hasiera idazteko moduagatik kontakizun ona dela igarri dut eta irakurketan murgildu ahala, zuzen nenbilela konprobatu dut. Hirugarren pertsonako narratzaile batek kontatzen digu Martaren egun bateko historioa, momentuz momentu gertatutako ekintzen deskribapen fina eginez.
Aranak, hiztegi zabala duela erakutsi digu beste behin, izan ere, edozein publikok ulertu ez lezakeen lexikoa erabiltzen du, adibidez: "beribilak", "bertutea", "txiker" eta "ihardetsi". Alde horretatik ez-ohiko irakurle batentzat konplexuegia izan daitekeen arren, ipuinan zehar hainbat aldiz musika, musikari, zein bertsolarien aipamenak erakargarri bihurtzen dute. Halaber, erdialdean gutxi gorabehera latinezko esaera bat txertatu du, kontakizuna gehiago aberastuz.
Gaiari dagokionez, esan behar da bukaera aldera arte ez dela posible benetako gatazkaz ohartzea, hein batean efektu bikaina, egokia. Garrantzitsuena eta aipagarriena, ordea, hasiera batetik Martaren korapilo erreala erakutsi gabe irakurlearen arreta mantentzea lortu duela da. Hori gutxi balitz, ustekabeko amaiera eman dio gertakizunari, Martaren buruhaustea ezagutaraztuz. Dudarik gabe, orain arte irakurritako ipuin laburretatik osatuena, eta ondorioz, gomendagarriena.
jueves, 17 de enero de 2019
TENTAZIOAK_JOKIN RAYO
| Nire ipuina Jasone Osoro Tentazioak ipuinean oinarrituta dago eta istorioan aldaketa nabarmen bat egin dut. |
| Nire grabaketa |
A ZER NOLAKO GAUA
Gazteak ziren, eta haiek agertu bezain laster sexu usainez estaltzen zuten guztia. Bien artean ez zuten 35 urte egingo. Eta kasualitatez, larunbat gaua zela, biak herriko tabernarik ilunenean elkartu ziren, bakoitza bere lagun koadrilarekin atera ondoren. Mutila barran zegoela, neska bertara hurbildu zen. Mutilak barrea eskaini zion, neska lotsatu egin zen eta gorri jartzen hasi zen.
-Hau nire kontu-esan zuen mutilak-.Nik ordainduko dizut trago hau.
-Ez, ez. Mila esker-erantzun zion neskak.
Tragua hartu eta lagunengana jo zuen. Neskak mutilari ihes egin ziola zirudien, baina mutilak entzun zitzakeen neskaren eta haren lagunen arteko zurrumurruak, eta berari buruz mintzatzen ari zirela azkar ohartu zen. Mutila poztu zen, neskak mezua jasotzeaz gain, lagunei kontatzeko ausardia ere izan baitzuen.
Neska dantzan hasi zen, eta mugimendua eta biren artean galdu egin zen neskaren lotsa. Neska barrara hurbildu zen, mutila besotik hartu eta berarekin pistara eraman zuen. Musikarik lasaiena entzuten zen bitartean, bi gazteak dantzan ari ziren, bere sentsualitatea besteari erakustea eta honekin seduzitzea zutela helburu. Halako batean, mutilak neskaren arnas goxoa sentitu zuen lepo eta belarri aldean.
Hau izan zen seinalea, eta mutilak hiru hitz esanez guztia argi utzi zuen.
-kanpora irtengo gara?-galdetu zion. Ez zuen erantzunen beharrik, biak azkar tabernatik irten ziren, eta beraien sentsualitatea martxan jartzeko leku bat pentsatzen hasi ziren biak.
Momentu hartan, oihu batzuk entzun zituzten ondoko kaletik. Arraro samarra iruditu zitzaienez, zer gertatzen zen ikustera joan ziren biak. Heldu zirenean bi gizonek neskatxa bat bortxatzen saiatzen ari ziren. Mutilak, hau guztia ikusita, ertzaina deitu zuen, halako zorakeria zuten bi gizonek ezen beraiek bertan zeudela konturatuko balira arriskutsua izango zitekeen pentsatuz. Baina neskak beste ikuspuntu bat izan zuen, eta bortxatua sufritzen ari zena pentsatuz gero, esku hartzea erabaki zuen. Bi gizonek egitekoari alde batera utzi zioten, eta neska gaztearekin gauza bera egitea pentsatu zuten. Horrek mutilaren amorrua eta haserrea piztu zituen, eta pentsatzeko denbora falta zuela, bi gizonengana hurbildu eta borrokan hasi ziren. Gizonak, nagusiak izanik, borrokako garaile izango zirela zirudienean, kalean ertzaina agertu zen, bere fokuekin bi gizon nagusiak enfokatuz.
