Nire ipuina Iban Zalduaren “Dena” ipuinean oinarrituta idatzi dut.
Aipaturiko ipuinean hilketa bat gertatzen da eta hortik tiraka sortu dut nire istorioa. |
https://drive.google.com/open?id=10NAs2je_tiHkbgN_NIK60yay84HjaFPM
ABENDUAK 20:
Munduan anitz diren bezala, bazen 1998an bikote bat bere umearen zain zegoena. Haurdunaldi luze eta gogor baten ondoren, heldu zen eguna. Abenduak 20. Familia osoa irrikan zegoen kide berria ezagutzeko eta hura besartean sentitzeko. Guztia ondo zihoan, baina bat- batean aita ebakuntza gelatik bota zuten, arazo larri bat sortu zela eta ondorioz. Ama lokartu eta une horretan hasi zen bikote zoriontsuaren lokamutsa.
Medikua ebakuntza gelatik irten zen aitaren bila. Aita bertan zegoen, geldiezin alde batetik bestera.
- Sentitzen dut. Eginahalak egin arren, ezin izan dugu ezer egin. - esan zuen medikuak burumakur.
- Nola? Ezinezkoa da! Gelatik irtetean nire semearen negarra entzun dut. -adierazi zuen aitak harrituta.
- Bihotzez sentitzen dut... -errepikatu zuen medikuak.
- Eta nire emaztea? - galdetu zion gizonak kezkatuta.
- Lokartuta utzi dugu. Segidan etorriko da anestesista bere egoeraren berri ematera.-erantzun zion sendagileak.
Aitak ez zuen ezer ulertzen. Bere besoak etengabe atximurkatzen zituen amets gaizto horretatik esnatu nahian. Baina, zoritxarrez ez zen amets bat, errealitate hutsa zen. Haien haurra hilda zegoen.
Denbora pasa ahala, guztia normaltasunera bueltatu zen. Familia eta lagun guztien laguntzarekin aurrera egitea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, ez zitzaien batere argi geratu guzti horren zergatia. Oso arraroa iruditzen zitzaien gaia.
Handik urte batzuetara, 2017an hain zuzen ere, gizona kazetaritzan hasi zen lanean. Bere buruzagiak, kirolari famatu baten lana egiteko esan zion eta futbolari gazte baten istorioan oinarritutako berria egitea bururatu zitzaion. Haren informazioa bilatzen zegoela Wikipedian, gauza esanguratsuak ikusi zituen, hala nola, bere jaiotze data eta lekua. Haien haur hilaren datu berberak zituen gazteak. Ikusitakoa ikusita, bere emaztearengana jo zuen hau esanez:
- Laztana, begiratu hau - esan zion gizonak ordenagailua seinalatuz.
- Zer da hau? - erantzun zion emazteak.
Guztiaren berri eman ondoren, biok pentsakor gelditu ziren eta argi zeukaten zerbait egin behar zutela.
Hurrengo goizean, gizona lanean zegoela, buruzagia gerturatu eta hurrengoa esan zion:
- Egun On ! Gaur arratsaldeko 17.00etan futbolaria etorriko da, elkarrizketa bat egin beharko diozu. Beraz, presta iezazkiozu galdera batzuk.
- Ongi da ! -erantzun zion irrikaz.
Gizonari aukera zoragarria iruditzen zitzaion buruan zituzten zalantzak argitzeko.
Gaztea bulegora sartu zenean, bere emaztearen izugarrizko antza zuela konturatu zen gizona. Gainera, galderak egiten zituen bitartean, gauza batzuk ez zeukaten zentzurik.
Etxera heldu zenean, elkarrizketan hitz egindakoei gauzei bueltak ematen ibili zen. Datu batzuk ez zetozen bat, eta ondorioz, gehiago ikertzen hasi zen. Hilabeteak pasa ahala, ez zion ikertzeari utzi. Azkenean, ondorio batera heldu zen, haien haurra ez zen erditzean hil, bizirik baitzegoen.
Bikotea ezin izan zen geldirik geratu eta zeukaten informazio guztiarekin epaitegira joan ziren. Epaiketa luze baten eta DNA proba batzuen ondoren, arrazoia eman zieoten:
- Hala da, bikotearen eta gazte honen DNAk bat datoz. Beraz, hau da zuen semea. Zorionak !!! -esan zuen epaileak irribarretsu.
Une horretan, guztiak harrituta zeuden epaileak esandakoa entzunda.
Epaiketa horren ostean, bikoteak ospitalea eta bertako arduradunak salatu zituzten. Aurrerantzean, beraien semea ezagutzen hasi ziren. Hasiera batean, egoera arraro eta deseroso baten aurrean aurkitu zen hirukotea. Poliki-poliki guztia ohikotasunera bueltatu zen eta azkenean, amestutako familia eduki zuen bikoteak.
Jone Azkargortaren "Abenduak 20" ipuna, motza baina era berean erakargarria da, momentuoro hurrengo ekintzan zer gertatuko den jakinminarekin uzten baitzaitu. Egia da, hasieratik ikus daitekeela zer gertatuko den istorioaren zehar, baina ezinezkoa egiten da irakurtzeari uztea, nola bukatuko den ziurtatu nahiko duzu eta.
ResponderEliminarIstorio honetan bi garai ezberdinekin jolasten du, antzinan gertatzen ziren ospitaletako umeen bahiketak, eta orainaldiko futbol jokalari profesionalek duten fama eta pertsona horren datuak bilatzeko erraztasuna teknologiei esker, kasu honetan ordenagailua.
Lexikoari erreparatuz, oso ondo idatzia dago, hau da, ez daukagu hiztegira jo beharrik ipuinean zehar erabilitako hitzak ulergarriak baitira.
Elkarrizketak ere oso ongi egituratuta daude, ez du ezaldi oso luzeak erabiltzen, baina informazioz betetakoak dira, eta hau, irakurtzerakoan momentu oso lagungarria da.
Bukatzeko, nabarmendu beharra dago, ipuin oso entretenigarria dela, nahiz eta, falta bota dudan pertsonaien informazio gehiago. Horrek istorioan gehiago margiltzen lagunduko bailuke.