jueves, 10 de enero de 2019

"BONJOUR"_Leire Abad



LEIRE ABAD
Nire ipuina "Jakin-mina" ipuinean oinarrituta dago. Egitura berbera erabili dut (ipuin guztia bikote baten arteko elkarrizketa bat da) eta lehen pertsonako narratzailea erabili dut. Pertsonaia bat  da aldatu dudan bakarra.
Narrazio irakurria

"BONJOUR !”



- Ez Miren, ez daukat galtzeko denborarik.

- Mesedez eskatzen dizut. Galdera bat egin nahi dizut besterik ez… Etor zaitez logelara momentu batez.

- Ea, zer nahi duzu? Garrantzitsua izatea espero dut.

- Zera… Zein nahiago duzu? Soineko luze beltz hau, edo honako hau?

- Miren, zer esan dizut? -- logelatik sukaldeko mahaigainera itzuli naiz eta teklak jotzen jarraitu dut.

- Aizu Nora, bueltatu zaitez mesedez. Garrantzitsua da!

- Ez da egiten ari naizen lana baino garrantzitsuagoa izango.

- Ez da txorakeria bat. Zure iritzia jakin nahi dut, erantzun bat besterik ez . Bihar daukadan ezkontzarako soinekoa aukeratzea ezinezkoa egiten zait.

- Orain ez ,hau bukatzen dudanean nahi duzun guztia galdetu.-- logelatik etorri eta nire parean eseri da, haserre egongo balitz bezala.

- Ongi da. Jone, hitz egin behar dugula uste dut. Ez nago nire momenturik onenean, eta gure arteko harremana gutxinaka xahutzen ari dela begi bistakoa da. Zure lanari garrantzia handia ematen diozu eta ni baztertuta sentitzen naiz.-- nik pantailara begiratzen jarraitu dut.-- Ez dizut gauza handirik eskatzen.

- Soineko beltza -- erantzun eta ordenagailuan lanean jarraitu dut.

- Argi ikusten da nire sentimenduak ez dizkizula batere axola, segi zure gauzekin !!-- sukaldeko atea itxi eta joan egin da, haserre.

(...)


Bi ordu beranduago garrasiak entzun ditut. Mirenen ahotsa dirudi.

- Zer izan da hori? Miren, zu zara? Ez egin garrasirik, kontzentratuta nago. -- ez dit inork erantzun.

- Ez zaitez hasi adarra jotzen mesedez. Jaitsi bolumena -- gure logelara gerturatu naiz, baina ez dut bera ikusi.

Segituan, nire mugikorra hartu eta bere telefono zenbakira deitu dut. Badirudi, telefonoa etxean utzi duela.

Oihuak entzuten ditut oraindik, leihotik etorriko ote dira? Jarraian, etxeko atea jo du norbaitek. Bertara hurbildu eta behatxulotik begiratzean bera zela ikusi dut: Miren. Negarrez ikusi eta berehala zabaldu diot etxeko atea.

- Zer gertatzen da ? -- galdetu diot.

- ...

Ez dit erantzun. Zerbait gertatu ote zaion pentsatze hutsak beldurrez airean nauka.

- Nora joan zara? -- galdetu dut arduratuta.

- Bu,bue...buelta bat ematera joan naiz.-- totelka hasi da, gertatu zaiona kontatu ezinean.

- Lasai hartu.-- sukaldean betetako baso bat ur eman diot. Ostean, gertatutakoa kontatzen jarraitu du.- Herriko plazara joan naiz. Luzaroan paseatu dut eta etxe ondoko parkera bueltatu naizenean… han ikusi dut bera…-- negarrez jarraitu du.

- Zein? Nor zegoen han?

- Gizon bat.

- Eta zer gertatu da? Jo egin zaitu?

- Ez, Jone. Bere ondotik gurutzatu naizenean, arraro xamar begiratu dit, baina ez diot garrantziarik eman. Aurrera jarraitu dut.
Gero, autobus geltoki ondotik pasatzean, atzean presentzia bat nabaritu dut. Bat-batean, gizona atzetik jarraika ari zela ikusi dut. Orduan, ni ondoko espaloira joan naiz eta bera atzetik jarraika hasi zait…-- isilik geratu da.

- Eta zer gertatu da? -- galdetu diot kezkatuta.

- Korrika hasi naiz eta …

(...)


Norbaiten eskuak antzeman ditut nire gorputza astintzen. Begiak zabaldu ditut berehala.

- Bonjour ! -- esan dit Mirenek.-- Puff.. kostatu zaizu esnatzea.

- Izerditzen ari zara… nirekin amestu duzu ala?

- Kar kar kar. Bero handia egiten du hemen -- erantzun diot.

Alde batera begiratu dut eta amets bat izan dela konturatu naiz. Amets txar bat, besterik ez.

1 comentario:

  1. Irakurri berri dudan istorioa"Bonjour",Leire Abad,idazleak,idatzitako kontakizuna da. Jakin-mina izeneko ipuinean dago oinarrituta, bikote baten elarrizketa delako,baina aldi berean pertsonai bat aldatu du.

    Izenburua irakurri bezain pronto irakurtzeko desira sartu zait, izan ere, ez nekien nondik nora joko zuen ipuinak. Aitaren batean irakurtzen dena izan arren behin baino gehiagotan irakurtzera bultzarazten zaitu, ulertzeko duen zailtasunagatik. Horrez gain, orrialde gutxiz osatua baldin bada ere, mami eta eduki aldetik idea asko erasten ditu, modu azkarrean irakurlea harrapatuz. Hori horrela izanik, irakurleari bere baitan pentsarazten dio intriga eta misterio asko sortzen baitu beraiengan, izan ere, Mirenen gertaera bat kontatzen hasten da, baina ez du bukatzen, Jone amets gaiztotik esnatzen da eta.

    Egitura aldetik, ongi egituratuta dago eta hizketaldi batean murgilduta dagoenez istoriaren parte sentiarazten zaitu.

    Lexiko aldetik ere, oso ulerterreza da, erabiltzen dituen, antiolatzaileak, adjetiboak,perpaus motak..ohikoak badira. Ulermenaren aldetik hitzek anbiguitatea ekiditzen dute, hau da, erabiltzen diren hitzak zehatzak dira


    Laburbilduz, gustatu zaidan ipuina izan da, sortu didan emozio desberdinengatik.Ondorioz gizabanako guztiei irakurtzea gomendatuko nieke.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...