Bortxatua izan zen neska eskerrak eman zizkien gazteei, hauek izandako ausardiaz eta eskainitako laguntzaz.
Bi gizonak ertzainak atxilotu egin zituen, bortxaketa saiakera eta agresioagatik.
Gazteek, kolpe pare bat jaso zituzten, baina ondo zeuden, inoiz baino hobeto. Biak oso harro eta pozik zeuden izan zuten jokaeragatik, eta oso gustura zeuden gau hartan ezagutu eta bizitakoarekin. Hasieran, biak gau bakarreko kontua izango zela pentsatu zuten, baina bizitako guztiaren ondoren eta haien sentimenduak bultzatuta, luzerako izango zela jakin zuten biek.
-A zer gaua gaurkoa! -esan zuen mutilak.
-Egia da. Oso pozik jartzen nau mota horretako jendea atxilotuta dagoela jakiteak.-erantzun zuen neskak.
-Oso bihotz onekoa eta ausarta zarela iruditu zait, eta gehiago ezagutu nahi zaitut. Nola deitzen zara?-.
Neskak izena esan ondoren, mutilak ere berea esan zion eta biak mutilaren etxera abiatu ziren, gau osoan bilatzen ari zirena behingoz burutzera. Hasieran poliki-poliki ekin zioten eta erritmoa azkartuz joan ziren. Azkenean, biek eztanda egin zuten, eta batak besteari begietara begiratzean poz handia eta gozotasuna nabaritu ziezaioketen elkarri.
martes, 15 de enero de 2019
MEZUAREN IZENBURUA_ANDE OTERO
Nire idazlana “Dena” izeneko ipuina da. Konponketak eginda:
|
“DENA” ipuinean oinarrituta:
https://drive.google.com/open?id=1JRF4V2_cEQfSUwhmkXv1ucN0EKaF9qTl
“Asko, baina ez dena”
Ane izeneko neskato batekin hizketan ari naiz
-Wikipedian den-dena dago.
-Hori gezurra da, ezinezkoa
-Egia da -dio umeak-. Begiratu zuk bestela, zuri buruzko informazioa ager daiteke.
-Ni ez nago Wikipedian, hala agian bai, baina ez da nire informazio guztia agertuko.Horrek beldurtu egiten nau- beldurrez, pentsatu dut-. Dena den itzul zaitez besteekin; tarta joatera doaz.
Neskak alde egin du. Ane duela izena dakit, eta nire bilobaren gelakoa dela ere.
Jakinaren gainean nago, Wikipedia izeneko hiztegi erraldoi horrek era guztietako informazioak dituela… baina den dena al daki?
Nire buruari esan diot: -Asko, baina ez dena-
Jakinminez jota, wikipedia zabaldu dut, baita nire izena idatzi ere.
Baina ez, ez da nire izenari buruzko informaziorik agertzen.
Nirea ez den, baina antzerakoa den izen bati buruzko informazioa ageri da, sarrera labur batean, 2005ko bilera garrantzitsu baten parte hartu zuela zehazten duena..
Madrilgo hauteskunde garrantzitsuenetariko bat.
Uste bezala, informazio gehigarri ugari daude, baina ez dira baliagarriak niretzat, beste informazio batzuen bila ari naiz
-Hasieran ez naiz ohartu, baina gizon horren heriotza data ere jartzen du, gaurko data hain zuzen ere, oso harritua nago-.
Burua teklatuaren gainean topatu dute. Bihotzekoa hantza.
