jueves, 10 de enero de 2019

BELDURRA_Aitor Romero



Nire ipuina Jon Miranderen, gauaz parke batean ipuinean oinarrituta dago eta egin dudan aldaketak honako hauek dira: istoriaren espazioa, eta pertsonaiak.

Narrazio irakurria

BELDURRA

Roberto itsas nautikaren itxarongelan zegoen. Ez zegoen inor bere aurretik, izan ere, bera zen lanpostu hori nahi zuen bakarra, “Aquarius” itsasontziko aurreko bi kapitainak hil egin baitziren eta horregatik ez zuen inork itsasontzi horretan berriz nabigatu nahi.“Aquarius” itsasontzia orain dela bi urte Somaliara joaten zen atunketaria zen, baina hirugarren urtean ez zegoen oso argi atunak arrantzatzera joango zen ala ez. Lehenengo bidaian joan zen kapitainak, itsasontzian arazo batzuk izan zituen eta itsasontzia Hondarribira bueltan ekarri zuten arren bera saiakeran hil zen. Bigarrenean, Somaliako piratek bahitu zuten, eta ez zuten haren askatasuna lortu.



Roberto itsas nautikaren itxarongelan zegoenean, bertako langile bat gerturatu zitzaion.

-Hi haiz “Aquarius” barkuko kapitaina izan nahi duana?

-Bai, zer dela eta galdera hori?-erantzun zion harrituta.

-Bi hilabete dira ontzi horrentzat kapitain bila ari direla eta orain arte ez duk inor gerturatu.

-Zergatik?-erantzun zion Robertok, urduri xamar.

-Itsasontzi honek madarikazio bat duela ziotek aurreko bi kapitainak hil egin zirelako. Ez haiz beldur?

-Ez, ez dut horrelako gauzetan sinesten.- ihardetsi zion, hasperen eginez.



Gizonak betebeharrak egitera alde egin zuen. Kapitaina entzundakoa pentsatzen gelditu zen, ez zuen horrelakorik gertatzea espero. Ez zekien zer egin, etxera bueltatu edo hurrengo hilean “Aquarius” itsasontzia hartu eta atunak arrantzatzera joan. Bere baitan zegoenean, bulegotik zuzendariak bere izena esan zuen.

-Roberto Perez.

-Bai.-ahotsa dardarka zuela sartu zen.

-Egunon Roberto. Dagoen egoera azalduko dizut. Orain dela bi urte 2014an“Aquarius” atunketaria lehenengo aldiz Somaliara joan zen, . Urte horretan arazo tekniko batzuk izan genituen motorrean eta ozeano Atlantikoan astebete gelditu ginen, kapitaina ur gutxi edateak eragin zion gaixotasun batengatik hil zen. Itsasontzia berreskuratu genuen eta motorra guztiz aldatu ondoren hurrengo urtean berriz ere abiatu ginen atunak arrantzatzera. Kapitain berriak piratekin izan zituen arazoak ,eta hil egin zuten. “Aquarius”-ek duen historia dela-eta zu zara aurkeztu den kapitain bakarra. Prest zaude hurrengo hilean abiatzeko?

-BAI.-kapitainaren pentsakera erabat aldatu zen zuzendariak gertatutakoa kontatzen zion heinean.Hala ere,zalantza handiak izatetik oso ziur egotera pasatu zen.


Itsasoratzeko eguna heldu zenean, Roberto Hondarribiko portura joan zen.Bertan berarekin zihoazen beste 30 adoretsuak ezagutu zituen.Batzuk ezagutzen zituen, beste bidaia bat batera egin zutelako. Beraien artean urduritasuna nabari zen, denek baitzekiten itsasontziaren historia. Denek jakin arren ez zuen inork horri buruz ezer aipatzen. Itsasoratu ziren.


Hilabete eta erdi nabigatu ondoren, Somaliara heltzen ari zirela, zeruertzean txalupa bat ikusi zuten. Momentu hartan Martin itsasontziko enkargatua Roberto zegoen makina-gelara sartu zen.

-Roberto! Roberto! -ikaratuta sartu zen.

-Zer gertatzen da?

-Aurrean piraten txalupa bat daukagu.

-Eta zer nahi duzu egitea?

-Ez dakit. Ez zara beldur?

-Ez naiz beldur.

Kapitainak aurrera jarraitzea erabaki zuen. Eta piratekin topo egin zuten. Piratak kapitainaren bila joan ziren, hura bahitzeko, baina makina-gelara sartzean Robertok soka batekin piraten buruzagia ito egin zuen. Horrela, atunak arrantzatu ondoren Hondarribira bueltatu ziren eta madarikazioa bukatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...