jueves, 10 de enero de 2019

PARADISUA, BENETAN?_June Bolinaga



Nire ipuina Dance ipuinean oinarrituta dago. Hasiera abiapuntu bezala hartu dut eta pertsonaiak eta amaiera aldatu diot.

Ipuinaren ahozkoa



Paradisua, benetan?


Gaurkoan familia osoa elkarrekin giro zoriontsuan egoteko bidaia prestatzen ari naiz nire lehengusinarekin batera. Oraingoan Greziara joatea pentsatu dugu, beraz, plana prestatu ostean aireportura bidean gaude amama, aitaita, haien hiru semeak lehengusuak. Aireportuan itxaroten gabiltzala denbora bizkorrago igarotzeko familiako hainbat istorio eta gertakizun kontatzen hasi gara. Alde batetik, aitona-amonek haien garaian egiten zituzten bihurrikeriak, bestetik haien egoerengatik egin behar izan zituzten sakrifizioei buruz hitz egin digute. Jarraian, haiek nola ezagutu zuten elkar kontatzen hasi dira eta haien aurpegian izugarrizko alaitasuna nabarmentzen da, baita gainontzekoenean ere. Urteak pasatu eta familiako txikienak nagusitzen garenean, irribartsu gogoratuko ditugun momentuetariko bat da hau.Horrelako bizipenak idatzita egon behar direla pentsatu dut, beraz, nire koaderno txikia atera eta idazten hasi naiz. Orduan momentua iritsi da, hegazkinera igotzeko momentua da. Irrikitan nago maite dudan jendearekin bidaia hau egiteko ,beraz ,bakoitza bere eserlekuan eseri gara. Batzuk musika entzuten, beste batzuk irakurtzen...


Bat- batean, konturatu gabe Grezian gaude, hondartza txiki baten aurrean kokatzen den gure hotelera joan gara. Zer nolako leku ederra, eguraldi ezin hobea egiten du, usain harrigarria ez ezik bista ikaragarriak ere badaude. Paradisua dirudi honek. Gainontzekoak, berehala arropak aldatu eta kala polit horretan elkartu dira, baina nire lehengusina eta biok nerabe bitxi xelebreak garenez inguruko beste gazte batzuk aurkitzeko asmoarekin prestatu ostean herrira joatea erabaki dugu, bertan afaldu eta festa giroan murgiltzeko.


Jatetxe baten afaltzen gaudela gizon bat hurbildu zaigu liburuxka bat emanez, aldi berean diskoteka bati buruz hitz egin digu. Animatuta gaudenez plan ona iruditu zaigu eta gurasoei deitu diegu berandu xamar helduko garela esateko.


Gaueko 12:30 dira orain, Yard izeneko diskotekaren aurrean aurkitzen naiz Mireiarekin. Ez dago jende asko gure inguruan, baina bi aldiz pentsatu gabe ate handi hau gurutzatzea erabaki dugu. Barruan guztia ezberdina da, festa giroa, oso dotore jantzitako ehunka gazte, musika topera, ke asko eta usainen nahasketa handia, alde batetik kolonia usaina, bestetik berriz alkohola. Bete betean eman dugu nahi genuenarekin, beraz, trago bat eskatu ostean dantzan hasi gara. Segituan neska-mutil euskaldun batzuekin elkartu gara eta bat -batean Mireia hurbildu zait. Mutil bat seinalatu du. Ez dit hitzik esan, baina bere begiradarekin berehala jakin dut zeri begira dagoen. Nori begira esan beharko nuke. Euskaldun hauetako bat da, pare bat urte gehiago ditu, atentzioa deitu dit bere begien kolore berdexkak. Konturatu naizenerako berarekin dantzan zebilen, ez da bat ere lotsatia neska , dirudienez mutila ere ez. Orduan niretzako beste trago bat hartzera joan naiz taldeko beste bi neskarekin, Haizea eta Nagore. Itzultzerakoan ez ditut ez nire lehengusina ez Ander izeneko mutila ere ikusi. Hasieran beldurtu egin naiz ,baina ez diot jaramonik egin beraz dantzan jarraitu dut gainontzekoekin.