Inork ez du topatu, jakina, soldatzaile haren informazio handirik: hala eginez gero, sarrera labur batean, Ane izeneko birbiloba bat izango nukeela ikusiko nuke…
-Nire izena ezik, den dena dago wikipedian.-
viernes, 11 de enero de 2019
BIDEGURUTZEAN GALDUTA_GORKA ZUMALDE
Nire ipuina Iban Zalduaren Dena ipuinean oinarrituta dago. Pertsonaiak gehituz, ipuinaren jarraipena
izan da nire lana. |
Otsaileko gaua zen, neguko gau gris hotz horietakoa. Ez zebilen inor kalean, kale katuak soilik ikusten ziren korrika, zaborrontzi desberdinak arakatzen janari bila. Herriko taberna guztiak itxita zeudenta euri zaparrada bat hastear . Leirek ez zekien non sartu, eta herriko batzokian sartu zen euritik babesteko asmotan. Bertan, bere anaia Ander, zegoen. Orain dela 15 urte Leireren anaiak, bide txarra hartu zuen eta joku eta drogen munduan murgildu zenOrduan, bere arrastoa guztiz galdu zuen. Gurasoek, mediku askorekin tratatu zuten, baina, saiakera guztiak hutsean izan ziren. Ander ile kizkurreko mutil jatorra eta alaia zen. Pozik bizi zen baserrian, izugarri gustatzen zitzaion baserriko lanetan jardutea . Urteak pasa ahala bere jarrera aldatzen joan zen. Drogataz inguratu zen eta jokua ere izugarri gustuko zuen, drogen mendeko bihurtu zen arte. Mediku askorekin tratatu ondoren, eta bizi zuten egoeraz sakon hausnartu ondoren, denentzako hoberena zentro batean ingresatzea zela erabaki zuten. Zentro hartan hasi zenetik, ez Leirek, ez gurasoek ez zuten Anderren berririk izan, zentroak ahala eskatzen zuelako.
Ander bere lagun Markelekin zegoen herriko batzokian zerbait hartzen. Herrira jaitsi zen, egunean ematen zioten ordu gutxi horiek aprobetxatzera. Goizeko 03:00 ak ziren bainaeta 00:00 ak arte egoteko baimena zuten. Zentrotik ihes egiteko asmotan sumatu zituen Leirek. Aspertuta zeuden eta Anderrek etxera itzulitzea nahi zuen, beste edozein pertsona normal baten bezala. Markel arduratuago zegoen, 3 ordu berandu zebiltzalako eta zentrora itzulitzea nahi zuen Anderrekin. Markelek, gaixo zegoela onartzen zuen eta horregatik ezin zela beste pertsona normal baten bezala, pisu normal batean bizi. Zentroa, oinez joateko herritik urrun samar zegoen eta horregatik bakarrik joateari uko egin zion. Goizeko 04:00ak ziren jadanik eta etxera joateari ekin zion(nork?), beste biak herriko batzokian geldituz.
-Nik ez dut itzuli nahi, nire familia ikusi nahi dut eta baserrira itzuli. Bertako jarduerak aurrera ateratzeko.
-Zoratu al zara? Oraindik ez duzu zure desintoxikazio prozesua amaitu eta bertara itzuli beharrean gaude, sendagilearen baimena izan arte.
-Ulertu nazazu, nire familia eta zure beharra daukat haiengana joateko.
-Nazkatuta nago. Ni zentrora noa berehala.
Hurrengo goizean, Anderrekin elkartu zela eta, bere egoeraren berri eman zien gurasoei. Ingresatuta zegoen zentrora ez zuela itzuli nahi esan zien eta gurasoak arduratuta sumatu zituen. Ez zen Leireren helburua gurasoak arduratzea, baina derrigorturik zegoen ikusi zen, anaiaren egoeraren berri ematera.
-Baina, baina zer diozu? Non zegoela esan duzu?
-Herriko batzokian, zentrora itzultzeko ordua aspaldi pasata eta baimenik gabe.
-Eta ez al duzu bere berri gehiagorik izan?
-Ez ez dakit ezer, zer edo zer egin beharrean gaude. Anderrek zentro horren behar handia du eta kalea oso arriskutsua izan daiteke.
Gurasoak eta Leirek oso arduraturik, bizitzarekin aurrera jarraitzea besterik ez zuten. Hurrengo egunetan, ingurukoei Anderrei buruz galdezka pasatu zituzten, baina, arrastorik ez. Bere desagerpenaren berri eman zuten eta herria kartelez bete zuten. Halako batean Leirek dei bat jaso zuen.
