jueves, 10 de enero de 2019

Galtzorratza_ Haizea Bengoa








Nire ipuina Iban Zalduak idatzitako Aitak asko maite ninduen ipuinean oinarrituta dago, pertsonaia eta istorioa pixka bat aldatu ditut.

                                 

                                                    GALTZORRATZA

Malenek begiak ireki ditu. Bere baserriko ganbaran dago, odol putzu batean. Gorputz osoan min handia sentitzen du, baina bere ondoan Edurne ikusteak lasaitu du. Ezer entzun ezin duen arren Edurneren aurpegian urduritasuna nabari du, oihuka ari dela dirudi. Bat-batean, soinu zakar bat entzun du, eta horren segidan Edurne ondo dagoen galdezka ari zaio. Begiak pixka bat gehiago zabaltzeko aukera izan duenean, galtzorratza ikusi du Edurneren eskuetan eta berehala guztiaz gogoratu da.


Malen izatez beti oso alaia izan den arren, azkenaldian normalean baino alaiago eta irribarretsuago zegoen. Denbora asko pasatzen zuen eliza ondoan zegoen plaza txikian bere koadernotxoan marrazkiak egiten. Txikia zenetik oso gustuko izan zuen marraztea, bere zaletasuna herriko txoko desberdinak marraztea izan zen beti. Baina orain begi urdinak zituen gizon bat marrazten hasi zen, zeinak bera baino helduagoa ematen zuen. Batzuetan gizona bera bakarrik marrazten zuen, beste batzuetan gizona eta Malen elkarri eskutik helduta… Malenek ezin zuen gizona burutik kendu, izan ere, maiteminduta zegoen.


30 urte inguru izango zituen gizona plaza ondoan zegoen botikan egoten zen beti, bertan lan egiten baitzuen. Malenek bere amak sufritzen zuen gaixotasunaren ondorioz, ezagutzen zuen gizon hura, bada, egunero amarentzako medikamentua erosten joaten zen bertara. Nahiz eta gustuko zuela inork jakin ez, bere etxean askotan hitz egiten zuten botikariari buruz. Oso atsegina eta maitekorra zela zioen amak.


Udaberriko goiz eguzkitsua zen eta Malen goiz irten zen ikasgelatik. Eguneroko errutinari jarraituz, botikara joan zen amarentzako medikamentua erostera. Sartzerakoan, beti bezala adeitsu agurtu zuten elkar, baina oraingoan normalean baino denbora gehiago egon ziren mintzatzen, inoiz baino berritsuago zegoela iruditu zitzaion Maleni. Medikamentuei buruz hitz egiten hasi zitzaion eta mundu hori zein gustuko zuen aipatzearekin batera, barrura gonbidatu zuen Malen, sendagai batzuk ikustera.


Apalen atzean zegoen atea zabaldu eta gela txiki batera sartu ziren biak. Gelatxoan liburu asko egoteaz gain, belar batzuk zeuden mahi handi baten gainean. Farmazialariak medikamentu berriak egiteari ekin ziola kontatu zion ,eta neskaren interesa ikusita, nola egiten zuen azaltzen hasi zitzaion.


Bat-batean, botikariak Malen mahiaren gainean eseri zuen eta poliki-poliki aurpegia laztantzen hasi zitzaion. Malenek irribarre batekin erantzun zion. Astiro-astiro lepoa ferekatu eta soinean zuen alkandoraren botoiak askatu zizkion, bere bular txikiak agerian utziz. Malen bitartean harrituta zegoen zer gertatzen ari zen jakin gabe. Gizonak bere eskuak jaisten jarraitu zuen hankartera iritsi arte. Malenek orduan mina sentiarazi zion zerbait sentitu zuen bere barnean. Ondoren, botikariak prakak jaitsi zituen eta min handiagoa sentitu zuen. Berehala oihu txiki bat entzun zen eta mina sentitzeari utzi zion.


Beti bezala elkarri agur esan zioten eta Malenek bere etxeko bidea hartu zuen. Etxera heltzerakoan familia mahaiaren inguruan bilduta zegoen afaltzeko prest, baina Malenek afaltzeko gogorik ez zuela esan eta bere logelan sartu zen. Logelan, koadernotxoa hartu zuen marrazteko asmotan, hala ere, marrazkiak egin beharrean idazteari ekin zion. Bi hitz idatzi zituen: Poza eta mina.


Hurrengo egunean ez zuen lagunekin jolastu nahi izan, jolastokiko izkina batean eseri zen bera bakarrik, gustuko zuen gizonarengana noiz joango zain. Eskola amaitzerakoan, berriz ere farmazialariarekin elkartu zenean, hark gelatxora sartzeko gonbita egin zion eta neskak, nahiz eta pixka bat urduri egon, onartu egin zuen. Egunak joan ahala, Malenek ezin izan zuen gizon hura burutik kendu, bere nahi bakarra berarekin egotea zen.


Malen neska osasuntsua zen, dena den azkenaldian ez zen horrela sentitzen. Sabela pixka bat handiago eduki ez ezik goragalea ere izaten zuen, baina ez zekien zein izan zitekeen horren arrazoia. Arduratuta, botikariari gertatzen zitzaionaren berri eman zion, hala ere, honek lasai egoteko esan zion, ez zitzaiola ezer gertatzen. Hori entzunda ere, Malen ez zegoen batere lasai. Baserrira iristerakoan afaldu eta logelara igo zen, baina loa hartzea ez zitzaion batere erraza egin.


Hurrengo goizean, sukaldetik zetozen oihu batzuk esnatu zuten. Jaikitzerakoan, sukaldera gerturatu zen, bere gurasoak hitz egiten ari ziren. Kezkatuta zeuden, izan ere, herriko botikariak ihes egin zuen inongo azalpenik eman gabe. Malenek hori entzun zuen momentuan, eskuan zuen katilua erortzen utzi zuen eta aurpegia guztiz zuritu zitzaion. Azkar jantzi eta korrika farmaziara joan zen, baina lokala itxita zegoen eta plazan zeuden jendearen kexak baino ez zituen entzun. Malenek ez zuen ezer ulertzen, bakarrik egotea nahi zuen. Hala, bere koadernotxoa hartu eta etxe atzeko zuhaitzaren ondoko aulkitxoan eseri zen, txikia zenean egiten zuen moduan. Baina marraztu beharrean, garrasika hasi zen eta aurretik egindako irudi guztiak apurtzen hasi zen, amorruz beteta. Bat-batean garrasi egiteari utzi zion eta negar malko bat isuri zuen paper artera.


Denbora pasa ahala, bere tripa handitzen joan zen eta gero eta arduratuago zegoen. Edurneri, baserrian laguntzen zuen emakumeari, zer gertatzen zitzaion kontatu zionean, honek eskutik heldu eta ganbarara eraman zuen. Zer egin ondo ez jakin arren, galtzorratza eman zion, horrekin arazoa konpon zezakeela esanez.



1 comentario:

  1. Egilea: Asier Garro

    Haizea Bengoak kontatzen digun "Galtzorratza" benetan bitxia eta irudimen handikoa dela esan dezakegu. Ipuin arloan ezezaguna den idazlea istorioaren bukaeratik hasi bada ere, narrazioa ulerterraza egiten zaio irakurleari.

    Malen deituriko neskatxa gazte batek farmazialariarekin izandako sexu harremanak kontatzen zaizkigu. Narrazio horretan gaur egun zenbait neskatok duten egoera islatzen da, eta hori barneratu dezagun idazlea neskatilaren inozentriaz baliatzen da.

    Pertsonaiei dagokienez, Malenen eguneroko ekintzetan eta erabakietan sakontzen du soilik, protagonistak ez direnak aipatu besterik ez ditu egiten. Leku deskribapen biziak egiten ditu, horren lekuko, Malenek marrazkiak egiten dituenekoa edo farmaziara sartzen denekoa.

    Liburua gomendatuko nuke? Galdera zaila. Alde batetik bai: era oso labur batean gaur egun neskatila batzuk bizi duten egoeraren deskripzio biziki adierazgarri bat egin ez ezik, istorio entretenigarri bat ere kontatzen baitu. Halere, neskatoa bera baino askoz zaharragoa den gizonarekin maitemintzean, idazleak neskatxaren inozentzia erabiltzen duenez, nahigabe handia sortzen du kontakizunak.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...