jueves, 10 de enero de 2019

GAUEKO BURBUILA_Danel Sarasua


Nire ipuina Jasone Osoren "tentazioak" ipuinean oinarrituta dago. Pertsonai baten portaera aldatu dut, eta honekin istorioaren bilakaera.
Grabaketa: https://drive.google.com/file/d/1YipJcK-EU6iwk3jHMSiuCfuGChxp6-L-/view?usp=sharing


Gaztea nintzen, garai hartan. 17 urteko gazte inuzente bat. Gazteok egin ohi genuen bezala, larunbat gauean kalera irteteko plana egin nuen lagunekin. Gainera, Gasteizko festak ziren, eta ezin genuen aukera hori galdu bertara joan eta gau osoa dantzan igarotzeko. Autobus geltokian geratu ginen gaueko hamarretan. Bazirudien Gasteizko festek ez zigutela batere axola, eta hala zen. Festetako ekintza guztiak amaitu ondoren iritsiko ginen eta ez zigun batere penarik ematen. Tabernan sartu eta bertan dantza eginez libre sentitzea besterik ez genuen buruan. Gau batez, gure arazo guztiak alde batera utzi eta ondo pasatuko genuen. Autobusera sartu ginenean, gu bezalako beste gazte asko ikusi genituen, festarako prest, baina festaren esanahia ez da berdina guztiontzat.

Gasteizera iritsi ginenean, ikusi genuen lehen tabernara sartu ginen. Oraindik gogoan dut bertako usaina. Ke burbuila batean geundela zirudien. Hainbat substantzien kea nabaritzen zen izerdi usainarekin nahasia. Labe batean baino bero handiagoa egiten zuen bertan, eta musika ere itsusia baino itsusiagoa zen. Zulo hartatik atera aurretik, lehen tragoa hartzera hurbildu nintzen barrara. Han nengoen bitartean, mutil gazte bat hurreratu zitzaidan, eskuan ke nazkagarri hori sortzen zuen zigarroetako batekin.
ーHau nire kontuー esan zidan gazteak.
ーNola?ー Ez nuen inola ere espero horrelako zerbait egingo zuenik.
ーNik ordainduko dizudalaー erantzun zidan begirada probokatzaile bat egiten saiatuz.
Baina zer uste zuen? XXI. mendean gaude!! Zer lortzea espero zuen horrekin? Bere besoetan erortzea? Ezetz esan nion eta barratik alde egin nuen. Lagunengana joan nintzen eta gertatutakoa kontatu nien. Guztiak hasi ziren barreka. Zoritxarrez, lehengo mutil gazteak entzun egin zuen eta beraz hitz egiten ari ginela ikusi eta esperantza berreskuratu zuen.

Gertatutakoaren ondoren, beste taberna batera joatea erabaki genuen lasaiago egoteko. Taberna hobe bat aurkitu genuen. Debekatuta zegoen bertan erretzea eta ondorioz, ez zegoen ke usainik. Hori gutxi balitz jende gutxiago zegoen, eta dantzan egiteko leku handiagoa. Bertan igaro genituen orduak dantzan, nire arazo guztiak hegan joango balira bezala sentitzen nintzen. Etxean genuen egoera ekonomiko larria, ikasketekin nituen arazoak, nire bikote ohia... Oraingoan burbuila ez zen kezkoa zorionezkoa baizik; nire arazo guztietatik babesten ninduen burbuila. Gau osoa bertan igarotzeko asmoa nuen, baina babes horrek ordubete eskas iraun zidan.


Dantzan nenbilen bitartean, tabernaren beste aldean gau hasierako gaztea ikusi nuen niri begira. Ezin nuen sinetsi. Hasieran barregarria zena jazarpen beldurgarria bilakatzen hasi zen. Nigana hurbildu eta lepotik heldu ninduen. Paralizatua sentitu nintzen eta plazako komun itxi batera eraman ninduen. Bertan gogoratu nahi ez ditudan hainbat gauza egin zizkidan. Gogoratu nahi ez ditudanak baina inoiz ahaztuko ez ditudanak.

1 comentario:




  1. Danel Sarasuaren “Gaueko burbuila” ipuina zeina oso istorio simple nahizesanguratsua iruditu zaidan, irakurri berri dut, gaur egun asko gertatzen ari den kontakizuna baita. Izenburua irakurri dudanean, horrelako istorio bat espero nuen; izan ere, “Gaueko burbuila”-k informazio txiki bat ematen dizu, zeri buruz edo noiz gertatu behar den esanez.

    Duen luzera, hasieratik, tentagarria iruditu zait. Bada, ipuin bat izateko ez da oso luzea, ezta oso motza ere. Beraz, esan dezaket, luzera egokia duela ipuin bat izateko.

    Eleberri honetan pertsonaiei buruz hitz egitea oso zaila dela iruditu zait, ezen idazleak ez du inolako deskribapenik egin pertsonaiei buruz, protagonistak 17 urte dituela silik esan baitu.

    Istorioaren simpletasunak ez du lexikoan eraginik izan, bada, lexiko egokia nahiz aberatsa erabili du Danel Sarasuak.

    Bukatzeko, aipagarria iruditu zait, amaieran uzten dizun intriga puntuak. Ondoren zer gertatu behar den eta istorioa nola bukatuko den jakin minarekin uzten baitu ipuin honek.

    Beraz, gomendagarria dela iruditu zait. Hala ere, idazleari, hau da, Danel Sarasuari, ipuin honen jarraipena egiteko eskatuko nioke. Arestian aipatu dudan bezala, jakin minarekin uzten zaitu ipuinak eta gehiago jakin nahiko nuke protagonistaren inguruan.

    Ekiñe Bengoa

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...