Nire liburua idazteko, Iban Zalduaren Dena izeneko liburuan oinarritu naiz. Ipuina hartu dut eta momentu horretara heltzeko egoera bat sortu dut, istorio luzeago bat egiteko baina, pertsonaiak eta istoria berdinak dira
|
Ipuinaren narrazioa: https://drive.google.com/file/d/1I0MMvBWyotXUCUAFu6XlduXTA97C4Kic/view?usp=sharing
Azaroa zen, zoritxarrez oraindik hilabete osoa geratzen zen Gabonetako oporretarako. Halere, ez zitzaidan ardura; izan ere, jada proba guztiak bukatuak genituen, klase orduetan nire gustuko lanak egiteko garaia zen; kasu, Kahootean lehiatu, filmak ikusi….
Horietako egun batean, Iratik, gure biologiako irakasleak, gure familiaren zuhaitz genealogikoa egitea bidali zigun etxerako lan gisa. Niri familiaren inguruko lanak betidanik gustatu izan zaizkit; horregatik, etxera heldu orduko ekin nion lanari. Hasi bezain laster, honakoaz ohartu nintzen: ez nituela birraitonak ez ezik birramonak ere ezagutu, beraz ez nekien ezer beraien inguruan. Lana alde batera utzi nuen afal ordura arte, bertan, nire amari galdetzeko aukera izango bainuen.
Afal ordua iritsitakoan honela galdetu nion nire amari:
-Ama, esango al zenizkidake gure birraitona-amonen izenak?
-Jakina, nire aiton amonak, Felisa eta Ramon zuten izena. Zure aitarenak ,aldiz, Karmele eta Santiago - erantzun zidan amak.
-Eskerrik asko ama. Horrez gain, ba al dakizu beraiei gertatutako gertaerarik?-jarraitu nuen.
-Ez dut beraien inguruko informazio gehiegirik; izan ere, gerrate garaian bizi izan ziren, ondorioz ez nituen asko ezagutu. Asko jakin ez arren, badakit nire aitona Ramon ETAko atentatu baten ondorioz hil zela - adierazi zidan amak.- Jakin al daiteke zertara datorren galdera sorta hau? -galdetu zidan amak kezka aurpegiarekin.
-Noski, biologiarako lan bat egiten ari naiz, zuhaitz genealogikoa ,hain zuzen ere.
Nire azken erantzun honekin bukatu genuen hizketaldia.
Afaldu bezain pronto, Wikipedian nire birraitona Ramonen informazio bila hasi nintzen, amak esandakoarekin jakin-mina sortu zitzaidalako. Bertan nire amak esandakoa jartzen zuen, ETAko batek hil zuela, besterik ez. Azkenean, amore eman nuen eta zuhaitz genealogikoan hori bakarrik jartzea izan zen nire irtenbide bakarra.
Hurrengo goizean, bigarren orduan, biologia genuen Iratirekin.Gelara iritsi bezain laster lanak aurkezteko eskatu zigun. Nik lan guztiak adi entzun nituen eta nire ikaskide batenak, Anderrenak zehazki, arreta eman zidan. Berak aitortu zuenez, bere aitona ETAko partaidea izandakoa zen. Klasea bukatzeko desiratzen nengoen interneten kontsultatzeko.
Googlen bere izena sartzean zera esaten zuen artikulu bat bilatu nuen “Joxek, ETAko partaideak, hainbat pertsona hil zituen, besteak beste, Kepa, Javi, Ramon...Notizia honek ustekabean harrapatu ninduen; banekien nor izan zen nire birraitona hil zuena!
Amorruak amets gaizto batean murgildu ninduen. Hori horrela zera pentsatu nuen nire baitan: “Nire birraitona hil zuen honek mendekua merezi du! Ezin dut jasan, Anderrek bere aitonarekin gozatzeko aukera izatea eta nik nire arbaso bat bere erruz horrela galtzea”.
Anderri esan nion, ETA gaiaren inguruan oso interesatuta nengoela eta horregatik elkartu nahi nuela bere aitonarekin. Aitzakia honetaz baliatuz, nire ikaskideak bere aitonarekin hitz egin ostean, abenduaren 2an, 17:30etan, Arkarazoko bigarren etxean jarri genuen hitzordua.
Hildakoan oihu egin nuen, Anderrek bihotzeko bat zela pentsatzeko.Banekien egindakoa ez zegoela batere ondo, baina nire birraitonarengatik egin nuen, ondo baitakit berak dagoen lekutik eskertuko didala.
Beñat Basaberen “Odolkiak ordainetan” ipuina orrialde bakarrekoa da, azkar irakurtzekoa.
ResponderEliminarIzenburuak intriga sortu dit, izan ere, eleberriarekin duen lotura zein den jakiteko gogoa piztu zait berehala. Horregatik, izenburu erakargarria dela esango nuke. Hori gutxi balitz, istorioa irakurri ahala gero eta jakin-min gehiago sortu dit.
Bertan aurki ditzakegun pertsonaia nagusiak bi dira: alde batetik, protagonista, ikasgelan bere familiaren inguruko lanak egitea gogoko dituena eta oso herratsua dena. Beste alde batetik, Ander, protagonistaren lankidea, liburuaren gatazka sortzen duena, ikasgelan bere arbasoen inguruan ematen duen informazioarengatik.
Lau egunetan gertatzen den istorioa da: lehen egunean, familiaren zuhaitz genealogikoa egitea bidaltzen diete ikasleei ikasgelan. Bigarren egunean, haiek aurkeztu eta protagonistari Anderrek esandakoak arreta ematen dio, honen aitonak bere birraitona hil zuela susmatzen baitu. Azken egunean, hau egia dela egiaztatu ostean, protagonistak bere arbasoen hiltzailea akabatzea erabakitzen du.
Narratzaileari buruz hitz egitean, lehen pertsonako dela aipatu behar da, protagonistak berak narratzen du kondaira orainaldia erabiliz.
Liburua irakurri ondoren, izenburuaren esanahiaz ohartu naiz: ikaslearen birraitona hil zuen gizonak mendekua merezi du, heriotza. Horregatik da “odolkiak ordainetan”.
Orokorrean narrazio oso polita ez ezik interesgarria ere iruditu zait.