| Nire ipuina Dance izeneko ipuin batean oinarrituta dago. Hortik, bidaiaren ideia hautatu eta bidaia bat kontatu dut. |
https://drive.google.com/file/d/12tKcojh7Sks0dKX43xJpfbhTdIe0VLAU/view?usp=sharing
AMETSIK GABEKO GAUA
Nire izena Nerea da, batxilergoko 2.mailako ikasle bat naiz. Orain dela 2 aste, ikasbidaia egin genuen. Ikasbidaia, izenak dioen bezala, adin horretan egiten den bidaia bat da. Irteera honen helburua ikasleen arteko harremanak sakontzea da. Hori, bete dela uste dut. Baina bidaia burutu baino lehen, ekintza asko egin behar dira, dirua lortzeko. Gure kasuan esan beharra daukat, ez dugula horrenbesteko lana egin. Hori horrela, autobusean bidaiatzea tokatu zaigu. Denok pentsatuko duzue “tira ez da hainbesterako”. Baina, bidaia Italiara egin genuen eta 16 ordutakoa izan zen. Hori gutxi balitz, han ez ginen leku batean geldi geratu, hau da, herri edo hiri ezberdinak ikusi genituen, eta bertan ere autobusean mugitu ginen. Hori, aspektu positibo bat izango litzateke.Gaurkoan, ez naiz ikasbidaiari buruz edo antolakuntzari buruz hitz egitera etorri, ikasbidaian pasatako egun bati buruz eta egun horretan izan nituen sentimenduak idaztera natorkizu:
Bigarren eguna heldu zen, Montecatini izeneko herri batean lo egiten geunden. Esnatu nintzenean, amets izugarri bat izan nuela konturatu nintzen. Ametsean, niri gustuko zitzaidan neskarekin maitasuna egiten nuen eta oso sentimendu polita izan nuen esnatu nintzenean.
Nahiz eta zuk ez jakin, niri neska bat gustatzen zait, Alazne. Munduan ikusi dudan neskarik ederrena da, inoiz ez dut ikusi bera bezalako inor eta maiteminduta nagoela uste dut. Begi urdinak ditu, gaztaina-kolorezko ilea, metxa horail batzuekin eta atleta gorputza dauka. Bera nire klase berean dago, baina ez dugu ia hitzik egin. Jai batzuetan elkarrizketa bat edukitzeko aukera izan nuen. Hortaz, gure artean, zerbait gertatzeko esperantzarekin joan nintzen ikasbidaira.
Maitasun kontuak alde batera utziz eguna kontatzen jarraituko dut. Jaiki eta gosaltzera joan ginen. Bertan nire beste lagunekin elkartu nintzen eta nire amets ederra kontatu nien. Baina ez lagun guztiei, baizik eta 3 lagun bereziri. Ondoren, gelara joan eta arropa polit eta erosoa aurkitzen saiatu nintzen. Azkenean, bakero batzuk, takoidun bota beltzak, jertse txuri bat eta txupa beltza jantzi nuen. Nire estiloa oso sinplea bada ere, egun berezietan zertxobait gehiago prestatzea gustatzen zait.
Guztiok prest geundenean, autobusera joan eta ondoko herri polit bat ezagutzera irten ginen, Florentzia izenekoa. Florentzia herri oso polita da, Donostia bezalakoxea dela esango nuke. Bertan eguna pasa eta arratsaldeko 18:00-ak heldu zirenean hotelerantz abiatu ginen berriz. Hotelera iristean, ikasle guztiak geletara joan ginen. Bertan, arropa dotoreak aukeratu genituen gauean diskoteka batera gindoazelako. Diskotekara ezin baita edozein modutan joan!
Lagun guztiak prestatu ginenean, jatetxe batera joan ginen afaltzera. Oso gustura egon ginen eta afaria oso ona zegoen. Italian geundenez pasta, pizza... eskatu genuen, bertako janari ohikoena baita. Jatetxea oso modernoa zen, hau da, dekorazioa modernoa, jantzi modernoak zeuzkaten bertako langileek… Baina oso garestia zela ere esan behar daukat, diruagatik egunero ezin izan genuela afaldu horrelako jatetxeetan.
