| Nire ipuina Iban Zalduaren "Izen hauskorrak" liburuan oinarrituta dago. Istorioaren kokalekua eta denbora aldatu dut. NARRAZIO IRAKURRIA |
Ohean esnatu da Aitor. Gaur umoretsu jaiki da eta oso ondo sentitzen da, espezialki ondo. Hasiera batean ez du zergatik den gogoratzen, baina aurreko eguneko momentu konkretu bat pasatzen zaio burutik eta irribarre xalo bat irteten zaio nahigabe. Ergel sentitzen da, baina ezin da bizitako momentu berezi horretaz ahaztu. Beste gai batean pentsatzen derrigortzen du burua eta aurreko egunean jantzi zituen arropak lurrean utzi zituela gogoratu eta haiek garbigailura botatzera jaiki da. Aita ikusi du eskatzean, ez dauka berarekin hitz egiteko gogorik. Esne kailu bat hartu eta sukaldeko mahai biribil batean eseri da, orduan aita hurbiltzen hasi zaio. Aitorrek katilua Hartu eta alde egiten saiatu da, disimulu handiz. Baina aitak so egin eta atzoko egunari buruz galdetu dio. Aitorri berriz ere atzoko momentua etorri zaio burura eta berriro ere barre inozo hori atera zaio. Katiluko esnea edaten hasi da atera zaion barre txiki hori aitari ezkutatzeko ahaleginetan. Ondoren, buruarekin baiezko keinu bat egin eta eskatzetik alde egin du. Badaki ez duela aitaren galdera erantzun, baina bere aitak egiten dizkion galderak gogaikarriak iruditzen zaizkio. Itaunketa baten sentitzen da, kontrolatuta, 10 urte izango balitu bezala. Ohean eseri eta atzoko eguna etorri zaio berriz ere burura, oraingo honetan ez du bere burua gaiaz aldatzen derrigortzen eta gertatutakoa errepasatzen hasi da.
Larunbat gauean parrandan irten zen lagun koadrila osoa, azterketak amaitu zituztela ospatzera. Aitor irrikitan zegoen, azterketa aste osoa eman zuen gau horretan pentsatzen. Herriko plazan geratuak ziren lagun guztiak gaueko hamaiketan. Aitorrek plazarantz bidean Mikel jaso zuen eta batera hurbildu ziren plazara. Bertan zeuden beste hiru edo lau lagun eta gainerakoen zain gelditu ziren. Bi minututara denak zeuden plazan eta tabernetara hurbiltzen hasi ziren. Lehenengo, plaza ondoan dagoen tabernara sartu ziren. Bete betea zegoen, baina ez zitzaien axola. Aitor barrara hurbildu zen zerbait eskatzera, kostata baina heldu zen. Heltzerakoan, alde batera begiratu zuen eta ondoren, beste aldera, hor ikusi zuen Nerea, bere ametsetako neska. Urduri jarri zen Aitor eta zer egin ez jakinik beste aldera begiratu zuen azkar, ez ikusiarena eginez. Lagunekin bueltatu zen eta tabernaz taberna pasatu zitzaizkion orduak Aitorri.
Horrelako batean, berriro ere ikusi zuen Nerea, baina ez zuen berriro urduri jartzerik nahi, beraz arnasa sakon hartu eta beldurrak alde batera utziz Nereari hurbildu zitzaion. Dantzan hasi ziren, izerditan biak, tabernan egiten zuen beroaren eta hainbeste orduz dantza egitearen ondorioz. Aitorri inguruan zuen dena ahaztu zitzaion, beretzako Nerea eta biak zeuden bakarrik taberna ilun eta bero hartan. Halako batean Nereak musu eman zion masailean eta ondoren, Nerearen ezpain leun eta goxoak sentitu zituen bere ezpainetan. Aitor ez zen ezer esateko gai izan. Une hartan tabernako argia piztu zituzten eta poliki poliki tokia husten hasi ziren gazte guztiak. Nerea bere lagunekin irten zen eta Aitor bereak bilatzen hasi zen.
