Jaione Osororen “Tentazioak” ipuinean oinarritu naiz nirea idazteko orduan. Bertatik, nondik norakoa
(gai orokorra) eta pertsonaiak mantendu ditut eta baita istorioa hasteko modua ere, hau da, sarrera idazteko modu berbera erabili dut. |
5 SEGUNDO
Elkarrengandik oso desberdinak ginen, bizimodu desberdinetatik gentozen, baina momentuko gazte askok bezala, 18 urte betetzean eta unibertsitatera abiatzeko unea heltzean etxetik alde egitea baino besterik ez genuen nahi. Horrela ezagutu ginen lehenengoz Bilboko “Herrikoan”, ni Legazpitik iritsita eta zu Zumarragatik. Taberna jendez goraino zegoen, ostegun arratsalde guztietan bezala koadrilak poteoan irteten baitziren, baina ezin izan nuen barraren beste aldean zegoen neskaren xarma ez ikusi, zurea. Eskuan neukan basoari azken tragoa eman eta barrara hurbildu nintzen.
- Ateraidazu “pika” bat mesedez - eskatu nizun urduritasun puntu batekin
Eskatutakoa atera zenidan.
- 2,20€ dira - ahots goxoz
- Eta hori? Noiztik balio du “pika” batek 2€ baino gehiago? - harrituta
- Nik ere gauza bera pentsatu nuen duela hilabete bat hiriburura iritsi nintzenean, baina Bilbon gaudela ulertu behar da - irribarre egin eta lanera bueltatu zinen
Barratik urrundu eta kanpora atera nintzen, unibertsitateko lehen astean egindako gainontzeko lagunen ondora. Txundituta utzi ninduen zure ahotsak, baina batez ere beranduago goizero esnatu berri begiratuko nituen itsaso koloreko begiek. Zinez, kaleko burrundarak eta kanpoan zebilen haizeak ez zuten lortu arratsalde horretan ni zutaz ahaztea.
Hurrengo ostegunean, berriz ere ikusi genuen elkar taberna berean. Txoko batean nengoen eta egia esanda desilusioa eraman nuen tabernan sartu eta barran zure presentziarik ez zegoela ikustean. Hala ere, bertan geratu nintzen lagunekin. Halako batean atea zabaldu zela sumatu eta orduan ikusi zintudan. Nire aurretik pasatu zinen eta nire sabelean tximeletak sentitu nituen. Segundo batetik bestera nire espresioa guztiz aldatu zen. Ile kizkur hori eta begi horiek etengabe ari ziren bueltaka nire buruan. Lanera etorri zinen, eta orduan aurreko asteko eszena bera errepikatu nuen: eskuko “pikari” azken tragoa eman, eta barrarantz abiatu nintzen. Orduan, ordea, Rotten XIIko abesti bat jartzea eskatu nizun. Ez zenuen espero jaio berria zen taldearen jarraitzailea izango nintzenik eta nik uste dut orduan piztu zitzaizula niganako interes txiki bat.
Berdina gertatzen zen astero. Ez nintzen zurekin 10 hitz baino gehiago trukatzera ausartzen, baina ez zegoen horien faltarik, ikusten ginen bakoitzean nire begiradak guztia esaten baitzizun. Benetako interesa neukan zugan eta azkar konturatu zinen horretaz. Segundoko bost zentimetro irauten du petalo batek lore batetik erortzen eta bost zentimetrotan geratzen zen ostegunero gure eskuen arteko distantzia.
Gauza asko gerta daitezke bost segundotan, norbait jaio daiteke, beste norbait hil, norbaitek zerbait irabazi eta beste norbaitek galdu. Bizitzari eta bere zentzuari buruz ere hausnar daiteke, negar egin daiteke edo sinpleki edertasunaz goza daiteke.
Benetan eta behar den bezala ezagutu ginenean konturatu nintzen guzti honetaz, zure irribarrea nire ahotik hain gertu sentitu nuen lehen aldian. Hura izan zen hezurretaraino maitemintzeko bost segundo besterik behar ez direla ohartu nintzen aldia.

Irakurri berri dudan ipuina Goizane Zubizarretarena da. Kontakizun honek "5 segundo" izena du, eta izenburuak jolas hadia ematen duela pentsatzen dut.
ResponderEliminarAitaren batean irakurtzen den ipuina da eta eduki aldetik xamurra dela pentsatzen dut, hau da, ez duela korapilo handirik. Nahiz eta orrialde bateko kontakizun laburra izan, mami aldetik datu asko eranten ditu; modu azkarrean, irakurlea harrapatuz, hori horrela izanik, hartzaileari intriga eta misterio asko sortzen dio, izan ere, gizon edo emakume maitemindu bati birizko historia, modu oso polit eta lasai batean kontatzen du.
Egitura aldetik, ongi egituratuta dago eta momentu batez, hizketa txiki bat ere badagoenez, istorioaren parte sentiarazten zaitu, protagonista izango bazina bezala.
Lexiko aldetik ere, ulertzeko erraxa dela pentsatzen dut, erabiltzen dituen euskalkia, antolatzaileak,.. baina,aldi berean, datu asko esaten dituen hitzak dira. Ondorioz, ipuina irakurtzea eramangarriagoa egiten da.
Laburbilduz, asko gustatu zaidan kontakizuna izan da, horregatik gizabanako guztiei gomendatuko nieke irakurtzea.