viernes, 11 de enero de 2019

BIDEGURUTZEAN GALDUTA_GORKA ZUMALDE


Nire ipuina Iban Zalduaren Dena ipuinean oinarrituta dago. Pertsonaiak gehituz, ipuinaren jarraipena
izan da nire lana.





Otsaileko gaua zen, neguko gau gris hotz horietakoa. Ez zebilen inor kalean, kale katuak soilik ikusten ziren korrika, zaborrontzi desberdinak arakatzen janari bila. Herriko taberna guztiak itxita zeudenta euri zaparrada bat hastear . Leirek ez zekien non sartu, eta herriko batzokian sartu zen euritik babesteko asmotan. Bertan, bere anaia Ander, zegoen. Orain dela 15 urte Leireren anaiak, bide txarra hartu zuen eta joku eta drogen munduan murgildu zenOrduan, bere arrastoa guztiz galdu zuen. Gurasoek, mediku askorekin tratatu zuten, baina, saiakera guztiak hutsean izan ziren. Ander ile kizkurreko mutil jatorra eta alaia zen. Pozik bizi zen baserrian, izugarri gustatzen zitzaion baserriko lanetan jardutea . Urteak pasa ahala bere jarrera aldatzen joan zen. Drogataz inguratu zen eta jokua ere izugarri gustuko zuen, drogen mendeko bihurtu zen arte. Mediku askorekin tratatu ondoren, eta bizi zuten egoeraz sakon hausnartu ondoren, denentzako hoberena zentro batean ingresatzea zela erabaki zuten. Zentro hartan hasi zenetik, ez Leirek, ez gurasoek ez zuten Anderren berririk izan, zentroak ahala eskatzen zuelako.



Ander bere lagun Markelekin zegoen herriko batzokian zerbait hartzen. Herrira jaitsi zen, egunean ematen zioten ordu gutxi horiek aprobetxatzera. Goizeko 03:00 ak ziren bainaeta 00:00 ak arte egoteko baimena zuten. Zentrotik ihes egiteko asmotan sumatu zituen Leirek. Aspertuta zeuden eta Anderrek etxera itzulitzea nahi zuen, beste edozein pertsona normal baten bezala. Markel arduratuago zegoen, 3 ordu berandu zebiltzalako eta zentrora itzulitzea nahi zuen Anderrekin. Markelek, gaixo zegoela onartzen zuen eta horregatik ezin zela beste pertsona normal baten bezala, pisu normal batean bizi. Zentroa, oinez joateko herritik urrun samar zegoen eta horregatik bakarrik joateari uko egin zion. Goizeko 04:00ak ziren jadanik eta etxera joateari ekin zion(nork?), beste biak herriko batzokian geldituz.


-Nik ez dut itzuli nahi, nire familia ikusi nahi dut eta baserrira itzuli. Bertako jarduerak aurrera ateratzeko.

-Zoratu al zara? Oraindik ez duzu zure desintoxikazio prozesua amaitu eta bertara itzuli beharrean gaude, sendagilearen baimena izan arte.

-Ulertu nazazu, nire familia eta zure beharra daukat haiengana joateko.

-Nazkatuta nago. Ni zentrora noa berehala.



Hurrengo goizean, Anderrekin elkartu zela eta, bere egoeraren berri eman zien gurasoei. Ingresatuta zegoen zentrora ez zuela itzuli nahi esan zien eta gurasoak arduratuta sumatu zituen. Ez zen Leireren helburua gurasoak arduratzea, baina derrigorturik zegoen ikusi zen, anaiaren egoeraren berri ematera.


-Baina, baina zer diozu? Non zegoela esan duzu?

-Herriko batzokian, zentrora itzultzeko ordua aspaldi pasata eta baimenik gabe.

-Eta ez al duzu bere berri gehiagorik izan?

-Ez ez dakit ezer, zer edo zer egin beharrean gaude. Anderrek zentro horren behar handia du eta kalea oso arriskutsua izan daiteke.



Gurasoak eta Leirek oso arduraturik, bizitzarekin aurrera jarraitzea besterik ez zuten. Hurrengo egunetan, ingurukoei Anderrei buruz galdezka pasatu zituzten, baina, arrastorik ez. Bere desagerpenaren berri eman zuten eta herria kartelez bete zuten. Halako batean Leirek dei bat jaso zuen.


-Bai, nor da?

-Anderren berri jakinarazteko deitzen dut, zu nor zara?

-Kaixo, ni Leire naiz Anderren arreba. Ba al daukazu nire anaiaren berririk?

-Bai, azkeneko aldiz herriko plazan ikusia izan zen, oraindik hori da dakidan bakarra.

-Mila esker, asko eskertzen dizut. Zerbait gehiago jakinez gero, berriz ere deitzea eskertuko nizuke

-Bai, ez da ezer. Jakinaren gainean mantenduko zaitut. Beste aukera bat Wikipedian begiratzea dela, bertan dena baitago

-Zer diozu, Wikipedian zer?

-Bai, arakatu ezazu anaiaren izena Wikipedian, ea zorte pixka batekin zerbait aurkitzen duzun

-Ongi da, orain begiratuko dut.



Leire, Wikipedian sartu eta saltseatzen hasi zen. Hasieran ez zekien zertan ari zenik ere ez, baina dei hori jaso zuenarengan konfiatu zuen eta Wikipediara jo zuen.ekin zion. Bilatzailean, Anaiaren izen abizenak sartu zituen, zer jarriko ote zuen beldurrarekin. Hainbat artikulu aurkitu zituen, kronologikoki ordenatuak., bBerrienean sartu zen. Bertan, pasa den egunean herriko batzokian ETA-ko atentatu batean parte hartu behar zuela aipatzen zen. Oso kezkaturik, gurasoei jakinarazi zien.



-Nola dakizu hori? Hori ezinezkoa da, gure Anderrek ez zuen inoiz horrelakorik egingo.

-Wikipedian dena dago.

1 comentario:

  1. Gorka Zumalderen "Bidegurutzean Galduta" ipuina, motza baina era berean erakargarria da, hainbat momentutan jakinmin puntuarekin uzten duelako.
    Istorio honetan jorratzen den gaia, familia bati buruzkoa da; hauek daukaten arazoei buruzkoa zehatzago. Dena den , ipuin honek barnean mezu bat du: gaur egungo teknologiak daukan indarra, wikipediak hain zuzen ere. Gainera, oso garrantzitsua da istorioak mezu bat edukitzea. Gaiari dagokionez interesgarria da, familia askoren errealitatea isladatzen duelako, eta hori oso gustukoa da irakurlearentzat.

    Gorkaren ipuineko elkarrizketei dagokienez, ez dira oso sakonak, hala ere, informazio garrantzitsua ematen dute eta pentsatzera eramaten gaitu.

    Lexikoari erreparatuz, argia da, erraz ulertzekoa. Hau irakurlearentzat egokia da, horrela, guztiaz geratu daitekeelako. Lexiko aberatsa eta era berean erraza da Gorka Zumalderen ipuinekoa.

    Bukatzeko, nabarmentzekoa da ipuin oso erakargarria dela, nahiz eta, momentu batzuetan informazio ezberdin gehiago falta. Honek istorioan gehiago hondoratzen lagunduko baitzuen.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...