Goizeko 5ak heldu dira eta konturatu naiz denbora asko daramadala Mireia ikusi gabe, beraz, galdezka hasi naiz ordu erdi barru joan behar dugulako. Inork ez ditu ikusi, hortaz, larritzen hasi gara. Taldeko mutil batekin oso harreman ona egin dut, antzeko gauzak ditugu gustuko eta oso gustura egon gara elkarrekin gau osoan zehar beraz, nire lehengusina topatzen lagundu dit. Komunera joan gara haien bila ez ditugunez ikusi kanpora joatea erabaki dugu. Mutilak, Mikelek, zigarro bat atera du, txiskeroa ateratzean ondoan zegoen auto gorri baten azpira erori zaio. Makurtu denean, beste aldean pertsona bat zegoela iruditu zaio, beraz, autoa inguratu dugu eta zer nolako ezustekoa. Bertan zegoen Mireia, bakar bakarrik lurrean botata konorterik gabe begi niniak dilatatuta zeuzkala. Mikelek anbulantziari deitu ondoren, ospitalera bidean geundela aitortu du ez dela lehenengo aldia Anderrekin hau gertatzen dela. Lagunek duten hipotesia mutil honek ezagutzen duen neska drogatu egiten duela da. Hori entzuterakoan asko izutu naiz eta antsietate krisi batek jota korrika hasi naiz lehengusinaren logela aurkitu dudan arte. Bertan aita eta osaba zeuden, lasaitu naizenean laster osatuko dela esan didate, baina haien ardura aurpegiak zerbait ezkutatzen zuten. Mikelekin itxaron gelara joan naizenean medikua, aita eta osaba hizketan entzun ditut.


- Egin dizkiogu probak jadanik. - esan du medikuak - Hauek harreman sexualak izan dituela diote baina ez dago arazorik.

- Nola ez dagoela arazorik? Arduratuta osaba Joxek.

- Ez dugu gaixotasun baten berririk, gainera, drogari dagokionez, segituan osatuko da, baina deskantsatu beharra dauka.

Hurrengo egunean gertatutakoa denuntziatzera joan gara.


2 egun igaro ostean, Mireiak deskantsatzeaz gain familia guztia lasaitu garenez etxera bueltatzeko hegazkin bat hartzea erabaki dugu. Zer nolako bira eman duen familiak paradisu honetan disfrutatu behar zuen bidaia zoragarri honek.



1 comentario:

  1. June Bolinaga euskaldunaren "Paradisua, benetan?" gaur egungo gai bat jorratzen duen ipuin laburra da: gazteek festarako duten zaletasuna eta drogak. Izenburuan, hasiera batean, interesa piztu dit baita irakurtzen hasteko gogoa ere.

    Egituraren aldetik, nahiko arina iruditu zait, eguneroko baten egitura erabiltzeaz gain, elkarrizketa bat ere darabilelako amaieran. Gainera, eguneroko bat denez, lehen mailako narratzaileaz (lehengusua) baliatzen da, eta horrek istorioaren konplizea sentiaraztea eragin dit.

    Edukiaren aldetik, aldiz, hasiera nahiko korapilatsua dela deritzot, pertsonaia asko aipatzen baititu, 5 baino gehiago. Hala ere, egunerokotasuneko lexikoak, ulerterraza egiten du irakurketa. Idazkera zuzenak ere horretan lagundu du.

    Istorioaren korapiloa diskoteka batetan gertatzen da, protagonistak(narratzaileak) Mireia lurrean botata aurkitzen duenean. Zer gertatuko den jakiteko grina pizten dizu. Beraz, intriga pixka bat eragiten duten ipuinak gustuko dituenarentzat guztiz gomendagarria dela iruditzen zait.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...