-Bai, nor da?
-Anderren berri jakinarazteko deitzen dut, zu nor zara?
-Kaixo, ni Leire naiz Anderren arreba. Ba al daukazu nire anaiaren berririk?
-Bai, azkeneko aldiz herriko plazan ikusia izan zen, oraindik hori da dakidan bakarra.
-Mila esker, asko eskertzen dizut. Zerbait gehiago jakinez gero, berriz ere deitzea eskertuko nizuke
-Bai, ez da ezer. Jakinaren gainean mantenduko zaitut. Beste aukera bat Wikipedian begiratzea dela, bertan dena baitago
-Zer diozu, Wikipedian zer?
-Bai, arakatu ezazu anaiaren izena Wikipedian, ea zorte pixka batekin zerbait aurkitzen duzun
-Ongi da, orain begiratuko dut.
Leire, Wikipedian sartu eta saltseatzen hasi zen. Hasieran ez zekien zertan ari zenik ere ez, baina dei hori jaso zuenarengan konfiatu zuen eta Wikipediara jo zuen.ekin zion. Bilatzailean, Anaiaren izen abizenak sartu zituen, zer jarriko ote zuen beldurrarekin. Hainbat artikulu aurkitu zituen, kronologikoki ordenatuak., bBerrienean sartu zen. Bertan, pasa den egunean herriko batzokian ETA-ko atentatu batean parte hartu behar zuela aipatzen zen. Oso kezkaturik, gurasoei jakinarazi zien.
-Nola dakizu hori? Hori ezinezkoa da, gure Anderrek ez zuen inoiz horrelakorik egingo.
-Wikipedian dena dago.
jueves, 10 de enero de 2019
GAUEZ ELIZA BATEAN_ASIER GARRO
“Gauez eliza batean” idazteko, Jon Miranderen “Gauez parke batean” ipuinean oinarritu naiz. Jon Miranderen ipuinari, kokapena, denbora eta protagonista aldatu ez ezik, aipatzen diren beste hilketetan gehiago sakondu eta hilketen arrazoia ere azaldu dut.
|
GAUEZ ELIZA BATEAN
1829 urteko negu hotza igarotzen ari ziren Ingalaterrako biztanleak. Urte horretan industria iraultzak bultzada handiak izan zituen, baina osotasunean Ingalaterra guztiaren egoera hobetu arren, proletarioek ez zuten euren lan baldintzak hobetzerik izan. Garai horretan erlijioak indar handia zuen herrialde horretan, eta ohikoa zen langileen artean igande eguerdietan mezara joatea. Nahiz eta ohikoena elizkizunera ordu horretan joatea izan, bazeuden ordu txikitan joaten zirenak. Bazeuden urte berria aprobetxatzen zutenak bekatuak garbitzeko ere.
Mikelek 1929 urteko gabon zaharrak hobezin pasa ondoren, hurrengo egunean, jauna hartzea erabakia zuen, bere hitzetan “Bekatuz garbi hasteko urte berria!”. Gizon ezin lanpetuagoa zenez, oso berandu egin zitzaion bere herriko, Torringtoneko, parrokiara komulgatzera joan orduko, hala ere, bertara heltzean, Aitor apaizarekin topo egin, eta bere nahia burutu zuen, arima garbituz.
Jarraian, aulkitik jaiki eta aterantz zuzendu zen Mikel. Apaiza joan egin behar zela eta, bakarrik zegoen eliza gotiko hartan. Eraikinetik irteten ari zen momentuan, bere lepoan atzeraka indar ikaragarria egiten zion zerbait sumatu zuen. Aurrera jarraitzen saiatzerakoan, tiraka zebilena soka bat zela ohartu zen. Gainera, segundoak pasa ahala, korda estutzen zihoan. Mikel urduri jartzen hasia zenez, soka eskuekin askatzen ahalegindu zen; alabaina saiakera horrek ez zion ezertarako balio izan, are gehiago, bere egoera okertu zuen, korda gehiago estutu baitzen. Buelta ematen ahalegindu zen, erasotzailea zein zen ikusteko. Tamalez, golpe huts bat izan zen eliza horretan entzun zen guztia; eta ondoren, isiltasun hutsa.
