Nire ipuina Iban Zalduaren “Jakin-mina” liburuan oinarrituta dago eta egin ditudan aldaketak honako hauek dira:
|
NARRAZIO IRAKURRIA
Amaren desiorik handiena
- Zure ama hain isila zen, non ez nekien kuxkuxeroa zenik.
- Hara, goazen elkarrizketa hau alde batera uzten, buka ezazu zigarroa erretzen eta goazen supermerkatura, hozkailua huts-hutsik dago eta.
- Egia da bai, baina itxaron pixka batean, zortzi hilabetetan gogo handia izan dut berriz ere bat erretzeko.
- Egun osoa duzu erretzeko neska, supermerkatua ixtear dago.
- Zure ama bezain têtu-a zara mutil.
- Isilduko zara nire amari buruz hitz egiten? Dirua hartu dut, prest nago goazen behingoz.
- Bai, nire ere prest nago.
- Eskaileretatik jaitsiko gara, igogailua hondatuta dago eta.
- Ongi da. Baina gauza bat, eta orain benetan, guardiako psikoanalistari deituko al diogu?
- Brometan ari zara ala zer, utz dezagun gai hori, azkenean haserretu egingo naiz eta.
- Lasai egon, laguntzea zen nire helburu bakarra.
- A zer zortea gurea! Supermerkatua zabalik dagoela dirudi.
- Hona etortzeko presa izateak ez digu ezertarako balio izan, kartel honi dagokionez ordu bat falta baita isteko.
- Maialen, mieux vaut bientôt que tard.
- Ez zaitez frantsesez hitz egiten hasi motel, nik ez dut zuk beste adina jakin-min frantsesarekin.
- Hara bestea, ez duzu esajeratu behar ere. Tira, har ezazu erosketetarako orga bat.
- Ja. Zigarro faltan nago, hemendik irteterakoan estankora joan behar dugu.
- Baina ez zenuen erretzeari uzteko erronka egin?
- Bai egia da, agian berriz ere erretzearena birplanteatu beharko nuke.
- Hori da, réfléchis avant d'agir
- Markel…
- Ongi da, nahiko frantses gaurko.
- Hara! Markel, makatzak hartzen ari den mutil horrek zure anaiaren antza du.
- Zer demontre, bera da!
- Ez dut denbora luzean ikusi.
- Kaixo Jokin!
- Kaixo bikote! Zer moduz?
- Oso ondo. Eta zu?
- Oso pozik.
- Zer moduz lan berriarekin?
- Sekulako proiektuekin gabiltza lanean, oso gustura nago. Gainera, nire lankideak oso atseginak dira.
- Asko pozten naiz hori entzuteaz.
- Baita ni ere.
- Eta zuek zer moduz apartamentu berriarekin bikote?
- Oso eroso gaude egia esan, ezta Maialen?
- Bai, hala da Markel. Ah! Jokin, badakizu nahi duzunean etor zaitezkeela, zure anaiak eta biok ez dugu inongo arazorik izango.
- Gure amak zioen bezala: Affirmatif!
- Jajaja. Amaren hitz gogokoena zen hura, ezta Jokin?
- Ja.
- Maialen, joan esnearen bila mesedez, Jokinekin hitz egin nahi dut.
- Bai, noski. Beste batera arte.
- Agur Maialen.
- Jokin zerbait kontatu behar dizut
- Dena ondo, Markel?
- Bai bai.
- Bueno, konta iezadazu.
- Ama agertu zait.
- Zuri ere?
- Bai gaur goizean. Zuri ere agertu zaizu, ala?
- Bai gure ahizpari ere bai, atzo goizean egon ginen komentatzen gai hori.
- L’amour egiten nengoela.
- Bai, guri ere bai. Tanatorioan zeraman arropa zuen jantzita.
- Amaren desiorik handiena zen gu maitasuna egiten ikustea, barrez lehertzeko modukoa da jajaja.
- Markel, tema serioa da. Zerbait egin beharrean gaude.
- Ados nago, gaur arratsaldean etorri Maialenen eta nire apartamentura ahizpa eta biok, arazo hau konponduko dugu.
Handik urte batera…
- Markel, ikusi al duzu ama berriz ere?
- Nik ez. Eta zuk?
- Nik ere ez. Gure ahizpak jada urte bat ez duela ikusi ere ez.
- Bere nahiak asetu dituela dirudi, orain lasai egongo da zeruan gure aitarekin batera.
- Pozten naiz.
Arrate Serrano Arizmendi Almeneko batxilergo teknologikoko ikasleak idatzi duen "Amaren Desiorik Handiena" irakurri berri dut. Ipuina, Iban Zalduaren "Jakin mina" liburuan dago oinarrituta.
ResponderEliminarKontaizun laburra, desberdina, eta aldi berean aberatsa da aipatutako istorioa. Gainera, azkar batean irakurtzeko egina dago, denbor tarte zoragarri bat pasatzen dugun bitartean.
Ipuinaren izenburua ere, testuarekin bat dator, eta jakinmin sentimendu batekin uzten du irakurlea.
Neska-mutil bikote baten arteko elkarrizketa ageri da kontakizun osoan zehar noizean behin, mutilaren anaia agertu arren. Mutilaren hildako amari buruz hitz egiten du gehienbat. Horrela idatzita, ipuin nahiko triste zein aspergarria iruditu arren, oso entretenigarria egiten da irakurri ahala.
Oso idea ona iruditu zait idazleak elkarrizketaz beteriko ipuin bat sortzea, modu honetara irakurketa laburragoa ez ezik, entretenigarriagoa ere egiten delako.
Nahiko euskara aberatsean idatziriko ipuina da. Nik ez dut ez negarrik ez barrerik egin, baina gustura irakurri dut eta asko gustatu zait.