jueves, 10 de enero de 2019

TENTAZIOAK_JOSU AIZPURUA





Nire ipuina Jaione Osororen TENTAZIO ipuinean oinarrituta dago, egindako aldaketa ipuinaren jarraipena da


NARRAZIO IRAKURRIA:https://drive.google.com/open?id=0B7aVpfoBL1xaYzZZX3V6Vm5SM3JmdXB6RXY1NnU5Skc4OHp3

TENTAZIOZ TENTAZIO

-Nola deitzen zara?

-Ni Ander, eta zu?

-Ainhoa

Eta biek hitz egiten jarraitu zuten, pixkanaka lotsa kenduz. Elkarrizketa luze baten ondoren, berriz ere tabernara sartu ziren eta pistan dantza hasi ziren biak batera, konfiantza guztiarekin.Belarrian arnasten zion Ainhoak Anderri eta ikaragarri gustatzen zitzaion Anderri. Berandutzen hasi zen eta biak berotzen hasi ziren berriz ere. Ainhoaren lagunak, gau pasa egin ondoren, gertu zegoen okindegi batera joan nahi zuten. Ainhoari joan egin behar zutela esan zioten . Ainhoak Ander besotik heldu eta kanpora atera zuen.

-Bazatoz nire lagunekin gosaltzera?

-Lotsa handia ematen dit

-Beno ba orduan ezer ez…

-Ez ez, zurekin egon nahi dut denbora gehiago, zuekin joango naiz gosaltzera!

Anderri gauean bizitakoa ikaragarri gustatu zitzaion eta gainera biak bero-bero zeuden oraindik. Okindegira sartu eta berehala bertako komunera sartu ziren biak. Leku hartan zegoen berotasuna oso nabaria zen. Musukatzen hasi ziren , komun barruan, oraingoan konfiantza handiagoa zenbien artean, gehiago ezagutzen zuten elkar. Ander komuneko taza hotzean eseri zen, ile guztiak tente jarri zitzaizkion hotzarengatik. Baina Ainhoa bere gainean eseri zen eta guztiz berotu zen, eskuarekin jolasean hasi ziren, pixkanaka arropa kenduz. Sexu usain itzela zegoen komun hartan, eta biak disfrutatzen zebiltzan. Anderren praketatik zakutxo txiki bat jausi zen, Ainhoa begira geratu zen, zuzenean zakuari.

-Zer da hori Ander?

-Ezer ezer…

Zaku txiki bat zen, barruan hauts zuri batzuk zituen, irinaren antzekoak. Ainhoak zakua hartu zuen eta autobuseko txartela atera zuen. Dena geratu egin zen momentu batean, hoztu egon ziren momentu batean. Zakuko hauts zuri apur bat hartu eta autobuseko txartelean 2 marra zuri prestatu zituen. 5 euroko billetea atera eta txurro bat eginez bakoitzak marra bat sartu zuen sudurretik. Kanpora irten ziren , baina jada ez zeuden okindegian Ainhoaren lagunak. BI napolitana hartu zituen Anderrek eta bat Ainhoari eman zion. Gustura asko jan zuten biek. Ainhoa bakarrik zegoen etxean, bere gurasoak bidaia luze bat egiten baitzeuden.

-Etor zaitez etxera nirekin lo egitera Ander

Anderrek bi aldiz pentsatu gabe eskutik heldu eta muxu bat eman zion. Ainhoaren etxera joan ziren zuzenean eta bertan sartu ziren. Etxe hartan, maitasun usaina zegoen, biak nekatuta zeuden eta ohean sartu ziren, elkarrekin, besarkaturik. Gustura asko lo egin ondoren, esnatu ziren biak, ikaragarrizko ajearekin . hori zen hori burukomina! Ander lotsaturik zegoen, ez zen guztiz ondo gogoratzen.Baina Ainhoak muxu bat eman zion eta lasaitu egin zen. Anderrek bere esku beroa izaretan sartu zuen eta pixkanaka Ainhoaren tangara gerturatzen hasi zen. Eskuarekin jolasean hasi zen Ander Ainhoaren tanga barruan, Ainhoa berotzen hasi zen ,baita Ander ere.Orduan Ainhoak eskua luzatu eta Anderren galtzontziloetan sartu zuen eskua. Oso bero zegoela ikusi zuen, bertan sexu usain berezia zegoen, kondoia jarri zion eta pixkanaka hasi ziren. Anderrek komunean baino soltura gehiago zuen eta mugimenduak egiten hasi zen bere gerriarekin. Biak asko disfrutatzen hari ziren , erritmoa azkartuz eta tarteka baretuz. Denbora luzez jarraitu zuten, postura ezberdinak eginez, gauza berriak esperimentatzen. Jolasaren haria ezin zen moztu, biek helburua lortu arte. Eta lehenik neskak lortu zuen. Ondoren, Ainhoak jolasa eskuarekin amaitu zuen eta Anderrek ere helburua lortu zuen. Hura zen lasaitasuna, gustura asko geratu ziren biak.

1 comentario:

  1. Irakurri berri dudan Josu Aizpuruaren ipuinak "Tentazioz tentazio" du izena eta "Tentazioak" ipuinaren jarraipena egin du.

    Kontakizun hauek, gaur egun gazteon egoeretako bat deskribatzen duenez, gure arreta pizten du. Gainera, istorioan murgiltzen laguntzen gaitu. Bestalde, pertsonaiak oso garatuak ez diren arren, idazleak, gu haiek konprenitzea bilatu du.

    Horrez gain, kronologikoki kontatzen du gertakizuna eatt lexiko sinplea erabiltzen du. Horregatik, ipuina behin bakarrik irakurtzearekin nahikoa da bere osotasunean ulertzeko.

    Narrazio batetik bestera, Josuk, hainbat elkarrizketa sartu ditu. Honen bitartez, irakurlearentzako istrioa ez da hain monotonoa, atsegina baizik. Gainera, momentu oro kontakizuna interesgarria izateko, idazleak tentsio uneak mantentzeaz arduratu da.

    Izenburuari dagokionez, gaur egungo gazteon bi tentazio azpimarratu ditu: Drogak eta Sexua. Honen bitartez, idazleak kontakizun borobila sortu du, izenburuarekin lotuz.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...