Nire ipuina Iban Zalduaren Dena liburuan oinarrituta dago, eta antzeko bat sortu dut.
|
IPUINAREN NARRAZIOA: https://drive.google.com/file/d/13BTiEZCYEvvIOz8Qsgj1Icr62Oc1aYaf/view?usp=sharing
ETXE ZIZTRINA
Aretxabaletako etxe txiki batean familia handi bat bizi zen, 6 pertsonek osatzen zutena: gurasoak, 2 neska eta 2 mutil.
2017. ikasturtean Arrate eta Jennifer Batxilergoa ikasten ari ziren, Mikel DBHn zegoen eta Unaik mantentze lanetan egiten zuen lan.
Bi neskak oso ikasle onak ziren eta ordu asko pasatzen zituzten ikasten nota hobeak ateratzeko asmo eta helburuarekin. Baina, Mikel aldiz, oso oso ezberdina zen neskekin konparatuz. Ikasketei ez zien bat ere garrantzirik ematen eta klasean bihurri zamara zen. Gurasoak oso haserre zeuden bere jarrerarekin, baina ez zuten ezer onik lortzen Mikelekin.
Gabonak heltzear zeuden eta gurasoek Parisera joatea proposatu zieten seme-alabei, baina Mikel ez zegoen ados proposamen horrekin, beraz, pentsatu zuen nota okerragoak ateraz gero Parisera ez joatea lortuko zuela. Azkenean, Mikel Aretxabaletan geratu zen izekorekin. Gurasoek, Arratek, Jenniferrek eta Unaik 5 egunetako bidaia egin zuten.
Joan bezain pronto Mikelek izekoren etxetik bere etxera alde egin zuen, ikasteko liburuen bila. Zirudienez, gezurra zen, lagunekin festa bat antolatu zuen bere etxean eta jende pila joan zen etxe txiki horretara. Orduak pasa eta pasa eta izekoren etxera ez itzultzean, izeko asko arduratzen hasi zen, izan ere, bere kargu utzi zuten mutikoa bost egunez. Mugikorra ez zuen hartzen, beraz, bi aukera pentsatu zituen: Alde batetik, bere etxera abiatzea, eta bestetik, bere gurasoei deitzea. Asko kostatu zitzaion erabakitzea, baina azkenean bere etxera joatea erabaki zuen. Hala egin zuen. Atarira heltzear zegoenean norbaitek atzetik obatu zuela sentitu zuen. Halako batean poltsa kendu zioten eta lurrera bota zuten. Goizeko 02:30ak ziren eta asko beldurtu zen.
Lurrean gelditu zen, altxatu ezinik eta guztiz beldurturik. 10 minutu pasa ondoren, laguntza eskatzea pentsatu zuen. Ustekabez Mikelen 2 lagun agertu ziren eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren.
Ikerketa guztiak egin ondoren, festan parte hartu zuten gazte bat izan zitekeela erruduna konturatu ziren.
Guztiok harrituta geratu ziren, ezin baitzuten sinistu. Errudunarekin hitz egin egin zuten eta honek hasiera batean guztia ezeztatu zuen, baina azkenean guztia egia zela baieztatu zuen.
Oso damututa zegoela esan zuen arren, epaitegira joan ziren gertatutakoa salatzera. Azkenean, atxilotuta eraman zuten kartzelara.
Gurasoak Paristik etorri zirenean egoera desatsegin honekin topatu ziren eta Mikel adingabeko etxera eramatea erabaki zuten gauzak lasaitu bitartean.
Etxe ziztrina ipuina, Nahia Arguizek idatzitakoa da, Iban Zalduaren “Dena” liburuan oinarrituta.
ResponderEliminarFaltan bota izan dut, sormena lantzea ipuin honetan, alegia, oso argi zegoen zer gertatu behar zen amaieran hasieratik. Egia esanda, istorio honek ez nau asko harrapatu, nahiz eta esan beharra dut, ipuinaren mezua oso ona dela.
Pertsonaiek ez dute gauza askorik egiten, egunerokotasunean gertatzen diren gauzak pasatzen baitira ipuinean. Horrez gain, ez duenez deskribapenik egiten, beraiei irudikatzeko aukera ematen digu.
Zerbait azpimarratzekotan, ipuinaren irakurterraztasuna aipatuko nuke. Teorian diot, lexiko aldetik nahiko sinplea delako. Baina, nahita ipuin laburra izan, atzetik mezu oso garrantzitsua dela iruditu zait. Nire zintzotasunetik irakurtzera animatzen zaituztet.