Hurrengo goizean Aitorrek Mikelen gorpua aurkitu zuen, bizirik gabe, Bruno Catalanoren “Les Voyageurs” eskulturaren imitazioa eginik. Irudi horren aurrean Aitorri goragalea etorri zitzaion eta berehala deitu zuen larrialdietara. Eginahalak egin arren, poliziak ezin izan zuen hilketa argitu.
Hurrengo urtean, 1931ko urte berri hasieran, Unaik, Mikelen lagun minak, aurreko urteko hilketaren berri izan arren, tradizioari eutsiz komulgatzera joan zen. Hori gutxi balitz, Torringtoneko parrokiara joan beharrean, ondoko herriko, elizara abiatu zen. Zoritxarrez, aldaketa horrek ez zion ezertarako balio izan, izan ere, ez zen berriz bere etxera itzuli. Gaua joan orduko, auzotar batek ezohiko zerbait ikuskatu zuen. Oraingoan hiltzailea Unairen gorputz zatiekin Pablo Picassoren “Gernika” koadroa irudikatzen saiatu zen.
Aurreko urteetan Devonshire inguruan bi hilketa egon baziren ere, 1932ko urte hasiera gazte askok aprobetxatu zuten hoben egiteko. Pedro ez zen gutxiago izan; atseden hartzeko denbora murritza bazuen ere, Appledoreko elizara joateko aldia aurkitu zuen. Elizako atetik sartzean Pedrok neska gazte bat ikusi zuen meza ematen zen aulkietan jarrita; birritan pentsatu gabe, gizona neskatxaren alboan jesarri zen. Aulkia ororena izan arren, neskatoari ez zitzaion atsegina egin ezezagun bat haren ondoan eseri izana. Isiltasun minutu luze batzuk pasatu ondoren, gizonak elkarrizketari ekin zion:
- Gaualdi lasaia, ez da?
- Bai horixe! Baina hobeak ere ezagutu ditut! - erantzun zion neskak irribarre batez.
- Ez zara beldur? Aurreko urteetan leku honetan gertatutako hilketengatik? - galdegin zion gizonak gaiztakeriaz eta tonu misteriotsuz.
- Zergatik izan beharko nintzateke beldur? - ihardetsi zion neskatxak lasaitasun osoz.
- Zergatik? Aurreko urteetan bizi garen konderriko elizetan gertatu diren hilketengatik! - barre egin zuen gizonak.
- Ez, ez naiz beldur - erantzun zuen amorruz eta azkar hitz eginez.
- Damutuko zara azkar ematen ez badidazu zorroa! - mehatxatu zuen gizonak, zertxobait artega neskatoaren erresistentziagatik.
Neska gazteak jakatik poltsa hartzeko keinua egin bezain laster, mutilak eskua luzatu zuen eskuzorroa hartzeko asmoz. Neskatilak jakatik eskuzorroa atera beharrean, zapi bat atera zuen, eta segituan horrekin baliatu zen gizasemearen lepoa inguratzeko. Gizona, bere lepoa zapi batez estututa zegoela ohartzean, ikaratu egin zen; lepo-zapi horretatik askatzen ahalegindu bazen ere ez zuen libratzerik lortu eta segundo gutxi batzuen barru amore eman behar izan zuen.
Neskatoa gizasemea jadanik hilda zegoela konturatzean, patxada handiz hildakoaren lepotik bere zapia askatu eta bere jakan sartu zuen. Jarraian, aurreko urteetan bezala, hildako gorpuarekin baliatu zen eskultura bat osatzeko; oraingoan, Paige Bradleyren “Expansion” imitatzeari ekin zion. Erailketa honek hirugarren aldiz Arte Ederrak ikasteko aukera ukatu izanaren amorrua baretu zion neskatilari.
GAUAZ PARKE BATEAN_Eñaut Beltran de Heredia
GAUAZ PARKE BATEAN
Nire ipuina, “Gauaz parke batean” deituriko ipuinean oinarrituta dago. Bertatik egindako aldaketak narratzaile mota da, hau da, hirugarren pertsona orojakiletik lehen pertsonara, eta baita ere, ipuinaren amaiera eraldatu dut.
NARRAZIO IRAKURRIA:
Gautzen hasia zen jadaneko, eta parkera hurbiltzea iruditu zitzaidan. Bertara heltzean, andre xahar bat zegoen parkeko aulki bazter batean. Diruaren beharra nuen zorrak ordaintzeko, eta andre xaharrari lapurtzea aukera paregabea iruditu zitzaidan. Orduan, bera zegoen aulki berean esertzea erabaki nuen. Andrearen aurpegiagatik argi ikusi nuen ez zegoela eroso ni bere alboan egoteaz. Baina ni ere oso urduri nengoen, nire lehen lapurreta baitzen. Orduan lasaitzeko zigarro bat erretzea erabaki nuen, baina urduritasunagatik ezin nuen piztu, eskuak dardarka bainituen. Momentu horretan andreak niri begiratu eta irribarre bat atera zitzaion. Irribarre horrekin momentu ezin hobea iruditu zitzaidan elkarrizketa bat hasteko berarekin, tentsio egoera horrekin bukatu nahian.
Gau ederra, ez da?
Bai, gau ederra, baina beste gau batzuk ezagutu izan ditut, gaurkoa baino ederragoak.
Andre xaharra zerbait sumatzen hasia zela iruditu zitzaidan. Baina atso ergel hiztun bat zela pentsatzen nuen. Berarekin hizketan jarraitu nuen.
Ez zara beldur, Andrea, zu ordu hontan, eta leku hontan?
Zergatik beldur izan behar nintzateke?
Zergatik? Baina hemen gartatu diren gizareilketakgatik, noski.
Galdera honekin andrearen aurpegian ikusi izan ahal nuen bere beldur ala kezka aurpegia urteetan zehar gertatutakoagatik: eskolako neska bat, gero berrogeita bat urteko ama familiako bat, eta azken aldian neskatila bat, hirurak hilik atzemanik. Eta erailea oraindik ihes dagoelarik.
Ez ez naiz beldur- erantzun zidan poliki.
Zergatik? Baina hemen gartatu diren gizareilketakgatik, noski.
Galdera honekin andrearen aurpegian ikusi izan ahal nuen bere beldur ala kezka aurpegia urteetan zehar gertatutakoagatik: eskolako neska bat, gero berrogeita bat urteko ama familiako bat, eta azken aldian neskatila bat, hirurak hilik atzemanik. Eta erailea oraindik ihes dagoelarik.
Ez ez naiz beldur- erantzun zidan poliki.
Galdera hauen artean poliki-poliki gero eta gertuago jartzen nindoan. Andrea konturatu egin zen eta berak zeukan eskuko zakua gerriaren kontra gogor estutu zuen. Orduan, beste galdera bat egin nion distraitzeko poliki-poliki eskuko zakua askatzen joan zedin.
Gauza lazgarria: hiru emakume hementxe itoak izanda, bakoitza udaberri batean, eta aldi bakoitzean poliziak huts egin! Nork daki gizerailea ez dagoen parkeko itzalean gorderik, gau hontan bertan?- Baina ozenki erantzun zidan:
Badute aspaldi erailketa horiek. Egilea urrun egon daiteke. Ez nahiz ez beldur.
Ez dute hain aspaldi; azkena, gogoratzen zera neskatila gazte harena?... Joan den udaberrian izan zen.
Oroitzen zen andrea, ni berari beldurtzen saiatzen nenbilela, baina bere ideiekin tinko jarraitzen zuen eta ez zen beldurtzen. Orduan, ustekabe batean berak galdetu zidan:
Zure ustez, nor zen egilea?
Oh! Dudarik gabe sadiko bat.- erantzun nion ez-axol.
E! ez hain bizkor,, hain laster ibili zure arrazoinamenduetan... - esan nion irriz - Nik dakidanez, erailea gazte zitekeen, ez bortxaz agure bat.-
Ez,ez.- erantzun zidan, gozo baina sarkor, hartaz segurtatu nahi izango balu bezala, gaua baitzen eta biok bakarrik geunden parkean. -, agure batek baizik ez zitzakeen hiru emazte gazte eta eder hil.
Zure ustez, nor zen egilea?
Oh! Dudarik gabe sadiko bat.- erantzun nion ez-axol.
E! ez hain bizkor,, hain laster ibili zure arrazoinamenduetan... - esan nion irriz - Nik dakidanez, erailea gazte zitekeen, ez bortxaz agure bat.-
Ez,ez.- erantzun zidan, gozo baina sarkor, hartaz segurtatu nahi izango balu bezala, gaua baitzen eta biok bakarrik geunden parkean. -, agure batek baizik ez zitzakeen hiru emazte gazte eta eder hil.
Bai eta gizon gazte batek ere…
Jarraitu genuen elkarrizketarekin. Nik iadanik ahaztuta nuen zertara hurbildu nintzen agure horren ondora. Agureak ere segurtasuna hartu zuen nigan, eta eskuko zakua eskuetatik askatu zuen. Hori ikustean gogoratu nintzen zertarako nengoen bertan, eta nire aukera zela iruditu zitzaidan. Bitartean elkarrizketan jarraitzen genuen, ni gero eta urduriago nengoen, baina nire aukera bakarra zen. Eskua luzatu eta eskuko zakua harrapatu nuen, baina atsoak ere gogor eutsi zuen. Momentu horretan zeharo baino urduriago, oihukatu nion:
Alo, eman zaidan berehala!
Andre xaharrari begiratu eta ez zeukan beldur aurpegirik, horrek harritu egin ninduen eta oraindik urduriago jarri nintzen. Gogor tiratzen jarraitu ondoren, azkenean agureak esan zidan:
Utz nazazu, arren, ene dirua emango dizut, bai!
Berehala, baina atsoa, bestela…- erantzun nion mehatxatuz.
Alo, eman zaidan berehala!
Andre xaharrari begiratu eta ez zeukan beldur aurpegirik, horrek harritu egin ninduen eta oraindik urduriago jarri nintzen. Gogor tiratzen jarraitu ondoren, azkenean agureak esan zidan:
Utz nazazu, arren, ene dirua emango dizut, bai!
Berehala, baina atsoa, bestela…- erantzun nion mehatxatuz.
Andre xaharrak zakua irekitzen zihoala, bere begiak borobildu zituen eta bere ahoa zabaldu zuen oihukatzen hasiko balitz bezala. Eskuko zakutik eskua ateratzean, diruaren ordez, laban bat atera zuen, momentu horretan nire abdominal inguruan sartzen saiatu zen, baina nik, nire abilezia eta azkartasunarekin, labana eskuetatik kentzea lortu nuen. Momentuko urduritasunaren ondorioz, labana kentzerako momentuan andrearen sabelean sartu nion etengabe hilik utzi arte. Hilik zegoela poltsa osoa lapurtu nion, baina ezin nuen gorpua parkean bertan utzi, beraz, kotxean sartu eta herriko pantanora eraman nuen. Bertan harri handi batera lotu eta presatik bera bota nuen gorpua desagerrarazteko intentzioaz.
Gau hurgatik ezin izan dut lorik egin, errudun sentitzen nahiz eta gauero buruari bueltaka egoten naiz damuturik gertatutakoaren ondorioz. Horregatik etorri nahiz gaur ertzaindegira, gau horretan gertatutakoa aitortzeko eta behingoz lo gustura egin ahal izateko, nahiz eta kartzelan egin behar izango dudan.
Gau hurgatik ezin izan dut lorik egin, errudun sentitzen nahiz eta gauero buruari bueltaka egoten naiz damuturik gertatutakoaren ondorioz. Horregatik etorri nahiz gaur ertzaindegira, gau horretan gertatutakoa aitortzeko eta behingoz lo gustura egin ahal izateko, nahiz eta kartzelan egin behar izango dudan.
AMAREN DESIORIK HANDIENA_ArrateSerrano
Nire ipuina Iban Zalduaren “Jakin-mina” liburuan oinarrituta dago eta egin ditudan aldaketak honako hauek dira:
|
NARRAZIO IRAKURRIA
Amaren desiorik handiena
- Zure ama hain isila zen, non ez nekien kuxkuxeroa zenik.
- Hara, goazen elkarrizketa hau alde batera uzten, buka ezazu zigarroa erretzen eta goazen supermerkatura, hozkailua huts-hutsik dago eta.
- Egia da bai, baina itxaron pixka batean, zortzi hilabetetan gogo handia izan dut berriz ere bat erretzeko.
- Egun osoa duzu erretzeko neska, supermerkatua ixtear dago.
- Zure ama bezain têtu-a zara mutil.
- Isilduko zara nire amari buruz hitz egiten? Dirua hartu dut, prest nago goazen behingoz.
- Bai, nire ere prest nago.
- Eskaileretatik jaitsiko gara, igogailua hondatuta dago eta.
- Ongi da. Baina gauza bat, eta orain benetan, guardiako psikoanalistari deituko al diogu?
- Brometan ari zara ala zer, utz dezagun gai hori, azkenean haserretu egingo naiz eta.
- Lasai egon, laguntzea zen nire helburu bakarra.
- A zer zortea gurea! Supermerkatua zabalik dagoela dirudi.
- Hona etortzeko presa izateak ez digu ezertarako balio izan, kartel honi dagokionez ordu bat falta baita isteko.
- Maialen, mieux vaut bientôt que tard.
- Ez zaitez frantsesez hitz egiten hasi motel, nik ez dut zuk beste adina jakin-min frantsesarekin.
- Hara bestea, ez duzu esajeratu behar ere. Tira, har ezazu erosketetarako orga bat.
- Ja. Zigarro faltan nago, hemendik irteterakoan estankora joan behar dugu.
- Baina ez zenuen erretzeari uzteko erronka egin?
- Bai egia da, agian berriz ere erretzearena birplanteatu beharko nuke.
- Hori da, réfléchis avant d'agir
- Markel…
- Ongi da, nahiko frantses gaurko.
- Hara! Markel, makatzak hartzen ari den mutil horrek zure anaiaren antza du.
- Zer demontre, bera da!
- Ez dut denbora luzean ikusi.
- Kaixo Jokin!
- Kaixo bikote! Zer moduz?
- Oso ondo. Eta zu?
- Oso pozik.
- Zer moduz lan berriarekin?
- Sekulako proiektuekin gabiltza lanean, oso gustura nago. Gainera, nire lankideak oso atseginak dira.
- Asko pozten naiz hori entzuteaz.
- Baita ni ere.
- Eta zuek zer moduz apartamentu berriarekin bikote?
- Oso eroso gaude egia esan, ezta Maialen?
- Bai, hala da Markel. Ah! Jokin, badakizu nahi duzunean etor zaitezkeela, zure anaiak eta biok ez dugu inongo arazorik izango.
- Gure amak zioen bezala: Affirmatif!
- Jajaja. Amaren hitz gogokoena zen hura, ezta Jokin?
- Ja.
- Maialen, joan esnearen bila mesedez, Jokinekin hitz egin nahi dut.
- Bai, noski. Beste batera arte.
- Agur Maialen.
- Jokin zerbait kontatu behar dizut
- Dena ondo, Markel?
- Bai bai.
- Bueno, konta iezadazu.
- Ama agertu zait.
- Zuri ere?
- Bai gaur goizean. Zuri ere agertu zaizu, ala?
- Bai gure ahizpari ere bai, atzo goizean egon ginen komentatzen gai hori.
- L’amour egiten nengoela.
- Bai, guri ere bai. Tanatorioan zeraman arropa zuen jantzita.
- Amaren desiorik handiena zen gu maitasuna egiten ikustea, barrez lehertzeko modukoa da jajaja.
- Markel, tema serioa da. Zerbait egin beharrean gaude.
- Ados nago, gaur arratsaldean etorri Maialenen eta nire apartamentura ahizpa eta biok, arazo hau konponduko dugu.
Handik urte batera…
- Markel, ikusi al duzu ama berriz ere?
- Nik ez. Eta zuk?
- Nik ere ez. Gure ahizpak jada urte bat ez duela ikusi ere ez.
- Bere nahiak asetu dituela dirudi, orain lasai egongo da zeruan gure aitarekin batera.
- Pozten naiz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina
Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...
-
GAUAZ PARKE BATEAN Nire ipuina, “Gauaz parke batean” deituriko ipuinean oinarrituta dago. Bertatik egindako aldaketak narratzaile mota ...
-
Nire ipuina, Jasone Osorok idatzitako Tentazioak ipuinean oinarrituta dago. Eta ipuin horren antzeko beste ipuin desberdin bat sortu d...
-
Nire ipuina Jasone Osoro Tentazioak ipuinean oinarrituta dago eta istorioan aldaketa nabarmen bat egin dut. Nire grabaketa A ZER N...