jueves, 10 de enero de 2019

Patua_Oier Madinabeitia



Nire ipuina, Jasone Osorok idatzitako Tentazioak ipuinean oinarrituta dago.



Eta ipuin horren antzeko beste ipuin desberdin bat sortu dut













Patxi, Oiartzunen kokatutako auzo batean bizi izandako 17 urteko mutila zen.Kirol arriskutsuak oso gustuko zituen eta ez zitzaion arratsaldero bere lagunekin lokalean gelditzea gustatzen.Nahiz eta ez zitzaion arratsaldez lagunekin jarrita pasatzea gustatzen, asko gustatzen zitzaion gauetan tabernetara edota gau klub-etara joatea.Larunbat gauero joaten zen bere lagunekin herriko diskotekara bere lagunekin ondo pasatzera eta posible bazen, bertatik neskalagun batekin ateratzera. Patxiren desioa neskalaguna bilatzea zen, baina nahiz eta bera itsusia ez izan, diskoteketan behintzat ez zuen arrakastarik izaten. Hori dela eta, udako oporretan mediterraneo aldeko hiriren batera uda pasatzera joatea proposatu zien bere lagunei, neskalagun batekin bueltatzeko asmoz eta horrez gain, Euskal Herriko neskak, hegoaldekoak baino itxiagoak direla esaten duen mitoa egia den frogatzeko





Azkenean, uztailaren 3an Saloura joatea erabaki zuten, baina hotel bat alokatzeko diru askorik ez zutenez, salouko kanping bateko partzela bat erretserbatu zuten.

Irteera data iritsitakoan, bere lagun batzuek 18 urte zituztenez, bi kotxetan abiatu ziren.Bidean zehar ez zen ezer berezirik gertatu. Saloura iritsi bezain laster, denda kanpainak eraiki behar izan zituzten gauean hotzik ez izateko.
Lehenengo egunean, dendak ongi ezarri eta gero, herria ezagutzeko buelta bat ematera irten ziren; ondoren, erosketa batzuk egin eta gaueko festarako prestatzera joan ziren. Gaua iritsi bezain laster, “Pachá” diskotekara joan ziren eta barrura sartzean, Patxiri emakume britainiar bat gustatu zitzaion eta berarekin erraz aterako zelakoan, neskarengana hurbildu zen.

-Hello, how are you?- esan zion ezer pentsatu gabe.

-Hi- soil bat bueltatu zion eta bere lagunekin bueltatu zen neska.

Horrek, Patxi lur jota utzi zuen eta lotara joatea erabaki zuen 01:00ak aldera bera bakarrik. Kanpineko sarrerara hurbiltzen ari zela, neska koadrila bat ikusi zuen eta beraien ondotik pasatzean, bertan zegoen neska eder batek atentzioa deitu zion. Berari begiratu eta barre egin zion Patxik, neskak ere, Patxiren ezusterako irribarrea bueltatu zion.Gau hartan Patxi ez zen batere triste oheratu eta hurrengo egunean, bart ikusitako neskarengana hurbilduko zela zin egin zion bere buruari.

Uztailaren 4ko gauean, aurreko eguneko diskoteka berera bueltatu zen bere lagunekin, bere ezusterako, egun bat lehenago ikusi zuen neska ikusi zuen barran edariren bat eskatu nahian. Patxi, beragana hurreratu zen eta bere albora heldu bezain laster, batak besteari begiratu zion bion ahoetan irribarre bat nabarmenduz.

-Hola, a esta te invito yo- esan zion erdalduna zela pentsatuz.

-Euskaldun azentua daukazu mutil- esan zion neskak.




Patxi zur eta lur gelditu zen neskaren hitzak entzutean. Ez zuen sinisten gustuko zuen neska euskalduna izatea.

-Bai, Oiartzuarra nahiz. Zu nongoa zara?- galdetu zion.

-Ni Zarauzkoa nahiz. Orduan zuk ordainduko duzu edari hau, ezta?- barrez erantzun zion neskak.

-Bai noski. Nola duzu izena?- Patxi ere barrezka.

-Maria deitzen naiz. Eta zu?- Mariak.

-Nik Patxi dut izena.- esan zuen, solasaldiari amaiera emanez.

Hurrengo orduak, dantzan eman zituzten, diskotekako musika pausatu zuten arte. Hori gertatu bezain laster, biak bakarrik kanpinera abiatu ziren, oso erromantikoki. Dendara heldu bezain laster neskak mutila heldu, eta oheratu egin ziren, txortan egin eta gero.





Uztailaren 5eko egun osoa pasatu zuten elkarrekin. Salouko portutik ibilaldi bat eginez eta ondoren Canbrilseko jatetxe batean bazkalduz.




Azkenengo egunean, dendak eta maletak batzen hasi ziren neska-mutil taldea. Patxi Oiartzunera bueltatu zen eta Maria, berriz, Zarautzera.Patxi Oiartzunera bueltatu bezain laster, autobusa hartu eta Zarautzera abiatu zen Mariarekin arratsaldea pasatzera.




Beraz, Patxik nahi zuena lortu zuen: neskalagun batekin bueltatu zen Euskal Herrira eta oso pozik bizi izan zen hurrengo urteetan.





1 comentario:

  1. Irakurri berri dudan, Oier Madinabeitiaren "patua" izeneko liburua, interesgarria iruditu zait. Asko gustatu zait intrigaz beteriko ipuinaren sarrera. Sarrera hori izan da ipuinaren amaiera irakurtzera bultzatu nauena, nola amaituko den jakiteko eta ezjakintasunetik ateratzeko.

    Horrez gain, irakurketa errazeko istorioa da. Batetik, denbora aldetik oso arina. Bestetik, lexikoaari erreparatuz ez dut inongo zailtasunik izan. Edozein, adinetarako egokia dela esango nuke.

    Pertsonaietan murgilduz, nahiko sinplea dela esango nuke. Izan ere, protagonistaz gain oso pertsonaia gutxi azaltzen dira. Pertsonaia geiagoren falta sumatu dut, horrek istorioari joku handiagoa emango liokeela uste baitut.

    Bukarari dagokionez, oso aproposa dela uste dut. Hasierako egoerari lotura egiten dio eta ipuinaren ildoa galtzen ez duelako.

    ResponderEliminar

Oihana Aranaren "Volfgang" ipuinari iruzkina

Oihana Aranak idatzitako "Volfgang" deituriko ipuin laburra irakurri dut gaurkoan. Lehenengo momentutik, hasiera idazteko modu...