Kanpora heldu zen, baina ez zituen bere lagunak aurkitu. Beraz, etxera joatea erabaki zuen. Etxerantz bidean ezin zuen Nerearen musua burutik kendu, argiak piztu ez balituzte zer gertatuko zatekeen pentsatzen. Atea zabaldu eta logelara joan zen zuzenean, arropa izerdituak lurrera bota eta ohera sartu zen .

Ordenagailua hartu eta idazmahaian jartzen da biharko etxerako lanak egiten. Horrelako batean Nerea bihar ikusiko duela gogoratzen du, institutu berean daudelako. Urduri jartzen hasi da, ez daki zer egingo duen. Etxerako lanak alde batera utzi eta zer esango dion pentsatzen hasi da. Aurreko gauean ez bezala, zerbait esan behar dio bihar. Egun osoa ematen du zer egin behar duen pentsatzen, Instagram-etik idatziko dion pentsatzen edo bihar arte itxarotea hobea izango den. Azkenean, bigarren hau pentsatu zaio egokiagoa eta ohera sartu da. Oso gaizki egin du lo, izan ere, urduri dago. Inoiz ez zaio horrelako zerbait gertatu, inoiz ez da neska bategatik hain urduri egon, neska oso berezia dela sentitzen du eta ez ditu gauzak gaizki egin nahi.
Institutura heltzen da, lagunekin elkartzen da barrura sartu aurretik. Inguruan begiratzen du, baina ez du Nerea inondik ikusten. Matematikako klasea eduki du eta ondoren historia. Oso luzeak egin zaizkio bi ordu hauek, inoiz baino luzeagoak. Errekreoa, berriz, beti bezala motza. Baina orokorrean egun normala izan da. Eguerdiko ordu bietan bukatu dute eta gelatik irten da azkar, etxera heltzeko gogoz. Baina gelatik irten bezain laster Nerea ikusi du hurbiltzen. Beroa aurpegira nola igotzen zaion sentitu du eta gorputza dardara batean. Arnasa hartu eta beregana hurbiltzen hasi da. Aitorrek ezer esan orduko, neskak hartu du hitza:
- Agur… Aitzol - Esan dio eta aurrera jarraitu du.
Aho zabalik gelditu da Aitor, zer esan ez jakinik. Momentu horretan tripan izugarrizko mina sentitu du eta inoiz baino azkarrago joan da etxera. Etxera heltzerakoan, esertzeko beharra sentitu du eta gertatu den asimilatu duenean, bihotza apurtu dion kraska bat entzun du.

Garazi Barandiaranen "Izenak" ipuina, zeina oso entretenigarria iruditu zaidan irakurri berri dut. Irakurtzen hasi naizenean, ez nuen kontakizun hau espero; izan ere, "izena" hitza bera oso antzua da.
ResponderEliminarDuen luzera, hasiera batetik, tentagarria iruditu zait. Gainera, lehenengo irakurketan ipuina zein ulerterreza den arinki jabetu naiz, bada, ez du inongo konplexutasunik.
Bestalde, arestian aipatu bezala, ipuinak ez du irakurraldi bat baino gehiago eskatzen. Lexikoak ez du eragozten bere ulergarritasuna, nahiz eta soila zein aberatsa izan ez dagoelako hiztegia erabiltzeko premiarik.
Pertsonaiei dagokionez, istorioaren protagonista Aitor da. Aitor oso pozik esnatu da, bart gertatutakoa burutik kendu ezinik; gustuko duen neskak musu eman zion. Hala ere, kontakizuna aurrera doan heinean, pertsonaia minduko duen gertakizuna burutzen da, ipuinari erakargarritasuna ematen diona.
Bukatzeko aipagarria iruditzen zait idazleak amaiera arte zer gertatuko den jakin minarekin mantendu izana. Horrez gain, esan behar dut, amaiera ez nuela espero. Eta hare gutxiago, eragin didan tentsio sentimentu, modu batean, istorioaren konplize sentiarazi nauena. Beraz, guztiz gomendagarria iruditzen zait.