jueves, 10 de enero de 2019

TENTAZIOAK_Jon Usandizaga



Nire ipuina Jasone Osorok idatzi zuen tentazioak liburuan oinarrituta jarraipen bat egin diot, berak erabiltzen duen idazkera mota aldatu gabe.

https://drive.google.com/open?id=1OPDij6lw0uD6Xss2E1_BxaLshVizCARm

- Barkaidazu, baina, joan beharra daukat.

Neskak lurrean zegoen arropa anabasa jaso, bere gorputz izerditua sentitu eta begirada komun hartako baldosa txikietan finkatuz jasotako arropa guztia janzten hasi zen. Mutila konturatu orduko komun zikin hartako izerdia lurrundu zen bezalaxe, bere ametsetako neska desagertu zen. Hankak dardarka zituela mutil gaztea komuneko lurretik altxatu zen. Komun parean jarri, komuneko tapa ireki, kondoia zakiletik kendu eta lohitasunez beteriko komun zulora jaurti zuen. Zakila pare bat aldiz astindu zuen. Bere Levis prakak altxatu zituen eta komuneko txorrota irekiz bere aurpegia garbitu zuen. Hura bai plazerra!.

Aurpegi distiratsuarekin komunetik alde egin eta bere lagun koadrila bilatzen hasi zen. Bira bat eta beste bira bat. Mutilen arrastorik ez. Kale ilunen baitan barrena noraezean galdurik sentitzen hasi zen. Hotz egiten zuen ,baina, derrepentean, liskar oihuak entzun zituen urrunean zegoen parke baten azpian. Arnas jario azkarrarekin bertara abiatu zen ziztu bizian. Bertara iritsitakoan bere koadrilarekin eta neska talde batekin egin zuen topo. Oihuak eta irainak nagusi ziren arren, bere ametsetako neska parean zuela ikustean bihotz taupadak geratu zitzaizkion. Liskarraren tentsioa sentsualitatearen topaleku bilakatu zen. Begiradak joan, begiradak etorri. Biek elkar begiratzea lortu zutenean, iskanbila nabarmendu zen.

- Zuk lapurtu didazu mugikorra kaiku halakoa! Orain ematen ez badidazu Guardia Zibilari deituko diot!- garraxika zebilen neskaren ahotsak.
- Neskato gizajoa ... beldurra ematen didazula uste baduzu oker zabiltza. Deitu- deitu ... Niri bost axola! Nola deituko diezu mugikorrik ez baduzu? - mutilari barre algarak atera zitzaizkion aho handi hartatik. Zirikatzailea.
Momentu batez bikotearen arreta nahasi eta desorientatu zen arren, jertse gorria zeraman neskak eskua altxatu eta bere ilea alde batetik bestera astindu zuenean mutila errealitatera bueltatu zen. Aurrean zegoen neska hura bere ametsetako neska zen. Bizpahiru ordu lehenago komunean gertatutakoa inoiz bizi izandako esperientziarik eroena, goxoena eta biziena zen ... Neska lirainak ezin zuen berriz ere alde egin. Mutila ausardiaz bete eta neskari eskua hartu zion. Estu - estu. Neskak harrituta begiratu zion. Mutilaren begiek distira islatzen zuten eta era berean, bere mihi umela bere ezpain lodi goxoen gainetik mugitzen hasi zen. Neskak hitz egiteko ahoa ireki behar zuen momentuan, mutilak bere atzamar leunarekin aho perfektu eta bihurri horretatik hitzak ateratzea oztopatu zuen.

- Shhh ... Ez esan ezer. Entzuidazu mesedez. Tabernako barran ikusi zaitudan momentuan nire arnas jarioa azkartzea eragin duzu. Tabernako pistan dantzan ikusi zaitudanean nire gorputzeko tenperatura igotzea lortu duzu. Besotik heldu eta nire lepo eta belarrian zure arnasaren hatsa sentitu dudanean hotzikarak probokarazi dizkidazu. Plazako komun publikoetan zure gorputzak eta nireak bat egin dutenean sekulako plazera sentitu dut. Emaidazu aukera bat. Etorriko al zara nirekin goiko parkera?

Irribarre bihurri eta zoriontsuarekin neskak bere atzamarra luzatu zuen eta sentsualitatez beteriko begirada batekin mutilaren ezpainak itsatsi zituen.
- Ez esan ezer.
Gau ilun eta hotzean besarkaturik elkar muxukatzen eta berotzen amaitu zuten.

2 comentarios:

  1. Jon Usandizagak idatzitako ipuina; Tentazioak izenekoa, sormen handikoa dela iruditu zait. Narrazio lineala eta laburra izateak irakurketa errazten du, horregatik, Jesus batean amaitzen dela esan dezakegu.
    Jonen kontakizun labur honek bi gazteen arteko maitasun istorioa era labur zein azkar batean kontatzen digu. Gau batean nola sortu zen beraien arteko erakargarritasuna esaten du: kasualitatez.
    Pertsonaiek ipuin honetan inportantzia handia dute, izan ere, istorioak beraiei buruzko gertaeran datza. Hauei garrantzia emateko fisikoki era sakonean deskribatzen ditu. Hori ez ezik egiten egiten dituzten ekintzak ere nolakoak diren adierazten ditu.
    Hizkuntzari dagokionez, lexiko oso aberatsa erabiltzen du istoriaren kontaketarako. Narrazioak detaile asko ditu.
    Niri ikaragarri gustatu zait ipuina, modu oso labur batean maitasunezko istorio bat oso ondo isladatzen dituztelakoen hidez, bi pertsonaien arteko pasioa eta kasualitatea.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...