| Nire ipuina Iban Zalduaren "Dena" liburuan oinarrituta dago, eta nik egindako aldaketa pertsonaiak eta istorioa izan da, nahiz eta, formatua, hots, elkarrizketa modua ez dut aldatu. |
Ipuinaren irakurketa:
https://drive.google.com/open?id=14tT4a_3n0ymfm8IHoPxZ1L8xlztUwhZW
-Nire barnean ez dago ezer ere.- esan du gazteak burumakur.
-Ez esan ergelkeriarik. - erantzun dio emakumeak
-Egia da – dio gazteak.- Begiratu bestela nire barrenean. Ez dudala sentimendurik pentsatzen dute denek.-
- Ni pertsona bat naiz eta ez nator bat horrekin - andereak.
Bere ustez mutil hura , sentimenduz, hots, amodioz, zorionez… beterik dago.
- Edonola, utzi pentsamendu horiek alde batera eta itzuli besteekin; zure arrebaren urtebetetze eguna da eta tarta jatera doaz.
Gaztetxoak ospa egin du. Mikel du izena; bilobaren gelakoa da.
Halere, gaztea triste, burumakur bueltatu da arrebaren urtebetetze festara.
Egun batzuk geroago Mikel interneten sartu da eta “sentimenduak” hitza jarri du interneteko bilatzailean, “enter” klikatu du. zerrendan agertu zaion lehenengo aukeran sartu da eta bertan denbora bat arakatu ondoren, harriturik geratu da.
- Milaka sentimendu mota daude- pentsatu du altutik Mikelek arakatzen jarraitzen duen bitartean.
Bat- batean norbait sartu da logelan. Pantailan murgilduta dago eta ez da konturatu ere egin.
- Bu!- Maialen, Mikelen arreba da.
Mikelek atzera begiratu eta bere arreba dela konturatzean - harrapatu egin nau - pentsatu du.
- Zer zabiltza Mikel?- galdetu dio arrebak jakin-minez.
- Ezer ere ez Maialen, utz nazazu bakean.- erantzun dio Mikelek.
- Barkatu ergel hori!- Maialenek haserre.
Neskatilak ez dakiena, bere anaia Mikel momentu txar batetik pasatzen ari dela da.
Hurrengo goizean esnatu eta sukaldean egin dute topo Mikelek eta Maialenek. Mikelek aurpegi txarrarekin begiratu du Maialen eta Maialen Mikelengana hurbildu da.
- Zer gertatzen zaizu?- galdetu dio anaiari.
- Arazoak ditut Maialen- dio mutilak.
- Zergatik ez didazu laguntzarik eskatu? nire anaia zara hemen nago zu laguntzeko prest.- esan dio neskatilak.
Anaiak gertatzen zaiona kontatu dio eta Maialenek bere arazoa konpontzen lagundu du.
Mikel hutsik egotea ezinezkoa dela jabetu da. Orduan guztiok zerbait dugula barnean pentsatzen hasi da, alegia, barnean ezer ez izatea ezinezkoa dela konturatu da.
Ane Gay-ek kontatzen digun istorio laburra eta egunerokoa den ipuin bat irakurri berri dut.
ResponderEliminarErakargarria da, hainbat paragrafotan banatuta dagoelako, baina garapena falta dela uste dut. Ipuineko arazoaren konponbidea, ez da nahikoa, konplexuagoa izan beharko litzatekeela deritzot. Hori dela eta, ipuinean murgiltzea kostatu zait.
"Ezerez"en protagonistak arazo psikologikoak ditu, izan ere, sentimendurik ez duela pentsatzen du. Familiakoek garrantzia handia eman gabe, bere bizitzarekin jarraitzeko agindu diote, baina arrebarekin hizketan aritu ostean, gertatzen zaiona ezinezkoa dela onartu du.
Irakurterreza da eta lexiko egokia erabiltzen du. Gainera, adjetibo ugariz osatutako esaldi laburrez blai dago ipuina.
Gay-ek narrazioa aurrera eramateko ez du elkarrizketa sakonik erabili, baina bere estilo soila izan da irakurtzaileari pentsaraztera daramana. Halaber, amaiera oso sinplea izan da, espero ez den gertakizun bat. Mamitsuagoa izatea falta izan zaio.