DANCE
Nire ipuina "Dance" ipuinean oinarrituta dago, eta jarraipena eman diot.
|
Dena oso polita izan zen. Hala ere, nola esan bi egunen buruan berriz ere Euskal Herrian egongo ginela?. Diskotekan bizi nuena, ez nuen inoiz bizi izan, edariak eragin zidatela jakin badakit, baina ez zitzaidan axola, oso desiratua sentitzen nintzen eta ni ere, bera bezala, gogotsu nengoen.
Bidaia hau nire lagunekin egoteko da. Jadanik, joateko gutxi falta da eta falta diren bi egun horiek nire adiskideekin igaroko ditut, baina gauak… gauak Manuelekin igarotzeko asmoa daukat.
Gaur, Manuel hoteleko logelatik joan denean ,eta nire adiskideekin elkartu naizenean, atzoko gauean gertatutako guztia kontatu diet. Letik aholkatu dit, nire bihotzak esaten didana egiteko eta beste 8 lagunek arraro xamar begiratu naute. Hala ere, Letik esandakoa egingo dut, nire bihotzak esaten didana.
Arratsaldean, museo del Fadora joan gara 10 lagunak, bertan, artelan oso polit eta garrantzitsu asko daude, horien artean “Garrasia”. Hori ikusi eta lelo aurpegia geratu zaigu guztioi, hain da polita…
Giarekin Tour -a amaitu ondoren, taberna bat bilatzen hasi gara. 30 minutu Lisboako kaleetan zehar ibili eta gero, taberna perfektu bat aurkitu dugu “La Palina” izenekoa. Portugaleko janari tipikoa prestatzen dute. Lokaleko dekorazioa, bertako etxe tipikoetan oinarrituta dago, eta gainera, etxean egongo bagina bezala sentiarazi gaituzte. Zerbitzaria andre zahar bat da eta sukaldariak, berriz, bere semeak. Andreak ez zekien ez euskaraz ezta gaztelaniaz ere, baina bere seme batek, aldiz, bai. Antuan du izena, eskaeraz artatu gaitu eta janaria prestatzera joan da. Letik aitortu digu, atzo gauean, tabernan berarekin hizketan zegoen gizona Antuan zela, eta horregatik eraman gaituela bertara bazkaltzera, ez zela kasualitate hutsa. Oso harrituta geratu gara eta atzo gertatutakoari heltzea erabaki dugu. Letik , Antuan ezagutu zuela kontatu digu eta nik Manuelekin igaro dudala gau ia guztia.
Gaua heldu eta taberna batera joan gara. Bertan Manuelekin geratuta nengoen. Manuel bere lagunekin dagoela ikusi dut, eta nire adiskideekin ordu biak arte geratzea pentsatuta daukat. Nire lagunekin festa hastea hoberena dela pentsatzen dut, azkenean, bidai hau elkarrekin egoteko egin dugu eta. Bat-batean nire atzean norbait sumatu dut, esku bat nire gerrian jarri du, baina nik badakit bera Manuel dela, bere usaina sumatzen baitut. Buelta eman eta, bertan dago niri begira eta ni berari, musu batean murgildu gara, pelikuletan bezala. Musika erromantikoa dago jarrita tabernan, musukatzen ari gara eta gure gorputzek musikaren erritmoa segitzen dute.
2 egun barru nire etxera bueltatu behar naiz, eta hori kontatzeko momentu aparta dela pentsatzen dut.
Guztia aitortu eta gero, berarekin bertan bizitzeko eskatu dit. Nik, nire barnean, badakit ezin dudala hori egin, Euskal Herrian nire familia, lana, lagunak,... ditudalako.
Bueltatzeko eguna heldu da, Manuel aireportuan dago, azken agurra emateko. Oso triste gaude eta laster elkar ikusiko dugula esan diot. Etxean nago, nire ohean botata, paretara begira, pentsatzen. Halako batean konturatu naiz Manuel nire bizitzako gizona dela, eta maletak hartu eta Lisboara joatea erabaki dut. Ez dakit non dagoen, eta bakarrik nago, hala ere, motibatuta nago, oso pozik. Jendeari galdezka hasi natzaio, Manuelen taberna non dagoen jakin nahian. Halako batean, emakume batek berak bertara eramango nauela esan dit. Tabernaren atean utzi nau, baina Manuel ez dago bertan. Ospitalean dagoela esan didate, auto istripu bat izan duela. Taxi bat hartu eta ospitalera joan naiz. Harreran Manuelengatik galdetu dut, baina bere abizena zein den galdetu didate. Momentu horretan ohartu naiz, bere abizena ez dakidala eta zalantzan jarri dut nire berarenganako maitasuna.
Zoratuta nago, edo benetako maitasuna da hau? Bat-batean Manuel atetik irten da, elkar ikusterakoan korrika hasi gara biok, elkar besarkatu dugun arte. Lisboan zer egiten dudan galdetu dit, eta bere bila etorri naizela aitortu diot, baita maiteminduta nagoela ere, eta Lisboara bizitzera etorri naizela. Azkenean, nahi gabe, baina, zoriontasunak ni aurkitu nau.
Josune Blanco, Arizmendi Almen guneko 2.batxilergoko ikasleak egin duen "dantza" izeneko ipuina irakurri berri dut. Berak idatzitako istorioa, "dance" ipuinean oinarritutako jarraipena da.
ResponderEliminarOrrialde bakarrekoa da eta hainbat paragrafoz idatzita dago. Nahiz eta kontakizun motza izan lexikoz nahiko aberatsa da, eta idazleak idazkera egokia erabili du.
Istorio honetan, maitasuna eta lagunak ageri dira protagonista bezala. Bere izenburua , bat dator ipuinaren gaiarekin; diskoteka batean gertatutakoaren ondorioak bermatzen baititu. Egileak, hartzaileari intrigaz josia uzten dio ipuina irakurtzen doan heinean.
Pasarte hau irkakurtzerakoan, ez dut negarrik ez barrerik egin, baina maitasuna gure bizitzan oso inportantea dela ohartu naiz.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar