jueves, 17 de enero de 2019

TENTAZIOAK_JOKIN RAYO




Nire ipuina Jasone Osoro Tentazioak ipuinean oinarrituta dago eta istorioan aldaketa nabarmen bat egin dut.
Nire grabaketa
A ZER NOLAKO GAUA

Gazteak ziren, eta haiek agertu bezain laster sexu usainez estaltzen zuten guztia. Bien artean ez zuten 35 urte egingo. Eta kasualitatez, larunbat gaua zela, biak herriko tabernarik ilunenean elkartu ziren, bakoitza bere lagun koadrilarekin atera ondoren. Mutila barran zegoela, neska bertara hurbildu zen. Mutilak barrea eskaini zion, neska lotsatu egin zen eta gorri jartzen hasi zen.

-Hau nire kontu-esan zuen mutilak-.Nik ordainduko dizut trago hau.

-Ez, ez. Mila esker-erantzun zion neskak.

Tragua hartu eta lagunengana jo zuen. Neskak mutilari ihes egin ziola zirudien, baina mutilak entzun zitzakeen neskaren eta haren lagunen arteko zurrumurruak, eta berari buruz mintzatzen ari zirela azkar ohartu zen. Mutila poztu zen, neskak mezua jasotzeaz gain, lagunei kontatzeko ausardia ere izan baitzuen.





Neska dantzan hasi zen, eta mugimendua eta biren artean galdu egin zen neskaren lotsa. Neska barrara hurbildu zen, mutila besotik hartu eta berarekin pistara eraman zuen. Musikarik lasaiena entzuten zen bitartean, bi gazteak dantzan ari ziren, bere sentsualitatea besteari erakustea eta honekin seduzitzea zutela helburu. Halako batean, mutilak neskaren arnas goxoa sentitu zuen lepo eta belarri aldean.

Hau izan zen seinalea, eta mutilak hiru hitz esanez guztia argi utzi zuen.

-kanpora irtengo gara?-galdetu zion. Ez zuen erantzunen beharrik, biak azkar tabernatik irten ziren, eta beraien sentsualitatea martxan jartzeko leku bat pentsatzen hasi ziren biak.

Momentu hartan, oihu batzuk entzun zituzten ondoko kaletik. Arraro samarra iruditu zitzaienez, zer gertatzen zen ikustera joan ziren biak. Heldu zirenean bi gizonek neskatxa bat bortxatzen saiatzen ari ziren. Mutilak, hau guztia ikusita, ertzaina deitu zuen, halako zorakeria zuten bi gizonek ezen beraiek bertan zeudela konturatuko balira arriskutsua izango zitekeen pentsatuz. Baina neskak beste ikuspuntu bat izan zuen, eta bortxatua sufritzen ari zena pentsatuz gero, esku hartzea erabaki zuen. Bi gizonek egitekoari alde batera utzi zioten, eta neska gaztearekin gauza bera egitea pentsatu zuten. Horrek mutilaren amorrua eta haserrea piztu zituen, eta pentsatzeko denbora falta zuela, bi gizonengana hurbildu eta borrokan hasi ziren. Gizonak, nagusiak izanik, borrokako garaile izango zirela zirudienean, kalean ertzaina agertu zen, bere fokuekin bi gizon nagusiak enfokatuz.
Bortxatua izan zen neska eskerrak eman zizkien gazteei, hauek izandako ausardiaz eta eskainitako laguntzaz.

Bi gizonak ertzainak atxilotu egin zituen, bortxaketa saiakera eta agresioagatik.





Gazteek, kolpe pare bat jaso zituzten, baina ondo zeuden, inoiz baino hobeto. Biak oso harro eta pozik zeuden izan zuten jokaeragatik, eta oso gustura zeuden gau hartan ezagutu eta bizitakoarekin. Hasieran, biak gau bakarreko kontua izango zela pentsatu zuten, baina bizitako guztiaren ondoren eta haien sentimenduak bultzatuta, luzerako izango zela jakin zuten biek.

-A zer gaua gaurkoa! -esan zuen mutilak.

-Egia da. Oso pozik jartzen nau mota horretako jendea atxilotuta dagoela jakiteak.-erantzun zuen neskak.

-Oso bihotz onekoa eta ausarta zarela iruditu zait, eta gehiago ezagutu nahi zaitut. Nola deitzen zara?-.



Neskak izena esan ondoren, mutilak ere berea esan zion eta biak mutilaren etxera abiatu ziren, gau osoan bilatzen ari zirena behingoz burutzera. Hasieran poliki-poliki ekin zioten eta erritmoa azkartuz joan ziren. Azkenean, biek eztanda egin zuten, eta batak besteari begietara begiratzean poz handia eta gozotasuna nabaritu ziezaioketen elkarri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...