BURUHAUSTEAK
Nire ipuina, Jasone Osororen Tentazio ipuinean oinarrituta dago. Ipuinari buelta bat eman diot, hau da, pertsonai batzuk gehitu ditut eta istorioari aldaketa batzuk egin diot.
-Ez dakit ondo egin dudan zuregana etortzen…
-Egin proba, ni laguntzeko nago. Gertatzen zaizun guztia kontatu, fidatu nitaz.
(...)
- Bada, lehengo egunean zeruan dagoen nire amarekin hitz egin nuen.
- Eta zer du txarra horrek?
- Fisikoki nire ondoan egon zela.
- Hara! Noiz joan zen zure ama?
- Orain dela urte bat eta erdi.
- Eta nolakoa izan zen elkarrizketa?
- Oso arraroa, surrealista. Iluntzean agertu zen nire logelan.
- Bakarrik zeunden logelan?
- Ez nire emaztearekin nengoen.
- Zerbait berezia egiten ari zineten edo garrantzitsua den zerbaiti buruz hitz egiten?
- Ama agertu baino lehen, nire emazteari ume bat izateko proposamena egin nion. Ostean, harreman sexualak izan genituen.
- Harremanak ari zinetela hurbildu zen ama?
- Ez, apur bat lehenago izan zen.
- Hara! Zer da momentu horretaz gogoratzen duzuna?
- Momentu horretan, nire emaztea desagertu egin zela eta ama, tanatorioan jantzita zegoen bezala nire ondoan jarri zela gogoratzen dut
- Nola ikusi zenuen?
- Pozik ikusi nuen. Hemen baino hobeto zegoen, azken finean oso gaixo zegoen.
- Ongi da, esan zizun zerbait gogoratzen al duzu?
- Bai. Jakin mina zuela esan zidan….. Maitasuna nola egiten dudan ikusteko kuriositatea zuela.
- Elkarrizketa arraroa eta deserosoa izan zenuten orduan….
- Bai, oso.
(...)
- Zure buruan gertatu den elkarrizketa bat dela uste dut, baina zergatik gertatu den galdetzen diot neure buruari. Jon, zure amari bikotekidearekin egiten zenuen guztia kontatzen zenion? Noizbaiten maitasuna egiten harrapatu zintuen?
- Nik ez nion horrelako ezer kontatzen, baina maitasuna egiten harrapatu ninduen nire lehenengo emaztearekin.
- Emazte bat baino gehiago izan duzu?
- Bai, Teresa lehena izan zen baina kantzerragatik hil egin zen. Ostean, Arantzarekin ezkondu nintzen, baina arazo psikologikoengatik suizidatu egin zen. Eta gaur egun Mirarirekin nago ezkonduta.
- Beharbada zure amari emazteren bat beste bat baino gehiago gustatzen zitzaion.
- Bai…. Berarekin hitz egin nuenean, berak Teresa nahiago zuela esan zidan.
- Hitz egin al zenuen zure amarekin kontu honi buruz?
- Ez dut uste berarekin honi buruz hitz egin nuenik. Baina atzera begira, nik asko nabaritu nuen bere portaerarengatik zein zuen gustuko.
- Orain duzun emaztea ez duela gustuko uste duzu?
- Bai, berak Teresa maite zuen, berarekin arratsaldeak pasatzen zituen hitz egiten eta Arantza eta Mirarirekin ez, nekez hitz egiten zuten.
(...)
-Tira Jon, buelta batzuk eman ondoren, gertatu den guztia alde batera uztea nahi baldin baduzu, konponbidea dudala uste dut. Urte hauetan presio handia izan duzula bistan da. Zure emazteen heriotzak eta amaren eraginak asko mindu du zure garuna eta momentu honetan gertatzen zaizuna horregatik da. Zure buruak modu honetan erantzun dio guztiari, barruan zuen dena askatzeko helburuaz. Orain, zure lana, psikiatren eskuetan jartzea da, beraiekin gertatu zaizun guztia beste modu batean ikustea lortuko duzulako.
- Sinesgarria da, baina zentzua dauka. Mila esker.
(...)
Etxera bueltatu naiz, Mirarirekin afaltzen hasi baino lehenago logelara joan naiz. Arropaz aldatu naiz eta nire armairua zabaldu bezain pronto, nire ama ikusi nuen eguneko arropak bertan gordeta zeuden.
https://drive.google.com/open?id=0Byn8bxolf8mvQ3NET1ItNW5tSEZDR1dhVTVYM2V5WjBJa1Jj
Irakurri berri dudan ipuina, Maite Larrañagak idatzitako "Buruhausteak", harrapatu nau, izan ere, oso bitxia dela iruditu zait.
ResponderEliminarNahiz eta oso motza ez izan, oso azkar irakurtzen den testua da. Erabiltzen duen hiztegia zein gertatzen ari dena erraz ulertzen dira. Kontatzen duena oso interesgarria dela uste dut, originaltasun handia daukalako eta bai kuriositatea bai intriga kontakizun osoan zehar sentiarazi dizkidalako. Hori gutxi balitz, istorioa elkarrizketen bidez gertatzea pertsonaien lekuan jartzea eragiten dizu, ipuina bera erakargarriagoa eginez.
Istorioa bi pertsonaien arteko elkarrizketan oinarrituta dago. Pertsonaietako bat Jon da, bestea nor den ez da argi uzten, baina psikologo edo medikuren bat dela pentsa daiteke. Jonek esaten dio logelan zegoen bitartean ama agertu zitzaiola tanatorioan zeukan arropa berarekin, harreman sexualak nola edukitzen zituen ikusi nahi zuela esanez. Bertan bere emaztearekin zegoela aitortzen du, aurretik beste bi emazte izan zituelarekin batera.
Bukatzeko esan behar dut ipuin hau gomendatzen dizuedala, bai intriga bai kuriositatea hasieratik bukaerara mantentzen dituelako, eta erraz zein azkar irakurtzen delako.