Afal ostean, diskoteka baten bila hasi ginen. Bidean gindoazela, bikote bat ikusi genuen. Bikotea eztabaida bortitza edukitzen ari zen. Hori ikustean, beraien parean ezkutatu ginen ondoren pasatu behar zena ikusteko. Halako batean gizonak emakumeari izugarrizko zaplaztekoa eman zion. Horren ostean, beste bat. Azkenean besotik heldu eta lurrera bota zuen emakumea. Guk hori ikustean, beraiengana jo eta hau esan genion:
-Aizu, zertan ari zara?
Baina, gu heldu baino lehen, gizonak korrika alde egin zuen. Gu emakumearekin gelditu ginen. Berak, ez zuen salatzerik nahi, baina gu konbentzitzen saiatu ginen. 20 minutu geroago, azkenean baietz esan zuen eta komisariarantz abiatu ginen. Komisarian bi ordu egon ginen, beraz, jada berandu zen diskotekara joateko. Hori horrela, salaketa jarri ondoren, hotelerantz abiatu ginen.
Hotelean geundela, ohera joan ginen denok, hurrengo egunean goiz jaiki behar ginelako. Ni ezin nintzen lokartu eta ohean etzanda gelditu nintzen, sabaiari begira. Bat-batean, zaratak entzun nituen. Zarata horiek, ondoko gelatik zetozen. Orduan, nire buruan pentsatu nuen: “Noski, oraintxe bertan etorriko ziren diskotekatik!”. Hori pentsatzean, Alazneren izena burura etorri zitzaidan, bera gela horretan baitzegoen
Denborak aurrera egin ahala, Alazne ez zitzaidan burutik kentzen. Halako batean, berarekin hitz egitera joatea bururatu zitzaidan. Hortaz, bere gelara joan nintzen. Atea jo eta ea irten zitekeen esan nion. Irten zenean, sentitzen nituen sentimendu sekretuenak kontatu nizkion eta ez nuen inongo erantzunik jaso. Pasatako urduritasunaren eta beldurraren ostean, nire gelara joan nintzen burumakur.
Beranduago, ia lo nengoenean, Alaznek nire gelako atea jo zuen eta kanpora irten nintzen. Ezer esan baino lehen, musukatu egin ninduen, beraz, nik ez nuen ezer ulertzen. Ondoren, nigan atrakzioa sentitzen zuela esan zidan. Hori horrela, gela batera joan ginen erosoago sentitzeko eta arestian aipatu dizuedan ametsa egi bilakatu zen.
Eguna bukatzeko, biok batera lo egin genuen eta horrela bukatu zen nire bigarren egun zoragarria. Aste oso bat Italian pasa ondoren, Euskal Herrira bueltatu ginen eta dena betiko martxan jarraituko zuela uste nuen.
Baina ez zen horrela gertatu, hau da, orain Alaznek eta nik bikote harreman bat daukagu eta oso zoriontsuak gara. Hori gutxi balitz, komisariara lagundu nion neskarekin ere harreman sakona daukat. Esaterako, Gabonetan Italiara joatea pentsatu dut bera bisitatzeko. Horrela, bere gertakizuna eta beste zenbait gorabehera kontatuko dizkit, baita nik berari ere, telefonoz zaila baita elkarrizketa bat edukitzea.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarIrakurri berri dudan ipuina, "Ametsik gabeko gaua", kuriosoa eta arin irakurtzekoa da, baina oso mamitsua. Asko gustatu zait, nigandik oso gertu dagoen gai bat jorratzen duelako, ikasbidaia, hain zuzen ere. Hala ere, ez da lantzen den gai bakarra, gaur egun oso hurbilak ditugun beste batzuk ere aipatzen ditu: genero indarkeria, lagunak, maitasuna..
ResponderEliminarIdazkera zuzena duen ipuina da. Hiztegi ulerterraza erabiltzen du, eta hori, bertan azaltzen diren istorioak erraz ulertzeko baliagarria da, ekintza asko gertatzen dira, akziozko ipuina baita. Era berean, protagonistaren sentimenduak ageri dira, horrek dituen maitasun kontuak gehienbat.
Gustura leitu dut, izan ere, edukia interesgarria iruditu zait. Beraz, ipuin hau irakurri ez duen edonori gomendatzeko modukoa da. Halaber, bukaeran hausnarketa egitera bultzatu nau eta horrelako gaiak baliagarriak direla uste dut, agian etorkizunean gerta dakigukeena aurrean jarri digulako Ekiñek.